1. Natura, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza
2. LH5
3. Jarduerak
3.1. Indaba nola haziko den hipotesiak egin eta era digital batean irakasleari helarazi.
3.1.1. Indaba bat eman zaio talde bakoitzari. Indaba hori nola haziko den galdera bota du ikasle batek.
3.2. Informazioa bilatu.
3.2.1. Hipotesiak egin ondoren indaba bat nola hazten den bilatu beharko dute ikasleek google scholar erabilita.
3.3. Bilatutako informazioa egindako hipotesiekin alderatu.
3.3.1. Behin hipotesiak formulatuta eta informazioa bilatuta hiru zutabeko taula bat egin beharko dute. Lehenengo zutabean haien hipotesiak agertuko dira, bigarren zutabean lortutako informazioa eta hirugarren zutabean hipotesia eta lortutako informazioa bat datozen adierazi beharko dute.
4. Konpetentzia espezifikoak
4.1. 2. Galdera zientifiko errazak planteatzea eta erantzutea, pentsamendu zientifikoaren berezko teknikak eta tresnak erabilita, eta jakintza desberdinak elkarrekin konektatuz, ingurune naturalean, sozialean eta kulturalean gertatzen diren gertaerak eta fenomenoak interpretatzeko eta azaltzeko.
5. Ebaluazio irizpideak
5.1. 2.2. Natura-, gizarte- do kulturaingurunearekin zerikusia duten gaiei buruz egindako galderei erantzun posibleak proposatzea, informazioa eta lortutako emaitzak aztertu eta interpretatuz, izan daitezkeen irtenbideen koherentzia baloratuz eta egindako iragarpenekin alderatuz.
5.2. 2.5. Ikerketen emaitzak modu kooperatiboan komunikatzea, mezua eta formatua zuzentzen den entzuleei egokituz, hizkuntza zientifikoa erabiliz, egindako urratsak azalduz eta generoikuspegia hartuz.
6. Oinarrizko jakintzak
6.1. 1. Ikaskuntza-ingurune pertsonala digitalizatzea:
6.1.1. - Gailu eta baliabide digitalak hezkuntza-testuinguruaren beharren arabera.
6.1.2. - Datuak biltzeko, biltegiratzeko eta irudikatzeko estrategiak, haiek errazago ulertzeko eta aztertzeko.
6.1.3. - Beste pertsona batzuekin komunikatzeko baliabide eta plataforma digital mugatuak eta seguruak.
7. Baliabide teknopedagogikoak
7.1. Meet plataforma erabili beharko dute etxean lanean ari den lankidearekin talde lanean aritzeko.
7.1.1. Meet plataformak bideo dei bat egiten lagunduko ditu ikasleak.
7.2. Word baten idatziko dituzte sortutako lana eta emailez word hori irakasleari helaraziko diote.
7.2.1. Irakasleak ikasleen ebidentziak era digitalean jasotzen dituenean ez da paperik erabiliko eta Agenda 2030 ekimenarekin bat egiten du.