JOLASAREN METODOLOGIA

Get Started. It's Free
or sign up with your email address
JOLASAREN METODOLOGIA by Mind Map: JOLASAREN METODOLOGIA

1. EZAUGARRIAK

1.1. Atsegina, ludikoa eta dibertigarria.

1.2. Helburua: plazer hutsa, ez da gaitasunak lantzeko.

1.3. Librea/borondatezkoa.

1.4. Fikziozko errealitate batean egiten da.

1.5. Muga bat dute.

1.5.1. Espazioan

1.5.2. Denboran

1.6. Haurtzaroari lotuta dago.

1.7. Ekintza, jarduera bat suposatzen du.

1.8. Unibertsala da.

1.9. Bere garapenaren/etaparen adierazgarri.

1.10. Ekintza motibagarria

1.11. Harreman sortzailea: sozializazio prozesua.

1.12. Bere nortasuna eta autoestima garatzen du.

1.13. Haurrarentzat serioa da.

1.14. Konpentsazioan eta integrazioan laguntzen du.

1.15. Ez da derrigorrezkoa plangintza bat.

2. KONTZEPTUAK

2.1. HUIZINGA

2.1.1. Borondatezko ekintza da, haurrez ezarritako denbora eta lekuaren arteko esparruan ematen dena.

2.2. MIRANDA

2.2.1. Jolasa borondatezko ekintza da eta tentsioaz egiten da. Gizartean baloratuta dago, energi fisikoa nahiz psikokoa bideratzeko balio du.

2.3. ZAPATA

2.3.1. Umeen jolasa adierazkortasunaren bidea da.

3. AUTOREAK

3.1. PLATON

3.1.1. Jolasak heziketa prozesua duen balio praktikoa aitortu zuen.

3.1.2. Jolasa erabiltzen gomendatu zuen aritmetika hobeto azaltzeko.

3.1.3. Haurrak helduaroko jarduerarako prestatzeko tresna izan behar zuen.

3.2. ARISTOTELES

3.2.1. Jolasa sendagarria da.

3.2.2. Jolasaren bitartez konpentsatu egiten da lanak eragindako nekea.

3.2.3. Gozamena, atsedena eta lasaitasuna lotzen du.

3.3. KINTILIANO

3.3.1. Ez da komeni haurra ikasteaz azkar aspertzea.

3.3.2. Jolasa elementu motibatzailea da.

3.3.3. Heziketa prozesua jolas gisa egitea proposatzen du.

3.4. SCHILLER

3.4.1. Beharraren teoria edo beharrezkoa ez den potentziarena.

3.4.2. Soberako energiarekin zerikusia duen plazerra da.

3.4.3. Benetako dibertimendua da.

3.5. SPENCER

3.5.1. Soberako energiaren teoria.

3.5.2. Ikuspegi eboluzionista batetik azaltzen du jolasa.

3.5.3. Jolasa soberako energia metatuaren ondoriotzat du.

3.6. LAZARUS

3.6.1. Erlaxazioaren teoria.

3.6.2. Jolasak ez du energia gasturik sortzen.

3.6.3. Lan berriek gehiegizko ahalegina eta kontzentrazio handia dakar.

3.6.4. Estresa kentzeko eta egunerokotasunetik aldentzeko erabiltzen dugu jolasa.

3.7. STANLEY HALL

3.7.1. Katalismoaren edo laburbilketaren teoria.

3.7.2. Aurreko belaunaldien jardueren ondorioa da jolasa.

3.7.3. Organismo batek aurrekoak ikasitako trebetasuna heredatzen ditu.

3.8. GROSS

3.8.1. Prestatzeko ariketaren edo aurre-ariketaren teoria.

3.8.2. Helduaroan baliagarriak izango diren trebetasunak praktikatzeko edo prestatzeko jarduera da.

3.8.3. Jolasa sortzetikoa da.

3.9. BUYTENDIJK

3.9.1. Haur izaerak ez dio helduaren lana bezalako jarduera serioetan eta sistematikoa egiten uzten.

3.9.2. Jolasteko 4 baldintza daude:

3.9.2.1. Mugimendu anbiguoa.

3.9.2.2. Mugimendu inpultsiboa.

3.9.2.3. Jarduera patetikoa errealitatearen aurrean.

3.9.2.4. Erraz lotsatzea.

3.9.3. Jolasaren teoria orokorra: "Haurra haurra delako jolasten du".

3.10. CLAPEREDE

3.10.1. Jolas organismoak errealitatearen aurrean duen jarrera desberdintzat definitu zuen.

3.10.2. Jokabide erreala ludiko bihurtzen da fikzioaren eraginez.

3.10.3. Jolasa desioak betetzeko babeslekua izan daiteke.

3.11. FREUD

3.11.1. Barne prozesu emozionaltzat hartzen zuen jolasa.

3.11.2. Jolasa sentimendu inkontzienteen adierazpena da.

3.12. PIAGET

3.12.1. Teoria konplexua eta oso landua da.

3.12.2. Haurrak jolasteko behar du, gainezka egiten dion errealitatearekin elkar eragiteko bide bakarra delako.

3.12.3. Piagetek dio honela igarotzen dela jolas funtzionaletik arautura:

3.12.3.1. Asimilazio funtzionalaren bidez, errepikatzen diren eragiketa sentsobiomotorrekin nahasten da jolasa.

3.12.3.2. Jolasa imitaziozkoa da, eta jolas sinbolikoa da.

3.12.3.3. Haurra hazi ahala, jolasetan arauak hasten dira agertzen lehenago edo geroago.