Kom i gang. Det er Gratis
eller tilmeld med din email adresse
GEOGRAFIA af Mind Map: GEOGRAFIA

1. Hiru printzipio edo arau daude: KOKAPENA. Leku bat zehaztasunez kokatzea. KAUSALITATEA. Arrazoiak eta ondorioak. HARREMANA EDO LOTURA. Beste batzuekin lotura eta elkarreragina dute.

2. 3 lan-tresna daude: Mapak, irudiak eta estatistikak

3. ESTATISTIKAK datuak errazago ulertzeko eta aztertzeko balio dute. 3 grafiko mota daude: LINEALAK, BARRA eta SEKTOREAK.

4. GRAFIKO LINEALAK. Lerro baten bidez alderdi edo fenomeno batek denboran zehar zer bilakaera izan duen erakusteko erabiltzen dira.

5. BARRA-GRAFIKOAK. Aldagai batek une jakin batzuetan edo zenbait lurraldetan duen balioa konparatzeko erabiltzen dira.

6. SEKTORE-GRAFIKOAK. Zirkulu-formako grafikoak dira, adierazitako aldagaieran balioaren araberako sektore proportzionaletan zatituak.

7. Geografiaren helburua da Lurreko espazioa eta gizakiaren eta ingurunearen arteko harremanak azaltzea eta aztertzea.

8. Mapa bat da lurrazal osoaren edo zati baten adierazpen laua, eskalan egina

9. Bi mapa mota daude: TOPOGRAFIKOA eta GAIKAKOA

10. TOPOGRAFIKOAK. Lurralde jakin baten erliebea adierazten dute, baina baita beste alderdi fisiko batzuk eta giza alderdi batzuk ere.

11. GAIKAKOAK. Mapa horiek informazioa ematen dute espazioan adieraz daitekeen alderdi jakin bati buruz.

12. MAPA BATEN ELEMENTUAK. Orientazioa, legenda, toponimia, eskala, koordenatu geografikoak eta izenburua