KLIMA

Kliman eragiten duten faktoreak, adierazleak eta sailkapena agertzen da mapa honetan

Get Started. It's Free
or sign up with your email address
KLIMA by Mind Map: KLIMA

1. KLIMAN ERAGITEN DUTEN FAKTOREAK

1.1. LATITUDEA

1.1.1. DEF: Lurraren gainaldeko puntu batetik ekuatorera dagoen distantzia.

1.1.2. EKUATORETIK

1.1.2.1. Urrundua ahala

1.1.2.1.1. Tenperaturak gutxitu

1.1.2.1.2. Prezipitazioak gutxitu

1.1.2.1.3. Tenperatura bitarte handiagoa

1.1.2.2. Gero eta gertuago

1.1.2.2.1. Tenperaturak igo

1.1.2.2.2. Prezipitazioak igo

1.1.2.2.3. Tenperatura bitarte txikiagoa

1.1.2.2.4. Gero eta gertuago

1.1.3. Lurralde baten kliman eragin gehien duen faktorea izan ohi da. Latitudeak beti du eragina.

1.1.3.1. Ekuatoretik gertu dauden lurraldeak beroak eta oso hezeak izaten dira

1.1.3.2. Poloetatik gertu dauden lurraldeak hotzak eta oso lehorrak izaten dira

1.1.3.3. Ekuatore eta poloen artean (bereziki Ipar hemisferioan) klima mota ezberdin gehienak aurkitzen dira.

1.1.4. LABURPEN IRUDIA

1.2. ALTITUDEA

1.2.1. DEF: Lurreko puntu batetik itsas mailara dagoen distantzia bertikala.

1.2.2. IGOTZEAN

1.2.2.1. Tenperaturak gutxitu

1.2.2.1.1. 0,5 °C jaisten da, 100 metro

1.2.2.2. Prezipitazioak ugaritu

1.2.2.2.1. Aireak, mendian gora egitean, hoztu egiten da, eta, azkenean, prezipitazioak sortzen dira mendiaren goialdean.

1.2.3. LABURPEN IRUDIA

1.3. KONTINENTALTASUNA

1.3.1. DEF: Itsasoa edo ur masa handien eragin eza.

1.3.2. ITSASOAREN HURBILTASUNAK. ADI! Hauek ez dute Kontinentaltasunaren eraginik!

1.3.2.1. Tenperaturak epeldu

1.3.2.2. Tenperatura bitartea gutxitu

1.3.2.3. Prezipitazioak ugaritu

1.3.3. ITSASOAREN URRUNTASUNAK

1.3.3.1. Tenperatura bitartea handitu

1.3.3.1.1. Tenperaturak gogortu. Hotzak kostaldean baina hotzagoak eta beroak kostaldean baina beroagoak

1.3.3.2. Prezipitazioak gutxitu

1.3.4. LABURPEN IRUDIA

1.4. ITSASLASTERRAK

1.4.1. DEF: Itsasoan gertatzen den ur-lasterra. Hotzak edo beroak izan daitezke.

1.4.2. HOTZAK

1.4.2.1. Tenperatura gutxitu

1.4.2.2. Prezipitazioa gutxitu

1.4.3. BEROAK

1.4.3.1. Tenperatura handitu

1.4.3.2. Prezipitazioak ugaritu

1.4.4. LABURPEN IRUDIA

1.5. Nola jakin zein den Kliman gehien eragiten duen Faktorea?

1.5.1. Leku baten klima formula matematiko modukoa da

1.5.1.1. Leku baten klima = Latitudea + Altitudea + Kontinentaltasuna edo Itsaslasterrak

1.5.1.1.1. LATITUDEAK BETI ERAGITEN DU MUNDUKO EDOZEIN LEKUKO KLIMAN Latitudearen eragina beraz konstantea da, eta Altiutdea, Kontinentaltasuna eta Itsas-korronteek eraginik ez dutenean, leku horretako kliman gehien eragiten duen faktorea LATITUDEA dela esaten dugu.

1.5.1.1.2. ALTITUDEA. Faktore honek, itsas mailarekiko altuera esanguratsua denean eragiten du. Latitude berdinean 0 metrotara dagoen lekuekin alderatuta 1000 metroko altitudea duten lekuetan tenperatura 5 gradu C baxuagoa da.

1.5.1.1.3. KONTINENTALTASUNA. Kontinentearen barnekaldean dauden lekuek bakarrik dute somatzen dute faktore hau. Tenperatura bitarte (hotzenaren eta beroenaren arteko diferentzia) handia izaten dute eta prezipitazio gutxi. Hau, itsasotik datozen aire-masek hezetasuna galtzen dutelako gertatzen da. Leku bat itsaso edo ur-masa handi baten ondoan badago ez du Kontinentaltasunaren eraginik.

1.5.1.1.4. ITSAS-LASTERRAK. Kostalde inguruan dauden lurraldeek bakarrik somatzen dituzte itsas-lasterren eragina. Leku berdin batek nekez izango du Itsas-lasterren eta kontinentaltasun faktoreen eraginak era berean. Leku bat ezin bait da kostaldean eta kontinente barnekaldean egon.

1.5.2. Leku baten Kliman gehien eragiten duen faktorea zein den jakiteko PAUSOAK:

1.5.2.1. 1.- Faktoren bakoitzak zertan datzan ezagutzea ezinbestekoa da.

1.5.2.2. 2.- Formula idatzi eta baloratu faktore bakoitzak izan dezakeen eragina

1.5.2.2.1. a) Latitudeagatik zein Tenperatura eta Prezipitazio dagozkio leku honi?

1.5.2.2.2. b) Zein altuerara dago leku hau? Eragin handia du horrek?

1.5.2.2.3. c) Kontinente barnekaldean dago? Mapan kokapena eskura ez badaukat ... Tenperatura bitarte handia eta prezipitazio eskasagoak ditu?

1.5.2.2.4. d) Kostaldean dago? Hala bada korronte hotz edo beroren bat pasatzen da ondotik?

1.5.2.3. 3.- Baztertu inolako eraginik edo eragin eskasa duten faktoreak.

1.5.2.4. 4.- Latitudeak beti eragina duela kontuan hartuta baloratu beste faktoreak zein modutara aldatzen duen leku honen klima latitude berdinean dauden beste leku batzuekiko

1.5.2.5. 5.- Aipatu zeintzuk diren, bat baina gehiago izanez gero, kliman gehien eragiten duten faktoreak. Hala ere erabaki, zure ustez gehien eragiten duen faktorea.

2. KLIMAREN ADIERAZLEAK

2.1. Tenperatura

2.1.1. gradu zentigradutan (C) neurtuko dugu

2.2. Prezipitazioak (euria, elurra, kazkabarra)

2.2.1. mm-tan neurtzen dira

3. SAILKAPENA

3.1. Tenperaturaren arabera

3.1.1. Beroak

3.1.1.1. 20 gradutik gorakoak

3.1.1.2. Kantzer tropikotik Kaprikornio tropiko arteako lurraldeak, Ekuatorea erdian dagoelarik

3.1.2. Epelak

3.1.2.1. 7 eta 20 gradu bitartekoak

3.1.2.2. Tropiko eta zirkulu polarra baina aurreko eremuen artekoak

3.1.3. Hotzak

3.1.3.1. 7 gradutik berakoak

3.1.3.2. Poloen inguruan

3.2. Prezipitazioen arabera

3.2.1. Oso lehorrak

3.2.1.1. 250 mm-tik berakoak

3.2.2. Lehorrak

3.2.2.1. 1000-250 mm artekoak

3.2.3. Hezeak

3.2.3.1. 1750-1000 mm artekoak

3.2.4. Oso hezeak

3.2.4.1. 1750 mm-tik gorakoak

4. KLIMOGRAMEN INTERPRETAZIOA

5. MUNDUKO ZONA KLIMATIKOAK

5.1. TAULA

5.2. MAPA