DIDAKTIKA OROKORRA: Lauhilabeteko sekuentzia

Comienza Ya. Es Gratis
ó regístrate con tu dirección de correo electrónico
DIDAKTIKA OROKORRA: Lauhilabeteko sekuentzia por Mind Map: DIDAKTIKA OROKORRA: Lauhilabeteko sekuentzia

1. KONPETENTZIAK

1.1. Ikasitakoa

1.1.1. José Moya-ren konferentzia entzun genuen konpetentzien inguruan informazioa jasotzeko.

1.1.2. Bideo batzuk interpretatzen gero galderak erantzun ahal izateko

1.2. Lanak

1.2.1. Konpetentzien galderak

1.3. Gogoeta

1.3.1. Zaila egin zitzaidan gai hau. Bideoak ulertzeko nahiko kostatzen zitzaidan ahoskera eskasa zelako. Bestela, galdera batzuk nahiko errazak ziren, eta beste batzuk ordea, zailxeagoak.

1.4. Bideoak

1.4.1. http://video.google.com/videoplay?docid=1429475974490044473#

1.4.2. http://video.google.com/videoplay?docid=-471895390067600955#

1.4.3. http://video.google.com/videoplay?docid=3110271636411767266#

1.4.4. http://www.youtube.com/watch?v=zegEENoShSY

1.4.5. http://video.google.com/videoplay?docid=3042534071861744196#

1.4.6. http://video.google.com/videoplay?docid=9094871193323549642#

1.4.7. http://video.google.com/videoplay?docid=-6356523083350380060#

1.4.8. http://video.google.com/videoplay?docid=-7854311157784157876#

2. PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA

2.1. Oraingoan, programazio bat egiten ikasi dugu. Horretarako, zatika egin dugu programazioa. Programazioa egin ahal izateko, ikastetxe bat asmatu edo aukeratu behar genuen eta guk, Tolosako Samaniego ikastetxea aukeratu dugu. Programazioaren kokapena honelako da

2.2. Ikasitakoa

2.2.1. Sarrera eta kokapena

2.2.1.1. Programazioaren justifikazioa suposatzen du sarrerak. Kokapenak berriz, ikastetxearen ezaugarriak, testuinguruaren ezaugarriak...

2.2.2. Metodologia

2.2.2.1. Atal honetan printzipio metodologikoak adieraziko dira irakasle bakoitzaren talde eta inguruari egokituak

2.2.3. Aniztasunari arreta

2.2.3.1. Dekretutik atal hau irakurri ondoren, aniztasunari emandako erantzuna ulertzeko modua aipatuko da

2.2.4. Helburuak

2.2.4.1. Erabaki beharko da dekretuan adierazten diren Helburuetatik (Esperientzia Eremu bakoitzeko) zeintzuk izango diren gure zikloan landuko direnak.

2.2.5. Konpetentziak

2.2.5.1. Programazioan landuko diren konpetentziak zehaztuko dira eta gainontzeko atalak definitu ondoren (helburuak, edukiak, etab.), eremu bakoitzak konpetentzia bakoitzari egiten dion ekarpena adieraziko dira.

2.2.6. Unitate Didaktikoak

2.2.6.1. Atal honetan, unitate didaktiko baten aurkezpena egingo da.Unitate Didaktiko laburtuak hurrengo atalak bilduko ditu: Izenburua, xedea (proiektua bada), helburu didaktikoak, edukiak eta ebaluazio irizpideak.

2.3. Lanak

2.3.1. Gure programazioa

2.4. Gogoetak

2.4.1. Lan luzea izan denez, eguneroko lana suposatu du, hua da, egunero egin beharreko lana. Konturatu naiz etorkizunerako oso baliagarria izango dela, baita hurrengo unitate didaktikoa egiteko ere.

3. UNITATE DIDAKTIKOA

3.1. Aurretik egindako programaziotik abiatuta, unitate didaktiko bat egin dugu. Hau ere, zatika egin dugu, eta gure unitate didaktikoaren izena "Elkarrekin bizi gara: kalean gora, kalean behera" da.

3.2. Ikasitakoa

3.2.1. Sarrera

3.2.1.1. Lehenik eta behin, lanak aurkibide bat edukiko du eta sarrerak, honako atal hauek edukiko ditu: izenburua, justifikazioa eta kokapena

3.2.2. Metodologia

3.2.2.1. Gure Unitate Didaktikoan prozesua nola aurrera eramango dugun zehaztean datza. Metodologia Programazioan zehaztutako printzipio metodologikoetan oinarrituko da. Gure Unitate Didaktikoan hautatutako gaia aplikazio praktiko baten bitartez garatzeko aukera eman beharko luke

3.2.3. Edukiak

3.2.3.1. Programazioan adierazitako edukietatik abiatuz, gure Unitate Didaktikora egokitzen diren edukien aukeraketa egingo da. Aukeratutako edukiak Unitate Didaktikoaren ezaugarri eta gaira moldatuko dira.

3.2.4. Konpetentziak eta helburuak

3.2.4.1. Unitate Didaktiko honen bitartez landuko diren konpetentziak adieraziko dira.Programazioan, Esperientzia Eremu bakoitzean zehaztutako Helburu Orokorretatik abiatuz, Unitate Didaktikoak landuko dituenak adieraziko dira, eta horietatik abiatuz, helburu didaktikoak formulatuko dira.

3.2.5. Ebaluazio irizpideak

3.2.5.1. Ebaluazio irizpideak, bi atal edukiko ditu, hala nola, ikasleen ebaluazioa eta Unitate Didaktikoaren eta irakasle-praktikaren ebaluazioa.

3.2.6. Jarduerak

3.2.6.1. Atal honetan era laburrean bada ere, saio bakoitzean aurrera eramango ditugun jardueren sekuentzia era narratiboan azalduko da, eta saio bakoitzean aurrera eramango ditugun ariketa guztien deskribapena egingo da. Lekua, materiala, denbora eta aniztasunari emandako erantzuna ere adieraziko dira.

3.3. Lanak

3.3.1. Gure Unitate Didaktikoa

3.4. Gogoeta

3.4.1. Unitate Didaktiko honek ere,eguneroko lana suposatu duen arren, askoz ere errazagoa egin zaigu, aurretik programazioa egin genuelako. Gainera, oso baliagarria iruditzen zait etorkizunerkao, edozein momentuan hau egin behar izanez gero, egiten jakingo dugulako. Gainera, jardueren eta ariketen atala oso baliagarria da, nozbait eskola txikiren batean lan eginez gero horrelako asko egin behar izango ditugulako, horrelako askotan ez baitutelako ez programaziorik, ez unitate didaktikorik.

4. DIDAKTIKA OROKORRA

4.1. Ikasitakoa

4.1.1. Didaktika kontzeptuaren definiziotik abiatuz, terminoa banatzen den beste hainbat aspektuak garatu ditugu(adb.: didaktikaren ikuspegiak, eredu didaktikoak, didaktikaren etimologia, ikerketa objektua, etab

4.1.2. Landutakoa taldean prezi izeneko programa batean plasmatzen eta beste taldekideei egindakoa aurkezten ikasi dugu

4.2. Lanak

4.2.1. Gure prezia: http://prezi.com/ckhgwdpr8xdj/didaktika-orokorra/

4.2.2. Irakaslearen prezia: http://prezi.com/_m_y3nno_meo/didaktika-proposamena/?auth_key=8bc3e5a2557346cc2f1e86776f5bdf9461366f11&utm_source=share&utm_campaign=shareprezi&utm_medium=email

4.3. Gogoeta

4.3.1. Lehenik eta behin, kurtso hasiera zenez, pixkat galduta nintzen eta ez nekien oso ondo didaktika nondik abiatuko zen. Hala ere, esan beharra daukat, guk infomazioa bilatzeana eta gero taldeetan aurkezteana oso ideia ona iruditu zaidala, batetik talde lana lantzen delako eta bestetik aurkezpenak egiteko, edukiak ulertu behar dituzulako. Hasieran prezia erabiltzea zaila egin zitzaigun arren, berehala jakin genuen ondo erabiltzen.

4.3.2. Didaktika Orokorra, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua lantzen duen zientzia den aldetik, ez nekien hainbeste ikuspegi zituenik

5. CURRICULUMA

5.1. Ikasitakoa

5.1.1. Curriculum kontzeptuaren definiziotik abiatuz, terminoa banatzen den beste hainbat aspektuak garatu ditugu (adb.: modelo curricularrak, terminoaren etimologia, curriculum motak,osagaiak, etab.)

5.1.2. Didaktika Orokorraren definizioarekin egindako berdina egingo dugu, hau da, edukiak prezi batean plasmatu beste taldekideei aurkezteko

5.2. Lanak

5.2.1. Gure prezia: http://prezi.com/tw4sbcndlfwz/curriculuma/

5.2.2. Irakaslearen prezia: http://prezi.com/vdqappiozfjq/curriculum-proposamena/?auth_key=9d84dc8b21a932ba38e157fd3fa3f1fc31dd5654&utm_source=share&utm_campaign=shareprezi&utm_medium=email

5.3. Gogoeta

5.3.1. Hasieran curriculumari beste definizio bat jartzen nion arren, orain bere benetako definizioa ikasi dut, eta argi geratu zait, curriculuma Ikasle orok ikasten duena dela. Bestetik esan curriculuma proiektu idatzi bat dela eta bertan zer, nola, zertarako eta noiz atalak azaltzen direla. Hala nola edukiak, metodologia, helburuak eta tenporalizazioa.

5.3.2. Bestetik, preziaren erabilera guztiz kontrolatu dugu.

5.4. ERRUBRIKA

5.4.1. Zer da Errubrika bat?

5.4.1.1. Errubrika bat, ebaluaziorako erabiltzen den instrumentu bat da.

5.4.1.1.1. Hezkuntza helburuekin bat egiten duen estandar eta irizpide multzoa

5.4.1.1.2. Ikasleak edozein ariketan eskuratu duen lorpen maila ebaluatzeko balio du

5.4.1.1.3. Errubrika, zehaztutako irizpide batzuen arabera ebaluazioa estandarizatu dezake, kalifikazio sinpleago eta gardenago egiten

5.4.2. Horrela egiten da

5.4.2.1. http://prezi.com/gzbyecd4htoa/nola-egin-errubrika-bat/?auth_key=647a7bab9177436de51cc6a719cede780f3355fe&utm_source=share&utm_campaign=shareprezi&utm_medium=email

5.4.3. Guk egindako errubrika:

6. HEZKUNTZA SISTEMAREN EGITURA

6.1. Ikasitakoa

6.1.1. Hemen, egungo hezkuntza sistemak duen egitura nolakoa den ikasi dugu, eta ondoren, guk egindako ibilbide akademikoa burutu dugu.

6.1.2. Egungo gobernuak porposaturiko erreforma

6.1.2.1. http://elpais.com/diario/2012/01/27/sociedad/1327618804_850215.html

6.1.3. Mindmeister programa erabiltzen

6.2. Lanak

6.2.1. Nire ibilbide akademikoa

6.2.2. Euskal Hezkuntza Sistemaren Organigrama

6.2.2.1. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dia2/eu_2023/adjuntos/organizacion_carac_sev_09/sev_p11_organigrama_e.pdf

6.3. Gogoeta

6.3.1. Norberaren ibilbide akademikoa egitea oso aproposa iruditu zait, gainera, aukera izan dugu gure ikaskideekin alderatzeko eta gure antzekotasun zein desberdintasunez jabetzeko.

6.3.2. Bestetik, hasieran mindmeisterra erabiltzea zaila egin zitzaidan arren, azkenean gure ibilbide akademikoa bertan plasmatzea lortu dut.

6.3.3. Azkenik, konturatu egin naiz gobernu mota bakoitzak bere aldaketa egin nahi dutela. Oraingo hezkuntza sistema, egokia iruditzen zait, eta pentsatzen ari diren erreforma ez dut beharrezkoa ikusten. Hortaz gain, sarbide probak ez ditut guztiz ondo ikusten, hau da, ondo iruditzen zait sarbide proba bat egitea, baina horrez gain, elkarrizketa antzkeo bat ere egingo nuke, idatziz bakarrik ez delako dena demostratzen.

7. CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

7.1. Ikasitakoa

7.1.1. Curriculumaren definizioa ikasi ondoren, curriculumaren zehaztapen mailak ikasi ditugu, hiru mailak hain zuzen ere. Bertan, bakoitzaren definizioa, osagarriak... aztertu ditugu

7.1.2. 2010eko Haur Hezkuntzako curriculuma aztertu dugu

7.2. Lanak

7.2.1. Curriculumaren zehaztapen mailak

7.2.2. Curriculumaren galderak

7.3. Gogoeta

7.3.1. Hasieran zaila egin zitzaigun curriculumaren zehaztapen mailen informaizoa bilatzea, baina liburutegira joan ondoren, errazagoa egin zitzaigun

7.3.2. Haur Hezkuntzako curriculumaren galderak erraz erantzun ditugu, dekretuan azkar bilatzen baita informazioa.

7.4. Informazio gehigarria

7.4.1. Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma

7.4.2. Ikastetxearen curriculum proiektua

7.4.3. Ikasgelako curriculum plangintza