IMPERIALISMOA

Jon Ameyugo García IES Eskurtze BHI DBH4.A ESO4ºA

Get Started. It's Free
or sign up with your email address
Rocket clouds
IMPERIALISMOA by Mind Map: IMPERIALISMOA

1. MOTAK

1.1. Koloniak

1.1.1. Potentzia kolonizatzaileen menpe zeuden koloniak. Metropoliek (potentzia kolonizatzailea) koloniak guztiz administratzen zituzten.

1.1.1.1. Ustiapen Koloniak

1.1.1.1.1. Lehengaiak ustiatzeko erabiltzen zituzten.

1.1.1.1.2. Adb: India, Indotxina

1.1.1.2. Jabariak

1.1.1.2.1. Metropolietan populazio asko zegoenez, jendea kolonietara joaten zen bizitzera.

1.1.1.2.2. Adb: Kanada, Australia

1.2. Protektoratuak

1.2.1. Potentzia kolonizatzailea koloniaren kanpo-politika eta aberastasuna zuen menpean. Barne-politikaz mantentzen zen gobernu indigena arduratzen zen.

1.2.1.1. Adb: Erresuma Batuak -> Egipto Frantzia eta Espainia -> Maroko

1.3. Kontzesioak

1.3.1. Potentzia kolonizatzailea koloniaren merkataritza abantailak berenganatzen zituen.

1.3.1.1. Adb: Txina

2. XIX. mendean hasitako lurralde-hedapenaren prozesua. Bi herrialdeen arteko harreman bat da, non herrialde bat bestearen mende dago, bai ekonomikoki bai politikoki.

3. KAUSAK

3.1. Ekonomikoak

3.1.1. Metropoliek beste lurralde batzuk behar zituzten bertan kapitala inbertitzeko, lehengaiak merkeago lortzeko eta produktuak saltzeko. Behar zituzten lurralde horiek koloniak ziren.

3.2. Demografikoak

3.2.1. Europako Biztanleria gehiegi handitu zenez, zaila zen lan bat aurkitzea. Orduan hainbat biztanle aukera on bat bezala ikusi zuten kolonietara emigratzera.

3.3. Erlijiosoak

3.3.1. Munduko herrialde askotan erlijio primitiboak zeudenez, aukera izugarria ikusi zuten kristautasuna herrialde horietan ezartzeko. Horrekin justifikatzen zuten askotan herrialde bat kolonizatzea.

3.4. Politikoak

3.4.1. Ezkakizun estrategikoa: bide berriak aurkitu nahian, edota aurkitutako bideak kontrolatzeko nahian

3.4.2. Prestigioa handitzea: potentzia horrek zeukan prestigioa handitzeko nahian, iritzi-publikoa "bere partetik" jartzeko

3.4.3. Beste potentzien atzetik geratzea nahi ez zutenez, hainbat herrialde kolonizatzera bultzatu zuen beldur horrek pontentziei

3.5. Ideologikoak

3.5.1. XIX. mendean ideologia arrazistek indar asko hartu zuten, eta arraza zuria besteen gainetik zegoela uste zuten. Beste arrazen gainetik egoteko eskubidea zeukatela uste zuten, horregatik zibilizatzeko betebeharra zutela uste zuten

3.6. Zientifikoak

3.6.1. Zientziarekiko jakin minak konstistak egitea bultzatu zuen. Hainbat herrialdeetan geografia-elkarteak sortu ziren, eta hauek espedizioak egiten zituzten munduaren zehar. Herrialde batek lurralde bat guztiz esploratzen bazuen, lurralde hori kolonia gisa berenganatzeko eskudidea zuen

4. ONDORIOAK

4.1. Kolonietan

4.1.1. Politikan

4.1.1.1. Europako eredua ezarri zen bertako administrazioan. Herrialdeen arteko mugak egitean bertako desberdintasunak ez zituzten kontutan hartu potentzia kolonizatzaileek

4.1.2. Ekonomian

4.1.2.1. Sail handien nekazaritzan eta meategietako ustiapenean oinarritu zen. Gainera garraiobide asko eraiki ziren, baina ala eta guztiz koloniek txarto komunikatuta egoten jarraitu zuten

4.1.3. Gizartean

4.1.3.1. Giztarte tradizionala desagertu zen eta indigenak baztertu egin ziren. Gainera heriotza tasa nabarki txikitu zen, eta jaiotza-tasa oso handia zenez, biztanleria nabarki handitu zen ere, gosete larriak eraginez.

4.1.4. Kulturan

4.1.4.1. Mendebaldeko herrialdeak bertan geratzen koloniei krisi larria eragin zuen kultura autoktonoetan, horrela akulturazioa sortu egin zen.

4.2. Herrialde kolonizatzaileetan

4.2.1. Ekonomian

4.2.1.1. Alde batetik potentziek hazkundea jarraitu ahal izan zuten, kolonietan lehengaiez hornitzen ziren, metropolietako industrietan lantzen zituzten eta gero kolonietan saltzen zituzten prezio altuetan. Bestetik kolonietan hainbat garraiobide eraiki zituzten eta horregatik etekin handiak lortu zituzten.

4.2.2. Kulturan

4.2.2.1. Mundu osotik Europako herrialdeetako kultura zabaldu zen, eta europarrek kolonietako kulturak ezagutu zituzten

5. LURRALDE BANAKETA

5.1. Britaniar Inperioa

5.1.1. Inperio garrantzitsuena izan zen

5.1.1.1. Asian

5.1.1.1.1. India inperioaren kolonia garrantzitsuena izan zen, eta honetara ailegatzeko bidea ziurtatzeko Suezko kanala eta Egipto berenganatu zuten kolonia gisa

5.1.1.1.2. India, Burmania, Oman, Hadhramaut, Maldivak, Zeilan, Hong Kong

5.1.1.2. Afrikan

5.1.1.2.1. Hegoaldetik hasita, Egiptoraino ailegatzen zen kolonia korridoren osatu nahi zuten, baina ez zuten lortu.

5.1.1.2.2. Egipto, Sudan Anglo-Egiptoarra, Uganda, Kenia, Ipar Rhodesia, Hego Rhodesia, Bechunalandia, Hegoafrikar batasuna, Nigeria, Urre Kosta, Sierra Leona, Gambia, Santa Elena, Maurizio, Zanzibar, Seychelleak, Somalia Britainiarra

5.1.1.3. Amerikan

5.1.1.3.1. Kanada, Bahamak, Honduras Britaniarra, Guyanak (zati bat), Jamaika, Trinidad, Malvinak

5.1.1.4. Ozeanian

5.1.1.4.1. Australia, Zelanda Berria, Brunei, Malaysia,

5.2. Frantziako Inperioa

5.2.1. Bigarren inperio garraztzitsuena izan zen

5.2.1.1. Afrikan

5.2.1.1.1. Mendebaldetik hasita ekialderainon kolonia korridore bat eduki nahi zuten.

5.2.1.1.2. Maroko Frantsesa, Argelia, Tunisia, Mendebaldeko Afrika, Ekuatore Afrika, Gabon, Madagaskar, Somalia Frantsesa, Komoreak, Reunion

5.2.1.2. Asian

5.2.1.2.1. Indotxina, Pondicherry

5.2.1.3. Amerikan

5.2.1.3.1. Martinika

5.3. Alemania

5.3.1. Afrikan

5.3.1.1. Kamerun, Ekialdeko Afrika, Hego-Mendebaldeko Afrika, Togo

5.4. Italia

5.4.1. Afrikan

5.4.1.1. Libia, Eritrea, Somalia Italiarra

5.5. Belgika

5.5.1. Afrikan

5.5.1.1. Kongo Belgikarra

5.6. Errusia

5.6.1. Asian

5.6.1.1. Siberia, Himalaira eta Indiara zabaldu, Txinara iritsi

5.7. AEB

5.7.1. Asian

5.7.1.1. Filipinak

5.7.2. Amerikan

5.7.2.1. Iberoamerikako herrialdeei berekiko mendekotasun ekonomiko handia ezarri zien

5.7.2.2. Puerto Rico

5.8. Japonia

5.8.1. Asian

5.8.1.1. Korea, Formosia, Mantxuria

5.9. Espainia

5.9.1. Afrikan

5.9.1.1. Kanariak, Rio de Oro, Maroko Espainiarra, Fernando Poo, Rio Muni

5.10. Portugal

5.10.1. Afrikan

5.10.1.1. Angola, Mozambike, Azoreak, Madeira, Cabo Verde, Ginea Portugesa, Santo Tomé, Kabinda

5.10.2. Asian

5.10.2.1. Macao, Goa

5.11. Herbeherak

5.11.1. Ozeanian

5.11.1.1. Ekialdeko India Holandarrak

5.11.2. Amerikan

5.11.2.1. Guyanak (zati bat)