Get Started. It's Free
or sign up with your email address
INKLUSIOA by Mind Map: INKLUSIOA

1. Hamaika esku

1.1. Hasierako mailan nota txarrak ateratzen dituzten ikasleen portzentaia murrizteko erakunde-programa bat da.

1.2. Helburu orokorra: Ikasleen konpetentzien garapen maila hobetzea.

1.3. Inklusioarekin lotura zuzena du, hezkuntza testuinguruan jasaten diren hutsuneetatik sortua baita.

1.4. Ohiko neurria dela esan dezakegu, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola askoren barruan dagoen programa delako.

2. Hauspoa

2.1. Heziberri 2020ko barne proiektua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta ikastetxe publikoentzat zuzenduta.

2.2. Helburuak: Ikasleen autonomia landu, euskararen erabilera sustatu, konpetentziak eskola orduz kanpo bultzatu, emaitza eta bizikidetzan hobekuntza sustatu, eskola-denboraren eredu berriak erabili eta ebaluatu, ikastetxeen kalitatea handitu eta ekitatean hezi.

2.3. Ohiko neurria da, izan ere, ikasleak ohiko talde antolaketan mantentzen ditu.

3. Bidelagun

3.1. Ikasleei laguntza indibiduala eta kolektiboa eskaintzen die, eskola lanetan sortzen zaizkien zailtasunak gainditzeko.

3.2. Helburuak: Ingurune fisiko eta estimulu egokirik ez duten ikasleei laguntzea, oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea, ikasleen gaitasunak hobetzea eta familien eta ikastetxeen harremana hobetzea.

3.3. Haurra ez da bere testuingurutik ateratzen, bertan mantentzen da; bere taldean, beraz ohiko neurria da.

4. Index for inclusion

4.1. Indexa eskola inklusiboarentzat aurreratzeko prozesuan hezkuntza-zentroei lagutnzeko diseinatutako material-multzoa da, bertan, irakasleen eskola-kontseiluaren, iklaseen, familien eta komunitateko beste kide batzuen ikuspuntuak kontuan hartzen dira.

4.2. Politika inklusiboak lantzea.

4.2.1. Gustiontzat eskola garatzea.

4.2.2. Aniztasuna zaintzeko laguntza antolatzea

4.3. Kultura inklusiboak sortzea.

4.3.1. Kominitatea eraikitzea.

4.3.2. Inklusio balioak ezartzea.

4.4. Praktika inklusiboak garatzea.

4.4.1. Ikaskuntza-prozesua garatzea.

4.4.2. Baliabideak mobilizatzea.

5. Pire programa

5.1. Hezkuntza errefortzu indibidualerako plana. Ikasketa maila baxuagoa duten ikasleak, aurretik ikasgairen bat gainditu gabe dutenak eta ikasteko zailtasun dituzten ikasleei zuzenduta dago.

5.2. Inklusioarekin lotura izan beharrean, integrazioarekin dauka.

5.3. Ez-ohiko neurri bat da. Izan ere, plan hau behin ikasleak errepikatzen duenean aplikatzen delako.

6. PREE

6.1. Eskola orduen barnean eta modu inlklusibo batean garatzen den programa da.

6.2. Helburu orokorra: laguntza eskaintzea kultura edo gizarte egoera zailetan dauden DBHko lehenengo eta bigarren mailako ikasleei baita integrazio arazoak dituzten ikasleei ere.

6.3. Ohiko naurria da, izan ere, ikaslea bere tesuinguru naturalean mantentzen da eta eskola ordutik kanpo laguntza eskaintzen zaio. PT baten bidez edo beste irakasle bat sartzen.