Get Started. It's Free
or sign up with your email address
DIDAKTIKA by Mind Map: DIDAKTIKA

1. 6.Konpetentziak

1.1. Lanak

1.1.1. Nuevo nodo

1.2. Gogoeta

1.2.1. Lan hau, egia esan, nahiko aspergarria iruditu zait, bideoak ikustea eta galderei erantzutea ez zait asko gustatu. Gainera, batzuetan bideoko gizonari ez zitzaion oso ongi ulertzen, beraz, bideoa berriro jarri behar izan nuen ongi ulertzeko. Ariketa hau, hortaz, ez zait oso praktikoa iruditu, baina, agian, gai hau azaltzeko modurik egokiena zela ikusi zuen irakasleak. Bestalde, alde positiboa ere badu honek, izan ere, hainbeste aldiz entzun eta errepikatu ondoren, bideoan esaten zen zerbaitekin geratu nintzen, hau da, informazioa bereganatzeko modu bat izan daitekela.

2. 7. Programazio didaktikoa

2.1. Lanak

2.1.1. Nuevo nodo

2.2. Gogoeta

2.2.1. Programazio didaktikoa egitea interesgarria iruditu zait, baina denbora asko eraman digu lan hau egiteak. Taldekideak ongi aritu izan gara eta batzuetan lana banatzen genuen. Ondoren, bakoitzak egindakoa denon artean elkartzen genuen eta dena ongi zegoela baieztatzen genuen, eta arazoren (akats) bat egonez gero momentuan konpontzen genuen. Lan hau, nahiz eta klasean batzuetan irakasleak denbora eman egiteko, gehien bat klasetik kanpo egin behar izan dugu amaitu ahal izateko, eta horrek karga handia suposatu du. Bestalde, ez nekien zertan zetzan programazioa, beraz, lehen esan bezala, interesgarria iruditu zait, gainera, etorkizunean, nire lanbidean, balio handikoa izango da. Bertan agertu diren edukiak edo bestelakoetaz (ebaluazio irizpideak, metodologia, helburuak...) ohartzea gustatu zait, batzuk guk sortutakoak edo curriculumetik hartutakoak.

3. 8.Unitate Didaktikoak

3.1. Lanak

3.1.1. Nuevo nodo

3.2. Gogoeta

3.2.1. Denbora asko eman dugu lan hau egiten, baina lan interesgarria iruditu zait. Aurreko lanean hasi ginen unitate didaktikoei buruz hitz egiten, baina egia esan, ez nekien nolakoa izan behar zuen. Irakasleak klasera hainbat eredu desberdin ekarri zizkigun(UD), modu desberdinak daudela egiteko ikusteko, eta orduan ikusi nuen zer zen unitate didaktiko bat, baina ez nuen penstatzen holako bat egiteko kapazak izango ginela oraindik, baina azkenean, hori egiteko gai izan garela argi ikusi dut. Gainera, esan beharra daukat, taldekideekin lanean oso gustura egon naizela, eta nahiz eta lan hau egiteko irakasleak bere klase orduak eskeini, etxean ere lan asko egin behar izan dugu. Lan hau etorkizunean oso baliagarria dela konturatu naiz, agian baliagarrienetarikoa dela, zeren eta gure lanbidean horrelakoak egin behar izango ditugu, beraz, hau egiteak onuragarria izan da, oso.

4. Lan modularra

4.1. Lanak

4.1.1. Nuevo nodo

4.2. Gogoeta

4.2.1. Lauhilanbete honetan, aurrekoan bezala, lan modularra egin behar izan dugu, eta bertan hiru irakasgaiak (hezkuntzaren psikologia, psikomotrizitatea eta diadktika orokorra) uztartu behar izan ditugu. Egia esan, lanaren antolaketa, gure aldetik egokia izan da, baina irakasleen arteko komunikazioa hobetu beharra dagoela uste dugu, bakoitzak bere zatian bakarrik zentratu baita, edo hori da behintzat guri iruditu zaiguna. Bestalde, lan hau modu desberdin batean antolatua egon da, lana egiteko gidoia edo aurkezpena, esaterako, eta hori ondo iruditu zait, zerbait desberdina egiteko aukera eman digulako, eta beti egiten dugun errutinatik irtetzeko aukera ere izan da. Hasieran, ez genekigun oso ongi nola antolatu, baina azkenean, asko landu ondoren, ongi irten dela uste dut.

5. 1.Didaktika Orokorra

5.1. Lanak

5.1.1. http://prezi.com/ckhgwdpr8xdj/didaktika-orokorra/

5.2. Gogoeta

5.2.1. Hasiera batean, zaila iruditu zitzaidan,dena berria zelako niretzat, ezagutzen ez nuen irakasgai bat zen eta gainera informatikako gauzetarako (mindmeister, prezi...) oso txarra naiz, beraz, hasieran, pixka bat galduta sentitzen nintzen. Bestalde, ez nekien irakasgai hau zertan izango zetzan, hortaz, kuriositatea neukan irakasgai hau emateagatik.

6. 2.Curriculum

6.1. Lanak

6.1.1. http://prezi.com/tw4sbcndlfwz/curriculuma/

6.2. Gogoeta

6.2.1. Lan honi dagokionez, ikuspegi desberdina neukan nik, hau da, Curriculum-a "Curriculum vitae" delako hori zela pentsatzen nuen, ez nekien beste defininzio bat eduki zezakeenik, eta hura ikusterakoan atentzioa deitu zidan, ez nuelako pentsatzen hezkuntzarekin lotuta egon zezakeenik. Gainera, poliki poliki prezia eta mindmeisterra gehiago kontrolatzen nuen, beraz, lana errazten zioan pixkanaka. Bestalde, irakasleak egindako preziak laguntza handikoak izan ziren guk egindako lanekin konparatu ahal izateko.

7. 3.Curriculumaren zehaztapen mailak

7.1. Lanak

7.1.1. dropbox ane

7.2. Gogoeta

7.2.1. Curriculumaren zehaztapen mailak lantzea ariketa zaila iruditu zitaidan, nahiz eta taldean ongi aritu, pixka bat galduta genbiltzan, ez baikenuen gaia oso ongi ulertu nondik nora zihoan.

8. 4.Ibilbide akademikoa

8.1. Lanak

8.1.1. Nuevo nodo

8.2. Gogoeta

8.2.1. Ibilbide- akademikoaren ariketa egitea oso interesgarria eta entrenigarria iruditu zitzaidan. Nire ibilbidea gogoratzea gustatu ziztaidan, eta besteenekin konparatzea ere, horrela, ibilbide eta hezkunzta desberdinak izan ditugula konturatu gara, izan ere, hitz egindako kideen hezkuntza, nirearekin konparatuz, desberdina izan da, beste estretegia batzuk erabili baitzituen irakaslek, esaterako.

9. 5. Xedapen Orokorrak

9.1. Lanak

9.1.1. Nuevo nodo

9.2. Gogoeta

9.2.1. Lan hau taldean aritu ginen egiten eta gustora sentitu ginen, baina pixka bat zaila iruditu zitzaigun curriculumarekin lotu behar guenuelako eta oraindik ez genuelako ongi kontrolatzen, baina, bestela, ondo aritu ginela esan ebhar dut. Bestalde, galdera- erantzun ariketak pixka bat errepikagarriak iruditzen zaizkit, eta horregatik, batzutan aspergarria izaten da honelako ariketak egitea.