Gerra Hotza eta Deskolonizazioa

Plan your website and create the next important tasks for get your project rolling

Jetzt loslegen. Gratis!
oder registrieren mit Ihrer E-Mail-Adresse
Gerra Hotza eta Deskolonizazioa von Mind Map: Gerra Hotza  eta Deskolonizazioa

1. Gerra Hotza

1.1. Hasiera

1.1.1. Zer da?

1.1.1.1. 2. Mundu Gerraren amaierak ez zuen SESBen eta AEBn bakea ekarri eta Gerra Hotza izeneko gatazka politikoak hasi ziren.

1.1.2. Gertaerak

1.1.2.1. Mundua bi bloketan banatu zen, Komunistak eta Kapitalistak.

1.1.2.2. Herrialdeek zein potentzien alde jarri erabaki behar zuten.

1.1.2.3. Stettin-etik Triestera burdinazko hesi bat jarri zuen Churchillek.

1.1.2.4. Gezian gerra zibila zegoen eta AEBk monarkikoei lagundu zien komunistek ez irabazteko, horri euspen politika deitu zion.

1.1.2.5. AEBk Marshall Plana hasi zuten, europako ekonomia hobetzeko zen, SESBek uko egin eta Kominform sortu zuten.

1.2. Aldiak

1.2.1. Tentsio Garaiak

1.2.1.1. Berlinen Blokeoa

1.2.1.1.1. AEBk Britania Handiak eta Frantziak Alemaniako sektoreak batu zituzten eta Alemaniako Errepublika Federala sortu zen.

1.2.1.1.2. SESBek errepresalian Berlin blokeatu zuen, aliatuek ordea hiria airetik hornitu zuten aireko zubi baten bidez.

1.2.1.1.3. SESBek estatu komunista bat sortu zuen bere sektorean Alemaniako Errepublika Demokratikoa.

1.2.1.2. Koreako Gerra

1.2.1.2.1. Txinako gerra zibilean Mao Zedong komunistak irabazi zuen.

1.2.1.2.2. Korea Japoniaren kolinia izateari uztean 2 zatitan banatu zen, Iparraldea komunista eta Hegoaldea kapitalista.

1.2.1.2.3. Ipar koreak Hego korea inbaditu zuen.

1.2.1.2.4. NBEk kasko urdinak bidali zituen.

1.2.1.2.5. Hego korea berreskuratzeari ekin zioten eta Ipar korea ere hartu zuten. Txinak ipar korea babestu eta eraso egin zuen.

1.2.1.2.6. MacArthur generala kargutik kendu zuten bonba atomikoa botatzea proposatzeagatik.

1.2.2. Distentsioa

1.2.2.1. Oinarria

1.2.2.1.1. Nikita Khrustxev-ek eta Kennedyk baketsuago jokatuko zutela onartu zuten-

1.2.2.1.2. Helsinkiko Ituna izan zen, NBEn gutuna errespetatzeko

1.2.2.1.3. Baketze politika jarri zuten, telefono gorria asmatu zuten eta SALT hitzarmena sinatu zuten Arma nuklear kopurua murrizteko.

1.2.2.2. Gertaerak

1.2.2.2.1. Berlingo harresia eraiki zen ekialdea eta mendebaldea banatzeko.

1.2.2.2.2. Fidel Castrok Batista diktadorea kargutik kendu zuen eta SESBen blokera sartu zen.

1.2.2.2.3. SESBek kuban misilak jarri zituzten eta AEBk kubari itsas blokeoa ezarri zion. Azkenik SESBek kubako base militarrak kendu zituen.

1.2.2.2.4. Vietnamek Frantziarekiko independentzia lortu zuen eta herrialdea 2 zatitan banatu zen.

1.2.2.2.5. Kennedyk hegoaldea lagundu zuen baina AEBko biztanleek ez zuten gerra hura onartzen eta erretiratu egin ziren.

1.2.3. 2. Gerra Hotza

1.2.3.1. SESB misil nuklearrak berriz jartzen hasi zen Euromisilen krisia.

1.2.3.2. Afganistan hartu zuten.

1.2.3.3. AEBek NATOko baseetan misil nuklearrak jarri zituen.

1.2.3.4. Defentsa Estrategikoko Proiektua (galaxietako gerra) jarri zen martxan.

1.2.3.5. Armamentu norgehiagoka berriz hasi zen eta SESBek ezin izan zuen jarraitu.

1.2.3.6. Mikhail Gorbatxovek Maltako gailurrean aldarrikatu zuen SESBen amaiera eta Vartsoviako ituna desegin zuten.

1.3. Ezaugarriak

1.3.1. Blokeak

1.3.1.1. Kapitalista

1.3.1.1.1. AEBn kanpo politikaren helburuak hauek ziren: -Marshall Plana -NATO eta SEATO -Aldebiko ituna.

1.3.1.1.2. Base militar sarea mundu osora zabaldu zuten.

1.3.1.1.3. Blokeko herrialdeetan demokrazia ezarri zen, baina mugatua izan zen diktadura batzuk onartu zituztelako.

1.3.1.1.4. Ekonomia sistema kapitalista ezarri zuten.

1.3.1.2. Komunista

1.3.1.2.1. Ekialdeko Europan Stalinek bultzatuta diktadura komunistak ezarri ziren.

1.3.1.2.2. Marshall planaren aurka COMECON antolatu zuten.

1.3.1.2.3. NATOri erantzuteko Varsoviako Ituna egin zuten.

1.3.1.2.4. Europan zueden herrialde komunistei herri-demokratikoak esan zitzaien. Alderdi bakarreko sistemak ziren eta ez zegoen askatasunik.

1.3.1.2.5. Ekonomia Stalinista zuten.

1.3.2. Armak

1.3.2.1. 1949an SESBek bere lehen bonba atomikoa lehertu zuen eta Armamentu-norgehiagoka hasi zen.

1.3.2.2. Terrorezko oreka izeneko egoera bat sortu zen erabateko suntsipena gertatzeko beldur ziren. (MAD)

1.3.2.3. Espazioko norgehiagoka hasi zen, lehen gizakia espazioan Yuri Gagarin sobietarra zen eta lehen gizakia Ilargian Neil Armstrong Estatubatuarra.

1.3.2.4. Intentsitate txikiko gatazkak gertatzen ziren ea herrialdeak zein bloketan sartzen ziren.

1.3.2.5. Biztanleriaren Ideologia kontrolatzen zuten, sorgin ehiza jarri zuten martxan. Blokeek beste blokea ahulzten saiatzen ziren.

2. Deskolonizazioa

2.1. Hasiera

2.1.1. Koloniek ikusi zuten metropoliak ez zirela garaiezinak.

2.1.2. AEB eta SESBek independentziaren alde zeuden.

2.1.3. NBEk herriek autodeterminazioa zutela arduratzen zen.

2.1.4. 1946an hasi zen, gehienak 50-60 urteen artean independizatu ziren.

2.2. Herrialdeak

2.2.1. Asia

2.2.1.1. Industan

2.2.1.1.1. Indiak independentzia lortu zuen.

2.2.1.1.2. Herrialdea kontrolatzeko bi alderdi zeuden Kongresua (Ghandi) eta Musuman Liga (A.Jinnah)

2.2.1.1.3. Hiru errepublika sortu ziren India, Pakistan eta Bangladesh

2.2.1.2. Indotxina

2.2.1.2.1. Ho Chi Minh komunistak independentzia aldarrikatu zuen, Frantziak ez zuen nahi eta gerra hasi zen.

2.2.1.2.2. Frantziak galdu egin zuen eta herrialdea 3 zatitan banatu zen: Laos, Kanbodia eta Vietnam.

2.2.1.3. Indonesia

2.2.1.3.1. Ahmed Sukarnok errepublika aldarrikatu zuen, Herbehereek ez zuten onartu.

2.2.1.3.2. Iraultza militarra izan zen eta Suharto eta Kasution generalak ziren buru.

2.2.2. Afrika

2.2.2.1. Iparraldea

2.2.2.1.1. Aljerian gerra baten ondoren Frantziak independentzia eman zien.

2.2.2.1.2. Egiptok britainia handiaren protektoratu izateari utzi zion.

2.2.2.1.3. Libiak Italiarekin independentzia aldarrikatu zuen.

2.2.2.1.4. Frantziak Tunisiari independentzia eman zion.

2.2.2.1.5. Marokok independentzia lortu zuen.

2.2.2.1.6. Erlijio-Kultura mugimendu bat sortu zen Panarabismoa, honek independentzian lagundu zuen.

2.2.2.2. Hegoaldea

2.2.2.2.1. Independentzia aldarrikatzean ez ziren lehengo mugetara bueltatu, honek gatazka asko sortu zituen.

2.2.2.2.2. Klase Europartuek abiarazi zituzten independentzia prozesuak.

2.2.2.2.3. Panafrikanismo mugimendua sortu zen.

2.2.3. Ekialde Erdia

2.2.3.1. Juduen Herrialdea

2.2.3.1.1. Mugimendu sionistak herri juduaren estatu bat sortzea eskatzen zuen.

2.2.3.1.2. Britainia Handiak Balfour Adierazpena prestatu zuen.

2.2.3.1.3. Palestinara juduen immigrazioa areagotu zen.

2.2.3.1.4. Palestina bi estatutan banatzea onartu zuen NBEk.

2.2.3.2. Gerrak

2.2.3.2.1. Ingelesen agintaldia bukatzean herrialdearen kontrola izateko gerra hasi zen.

2.2.3.2.2. Egiptok Suezko kanala nazionalizatu zuen.

2.2.3.2.3. Israel, Frantzia eta Britania Handia aliatu eta Sinai penintsula inbaditu zuten.

2.2.3.2.4. NBEk ordea gerra bujatu zuen.

2.2.3.2.5. Sei egunetako gerra hasi zen.

2.2.3.2.6. Israelek Egiptori, Siriari eta Jordaniari eraso zien.

2.2.3.2.7. Yom Kippur gerra izan zen.

2.2.3.2.8. Egiptok eta Siriak Israeldarrei eraso zieten.

2.2.3.2.9. AEBek Israeli lagundu eta bere lurrak berreskuratu zituen.

2.2.3.2.10. Camp Davideko Itunak sinatu zituzten.

2.2.3.2.11. Libanoko gerra izan zen, Israelek palestinarrak kamporatu nahi zituen.

2.2.3.3. Palestinako Aginte Nazionala

2.2.3.3.1. Palestinar asko errefuxiatu esparruetan zeuden.

2.2.3.3.2. Palestina askatzeko erankundea sortu zen. Jassir Arafatek zuzendua.

2.2.3.3.3. Intifadak izan ziren 1980ko hamarkadan.

2.2.3.3.4. NBEk lagunduta Palestinako Aginte Nazionala sortu zen.

2.3. 3. Munduaren Sorrera

2.3.1. Estatu ahul batzuk

2.3.1.1. Estatu berriek muga artifizialak zituzten eta ondorioz gerra asko piztu ziren.

2.3.1.2. Ez zeukaten langile prestaturik.

2.3.1.3. Askotan diktadurak ezarri ziren.

2.3.2. Mendekotasun Ekonomikoa

2.3.2.1. Mendekotasun handia zuten kanpoko herrialdeekin.

2.3.2.2. Neokolonialismo ekonomikoak politikoa ordeztu zuen.

2.3.2.3. Ez zuten azpiegiturarik eta azpigaratuta geratu ziren.

2.3.3. Bi blokeen hartean

2.3.3.1. NBEn onartu zituzten baina ala ere bat ere ez da kontseiluko kide.

2.3.3.2. Gerra hotzean ez ziren bloke batean jarri neutralak ziren.

2.3.3.3. 29 Herrialdek parte hartu zuten.

2.3.3.4. Porrot egin zuten herralde batzuk blokeak defendatzen zituztelako.