Get Started. It's Free
or sign up with your email address
DIDAKTIKA by Mind Map: DIDAKTIKA

1. Zer da Didaktika?

1.1. http://prezi.com/lcbcinp3dvrw/didaktika/

1.1.1. Definizio edo jatorria bezalako informazio zehatza baino, didaktika osatzen duten ikuspegi ezberdinak interesatu eta aztertu ditut oraingo honetan. Behin definizioa eta didaktika zer den ikusirik, asko interesatu zait ikustea, pedagogia atala izateaz gain hainbat interesgune biltzen dituela, eta ezinbestean arlo ezberdin asko biltzen dituela. Didaktika ezin dela era sinple eta zehatz batean definitu; gauza asko hartzen ditu kontuan, eta harreta deitu didaten asko ikusi ditut hala nola, artistikoa, artisaua edota kulturala. Orainarte Didaktikaz mintzo izan naizenean, gauza konkretuago bat izango balitz bezala mintzo izan naiz, hezkuntzaren munduan norabideak edo pedagogia ezberdinak markatzen zituen baliabide bat bezala.

2. Curriculuma

2.1. http://prezi.com/q2h8cpg3cqrt/curriculuma/

2.1.1. Didaktika kontzeptuarekin ez bezala, Currilumaren gainean ideia argiagoak banituen; hala ere, nituen ideia orokorrak zehaztu egin zaikit. Gogoetarako bidea lehenik eta behin, curriculum itxi eta irekiarekin piztu zitzaidan, ikasle eta irakasle ororentzako curriculum bera ezartzen da, lehenik eta behin estatutik ondoren administraziotik pasa eta eskola bertaraino iristen den arte. Hori izan da pentsarazteko arrazoietako bat, nola aplikatu nork bere eskolara, danontzat berdina den curriculuma. Nahiko hotz sorturikoa dela uste dut, hotz hala errealitatetik urruti. Honekin loturik artikulo txiki bat aurkitu nuen interneten: http://suite101.net/article/curriculum-escolar-a6425

3. Ibilbide akademikoa

3.1. http://dl.dropbox.com/u/59081847/NIRE%20IBILBIDE%20AKADEMIKOA.docx

3.1.1. Nire ibilbide akadekimoaz gauza askorik esateko ez badut ere, bertan ikusitakoa aipatu nahiko nuke, lehenago hezkuntza sistemarekin aipaturikoarekin loturik. Ibilbide honetan zehar ikusi dut egungo sistemak eta bertako pertsonek duten kontzeptua hezkuntzaz edo ikasteaz, zeren gaur egun azterketak gainditzen dituenak eta nota onak ateratzen dituenak izango du arrakasta eta irakasleen eta baita kanpoko jendearen miresmena. Denek dute burua nota onak atera eta unibertsitatean sartzeko aukerarekin, beste gaitasun guztiak alde batera utziz eta inungo balorerik eman gabe hauei. Nire hustez Unibertsitatea bide egoki eta noski paregabea da baina honek ezin ditu beste bide guztiak itzalpean utzi. Azterketak gainditzea da gaur egun sistema honen helburua eta ez benetan ibilbide luze honetan mundurako pertsonak sortzea.

3.2. http://dl.dropbox.com/u/59081847/Nire_ibilbide_akademikoa(Eli).pdf

4. Programazioa

4.1. http://dl.dropbox.com/u/59081847/programazioa%20entregatzeko.docx

4.1.1. Lehenengo lan potetentea izan da programazioa. Eta beste lan guztiekin alderaturik nire hustez, lan honek izan duen alde positiboa, ikasle taledean eta eskolaren dinamikan, zeharka, baina barneratu garela izan da. Lehenengo aldiz ikasleen garapenerako eta gure helburuak betetzeko era eta baliabideak finkatu behar izan ditugu, asmaturiko ikasle talde batek mugaturik. Honekin esan nahi dudana da, besteek ez bezala lan honek, irrealki, irakasle baten papera jokatzera eramaten zaituela, non ikasleen arabera jokatu behar duzun, helburuak betetzeko metodo eta baliabide egokienal bilatu behar dituzun...

5. Hezkuntza Sistema

5.1. http://dl.dropbox.com/u/59081847/Hekuntza%20Sistema.docx

5.1.1. Gure Hezkuntza Sistemaren eskema orokor bat banuen buruan lan hau hasi genuenan, baina ariketa hau proposatzerakoan ikusi nuen eskema ez zela huste bezain sinplea. Aukera hanitzak daude DBH-tik ateratzen garen momentutik eta hauek sailkatzea lan erraza ez da izan; hala ere nire hustetan hezkuntza sistemaren antolaketa finkoegia da, nire hustez helburua unibertsitatea da eta bereziki selektibitatea, sistema honek selektibitatera bideratzen gaitu zuzenean, bertan eskatzen diren jakintzak ikastera (batxilergoa da adibiderik garbiena). Sistemak aukera asko ematen baditu ere ez du beste helbururik selektibitatera iritsi eta inibertsitatean sartzeko (noski unibertsitatea lan mundurako bidea izanik eta ez nork bere gustuko jakintzak eskuratzeko eta esperimentatzeko esperientzia bezala). Sistema honek denbora gehiegi daramatza indarrean nire hustetan eta ez du huste pertsona bakarra izango naizenik sistema honi buelta eman behar zaionaren iritzia duena.

6. Curriculumaren zehaztepen mailak.

6.1. http://dl.dropbox.com/u/59081847/curriculum%20mailak2.docx

6.1.1. Lan hau osatzerakoan curriculumaren gaineko zehatazpen handiagoak lortu ditut, eta lehen aipaturikoarekin apur bat lotuz, ikusten da curriculuma ikastetxerara heldu arte hainbat pauso ematen direla eta hau hezkuntza sailean sortzen dela, errealitatetk hurrun. Honek ez dut curriculuma krtikatu nahi baizik eta honen malgutasunaren beharra azpimarratu. Sortzen den oinarrizko curriculum hau abiapuntu bat soilik izan behar du eta irakasle bakoitzak, testuinguru, garai eta ikasle bakotzari egoki, hauen garapena eta hezkuntza ibilbidea egokiena izan dadin.

7. H.H Curriculuma

7.1. http://dl.dropbox.com/u/59081847/xedapen%20orokorrak%20eta%20esperientzi%20eremuak.docx

7.1.1. Haur Hezkuntzako curriculumak egia esan hausnarketarako bide handirik ez dit ireki, lehen curriculumaz orokorrean aipaturikoa hor gelditzen da eta bereziki haur hezkuntzakoarekin zer esan handirik ez dut. Egokiak iruditzen zaizkit bertako molde eta oinarriak, nire hustez etapa hau humeak gozatzeko eta esperimentatzeko gunea baita, kasteaz gain noski. Baina humeen ikaste hau ezin da materietan oinarritu, bizioenetan baizik. Beraz honekin loturik nahiko curriculum egokia iruditzen zait honako hau, nire hustez haur hezkuntzako humeak egoki garatuko dituen idatzia delako.

8. Konpetentziak

8.1. http://dl.dropbox.com/u/59081847/Konpetentziak.docx

8.1.1. Gaitasunen edo konpetentzien gainean hitz egiten dudan lehenengo aldia da honako hau; ikusiriko bideo hau oso interesgarria eta aberasgarria izan da nire hustetan. Irakasle bat, bere osotasunean irakasle izateko eta humeen ongizate eta garapen egokia bermatzeko, gogoa eta ilusioaz gainera, hainbat gaitasun menperatzea ezinbestekoa izango da. oinarrizko hainbat ezaugarri edo jakintza menperatzea irakaskuntzaren oinarri izango da, teoria eta liburuetaz gain, hezkuntza egunerokotasunean ematen diren egoerei aurre egitean ere datzalako. Gainera irakaslea berak honako ezaugarri hauek barneratzeaz gain, ikasleok gaur egun ikasi edo barneratu beharreko gaitasunak finkaturik ditugu. Baina horiek al dira benetan egun behar ditugun gaitasunak? zientzia, maitematika... bezalako ikaskuntzak dira egungo hezkunztaren pilare, eta nun gelditu dira artea, hausnarkteka...? http://www.youtube.com/watch?v=rHWseJ2FP8M&feature=relmfu

9. Errubikia

9.1. http://dl.dropbox.com/u/59081847/Errubika!.pdf

9.1.1. Errubikia osatzeak lan apartekorik eskatu ez badu ere, interesgarria iruditu zait. Ebaluatzerako orduan irizpideak zehazten laguntzen duela esango nuke, normalean ebaluazioa burutzea oso erraza iruditzen bazaigu ere, benetan ebalua daitezkeen gauzak eta metodoak asmatzea ez da hain erraza. Hala ere , nire hustetan errubiki honi garrantzi handiagoa eman beharko genioke eta praktikan erabiil, benetako aurkezpen batean aurrean ebaluazio era bat izango balitz bezala, ikusteko gero praktikan guk idatzirikoa ebauatzea eta bereziki, nota jartzea hain erraza ez dela.

10. Unitate Didaktikoa

10.1. http://dl.dropbox.com/u/59081847/Definitiboa.docx

10.1.1. Unitate Didaktiko honen bidez bereziki bi gauza ikasi ditut: formulazioa eta zuzentasuna. Hau da, ikusi dut irakaskuntza munduan idatzo formaletan errespetatu beharreko arauan zehatzak direla eta unitate didaktikoa bezalako lanak, eskema eta zuzentasun zehatz bat eskatzen dutela. Honekin esan nahi dut, ideia orokorretatik aldendu eta helburu, eduki, ebaluazio... zehatzetara jo beharreko lana dela. Eta askotan ez da lan xamurra, ikasle taldearen, helburuaren... arabera. Hlala ere Unitate Didaktikoak burutzea oso lan interesgarria iruditzen zait, benetan ikasleen garapena egokia zian dadin eta geure helburuak bete daitezen, Unitate Didaktikoa bide egokia da. Aukera ematen baitu jarduera zehatzak eta jarraia burutzen, denbora zehatz batean helburu bakar batean lan eginez, nire hustez lortzen diren emaitzak ezinobeak izango direlako.