DIDAKTIKA OROKORRA- MAPA MENTALA

Get Started. It's Free
or sign up with your email address
DIDAKTIKA OROKORRA- MAPA MENTALA by Mind Map: DIDAKTIKA  OROKORRA- MAPA MENTALA

1. HEZKUNTZA SISTEMA AZTERTZEN

1.1. Taldekideen arteko ibilbide akademikoen arteko desberdintasunak

1.1.1. Interesgarria izan da oso beste taldekideen ibilbidea ikustea. Bertan ikus daitekeelako eskolak pertsonengan izan duen eragina. Alegia, geografikoki leku desberdinetan egiteak, eskola publiko edota kontzertatuan egiteak, hizkuntza eredu desberdinetan egiteak etab.

1.2. Norberaren ibilbide akademikoa

1.2.1. Gustora egindako lana izan da, bertan nire ibilbide akademikoa modu eskematikoan egitea interesgarria izan baita. Izan ere, ez da oso mamitsua nik eskolako ibilbide guztia zentro berdinean egin baitut eta ondorioz ez dira aldaketa ez ezaugarri handiak azaldu.

1.3. Hezkuntza sistemaren eskema

1.3.1. Oso interesgarria izan da, zenbait kontzeptu argitzeko balio izan dit. batez ere ziklo eta etaparen arteko desberdintasuna zein den ikasteko.

2. OINARRIZKO KONTZEPTUETARA HURBILTZEN

2.1. Prezi - Didaktika

2.1.1. Didaktika ikasgaiarekin lehenengo kontaktu bat izateko balio izan zitzaigun. Horrez gain, Prezi programa lehen aldiz erabili genuen eta esan beharra dago nahiko zaila egin zitzaigula, batez ere niri ez bainaiz ordenagailu asuntuetan oso trebea. http://prezi.com/wsf428unsezb/didaktika/

2.2. Prezi - Curriculuma

2.2.1. Honako zeregina, gure etorkizuneko lana oinarritzen den dokumentua ezagutzeko balio izan zitzaigun, beraz positiboki baloratzen dut. Izan ere, oraindik Prezi programak lanean ordu gehiegi ematea suposatu zigun, beraz nik beste modu batean landuko nuke. Adibidez ohiko klasean azalpen teorikoei leku gehiago utziz eta ez horrenbeste modua edo formari (Prezi) http://prezi.com/3nhkmqqjg1bj/curriculuma/

3. CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

3.1. Zehaztapen mailak adierazten dituen taula

3.1.1. Interesgarria izan da

3.2. HH-ko curriculumari buruzko zehaztapen mailak

3.2.1. Oso interesgarria izan da lan hau burutzea.

3.3. Jose Moya-ren hitzaldiaren inguruko GALDETEGIA

3.3.1. Aditu honen eskutik aukera izan dugu konpetentzien inguruan gehiago sakontzea eta emandako hitzaldia aztertzetik gai honen inguruan asko ikasi dugula iruditzen zait.

4. PROGRAMAZIOA: DIAGNOSTIKOA ETA UNITATE DIDAKTIKOAK

4.1. Programazioa

4.1.1. Lan interesgarria izan den arren, zaila suertatu zait. Izan ere, taldean izateak lana erraztu digu elkarri langundu baitiogu. Hala ere gelan azalpenak faltan bota ditut.

4.2. Unitate Didaktikoa- Urtaroak

4.2.1. Lan hau oso interesgarria izan da. Alde batetik, gure lanerako oinarrizko dokumentu bat sortzen ikasi dugulako eta bestetik, zein konplikatua den ikusteko aukera izan dugulako. Hau da, gelan aurrera ematen diren jarduera guztiak testuinguru eta arrazoi jakinetan oinarritzen direla ikusi ahal izan dugu. Lan potoloa izan da lan hau jorratzea egia esan, baina emaitza finalarekin pozik geratu garela iruditzen zait.