1. Esteka interesgarria
1.1. "Pensando en los demás" dokumentala, Toshiro Kanamori irakasle japoniarrak protagonizaturik dago. Katalanez kontaturik dago eta azpitituluak gaztelaniaz dira
1.2. Irakasle honen helburua, bere ikasleak zoriontsuak izatea eta besteengan pentsatzen ikastea da. Horretarako, besteak beste, ekintza asko eskolatik kanpo egin, talde lana eta irudimena bultzatu eta, batez ere, "Kuadernoko eskutitzen" sistema erabiltzen du. Honen bidez, egunero 3 ikasleek haien bizipenak eta sentimenduak bertan idazten dituzte eta haien ikaskideei irakurtzen dizkiete.
1.3. zatia
1.4. zatia
1.5. zatia
1.6. zatia
1.7. zatia
1.8. Nire mapa mentalean dokumental hau jartzea erabaki dut, lehengo lau hilabetean teoria eta historiako irakasleak klasean jarri zigulako eta sakonki unkitzeaz gain, gauza askoren inguruan pentsarazi eta hausnartarazi egin zidalako. Uste dut gaur egun hezkuntza munduan lan egiten duen edozein pertsonak ikusi egin beharko lukela.
1.9. Izan ere, azkeneko urteetan erreforma asko egin dira gure Hezkuntza Sisteman, baina inoiz inorrek ez du pentsatu ikasleei zoriontsuak edo enpatikoak izaten irakastea, ikasgai akademiko "baliagarriak" irakatsi ordez.
1.10. "Pensando en los demás" dokumentalak sari asko jaso ditu, besteak beste:
1.10.1. Urrezko Domina EE.UU.-ko Erlijio, Etika eta Humanitatearen Nazioarteko Festibalean
1.10.2. Japoniako Telebista-Festibaleko Sari Hnadia
1.10.3. Banf-eko Festibaleko Sari Handia-2004
1.10.4. New Yorkeko Festibaleko brontzezko domina
2. 9. Astea
2.1. Egindakoa
2.1.1. Astelehena
2.1.1.1. Gure eskolako programzioarekin guztiz bukatu ondoren eta irakasleak azpimarraturikoa zuzendu ondoren lana moodle-era igo genuen. Hau da gure behin betiko programazio didaktikoa:
2.1.1.2. Irakasleak, taldean sortutako programazioan oinarrituz, beste taldeko lan bat egitea bidali zigun: Guk gure unitate didaktiko propioa sortzea eta garatzea. Gure taldeak, "Urtaroak" gaia aukeratu zuen unitate didaktikoaren bitartez lantzeko.
2.1.1.3. Irakasleak gure Unitate Didaktikoaren sarrera egitea bidali zigun.
2.1.2. Osteguna
2.1.2.1. Gure unitate didaktikoarekin jarraituz, irakasleak bigarren zatia egitea bidali zigun: Metodologia. Horretarako, berak proposatu zigun bi metodologia motetan, Decrolyren metodoa eta proiektuen motodoa oinarritu gintezkela esan zigun. Gure taldeak, Decrolyren metodologian oinarritzea erabaki zuen.
3. 10. Astea
3.1. Egindakoa
3.1.1. Astelehena
3.1.1.1. Gure unitate didaktikoarekin jarraituz, irakasleak edukiak zehazteko eskatu zigun
3.1.2. Osteguna
3.1.2.1. GREBA
3.1.2.2. Irakasleak egun honetarako gure unitate didaktikoaren sarrera eta metodologia bidaltzea eskatu zigun, berak zuzendu ditzan. Hona hemen gurea:
3.2. Ikasitakoa
3.2.1. Astelehena
3.2.1.1. EDUKIAK
3.2.1.1.1. Ikasleak jaso beharreko JAKINTZAK dira
3.2.1.1.2. Hiru ezagutza/jakintza esparru daude:
3.2.1.1.3. Hiru eduki mota daude:
3.3. Gogoeta
3.3.1. Egia esan, edukiak egiteko zailtasun dexente izaten ari gara. Modu teorikoan, irakaslearen azalpena ondo ulertu genuen, baina ondoren, gure programazioren edukiak aukeratzea, sailkatzea eta birformulatzea ezinezkoa egiten ari zaigu.
4. 11. Astea
4.1. Egindakoa
4.1.1. Astelehena
4.1.1.1. Gure unitate didaktikoarekin jarraituz, irakasleak Aste Santurako Ebaluazio Irizpideak, Konpetentziak eta Helburuak (orokorrak eta didaktikoak) egitea bidali zigun. Guk lan hau, edukiekin batera, taldean banatu genuen.
4.1.1.2. Gainera, klase horretan unitate didaktiko osoa entregatzeko eguna akordatu genuen: apirilak 26
4.1.1.3. Egun honetan, arratsaldean, gure taldeak lan modularrarekin bukatu zuen. Hau da gure emaitza:
4.1.2. Osteguna
4.1.2.1. ASTE SANTUKO OPORREN hasiera
4.1.2.2. Egun horretan, irakasleak duela bi aste guk bidalitako unitate didaktikoaren sarrera eta metodologiaren akatsak azpimarratuak bidali zizkigun eta guk zuzendu egin genituen. Hau da zuzenketa horren emaitza:
4.2. Gogoeta
4.2.1. Astelehena
4.2.1.1. Egia esan, lan modularrari dagokionez, arazo batzuk izan ditugu Didaktikako ikasgaiarekin. Izan ere, irakasleak gauza dexente eskatu zizkigun ohiko klasean aztertzeko, eta horregatik zailtasunak izan genituen lana eskatutako orri kopuruari moldatzeko. Hori dela eta, gauza batzuk kendu, beste batzuk laburtu eta gainontzekoak esteketara pasa behar izan genituen.
4.2.2. Osteguna
4.2.2.1. Unitate didaktikoaren metodologiarekin izan genuen akatsik "larriena" saio kopuruarena izan zen. Izan ere, guk saioak gure ordutegiari begira antolatu eta moldatu genituen, eta horregatik gure unitate didaktikoa ia 4 aste osotan, astean 3 egunetan landuz eta guztira 10 saio eginez burutzen dugu (12 saio ez eginez, beraz). Hala ere, gure antolamendua egokia zela pentsatzen genuenez, ez genuen saio kopuruarena aldatu, unitatearen sarreran azaltzen dugun moduan.
5. 12. Astea
5.1. ASTE SANTUKO OPORRAK
6. 13. Astea
6.1. Egindakoa
6.1.1. Astelehena
6.1.1.1. Egun horretan, irakasleak, unitate didaktikoaren azken atala azaldu zigun: Jarduerak
6.1.1.2. Taldekideek Aste Santurako banatutako zatiak bidali ondoren iritziak eta zalantzak partekatu genituen
6.1.1.3. Hauek dira gure:
6.1.1.3.1. Edukiak
6.1.1.3.2. Ebaluazio irizpideak
6.1.1.3.3. Konpetentziak eta helburuak
6.1.2. Osteguna
6.1.2.1. Egun honetan irakasleak klase osoa unitate didaktikoarekin jarraitzeko eta zalantzak galdetzeko utzi zigun
6.2. Gogoeta
6.2.1. Zalantzarik gabe, unitate didaktiko honetatik zailena egin zaidana edukiak, helburuak eta ebaluazio irizpideak idaztea eta, batez ere, haien artean lotura zuzena lortzea izan da. Gainera, gure kasuan, edukiak lehen egindako programazioan oinarriturik hartu behar genituenez, ez zuten lotura handirik gure unitatearekin (urtaroak) eta oso zaila egin zaigu bai edukiak formulatzea, baita helburu eta ebaluazio irizpideekin lotzea ere.
7. 14. Astea
7.1. Egindakoa
7.1.1. Astelehena
7.1.1.1. Egun honetan gure unitate didaktikoko jarduerak amaitu genituen. Hona hemen:
7.1.2. Osteguna
7.1.2.1. Egun honetan gure unitate didaktikoa amaitu eta irakasleari entregantu genion. Hona hemen:
7.1.2.2. Egun honetan ere, irakasleak didaktikako azterketa nola izango den azaldu zigun. Unitate-didaktiko labur moduko bat egin beharko dugu. Hona hemen azterketa-eredua:
7.1.2.3. Eredu hau bakoitzak berea egin behar du azterketarako prestakuntza gisa. Irakasleak zenbait gai eman dizkigu aukeran: baserria, herri kirolak... Nik baserriari buruzko unitate didaktikoa egitea aukeratu dut.
8. 15. Astea
8.1. Egindakoa
8.1.1. Astelehena
8.1.1.1. Aste honetan lan modularren ahozkoekin hasi garenez, gaur ez dugu didaktikako klaserik izan.
8.1.2. Osteguna
8.1.2.1. Atzo nire taldeak lan modularraren aurkezpena izan zuen. Aurkezpenean bi bideo jarri genituen: lehenengoa guk egindakoa, taldeko batek marrazten zuen bitartean argazkiak ateraz eta gero jarraian jarriz bideo bat osatuz, eta ondoren, beste bideo bat, gu joan ginen eskolako psikomotrizitate klasea erakusten duena. Hona hemen lehenengo bideoa, guk geuk sortutakoa:
8.2. Gogoeta
8.2.1. Osteguna
8.2.1.1. Lan modularraren gure taldearen aurkezpna egun horretako (asteazkena) azkena zenez, irakasleez gain solik bi talde gelditu ziren hau ikusten. Egia esan, nahiz eta jende gutxiagorekin azalpena lasaiago eman, pena eman zidan zeren bi bideoak egitea guk uste genuena baino zailagoa eta neketsuagoa izan zen, eta denbora asko igaro genuen hauek burutzen, azkenean ia inork ez ikusteko.
9. 16. Astea
9.1. Egindakoa
9.1.1. Astelehena
9.1.1.1. Azterketara-eredua egiten jarraitu dut
9.1.1.2. Irakasleak azterketaren inguruan genituen zalantzak argitu dizkigu
9.1.2. Osteguna
9.1.2.1. Aste honetan, irakasleak taldeka egindako unitate didaktikoa zuzenduta bidali zigun. Hona hemen, gurean berak egindako zuzenketak:
9.1.2.2. Azterketa ereduarekin amaitu dut eta irakasleari nire zalantzak galdetu dizkiot. Hona hemen nik egindako azterketa-eredua:
10. 1. Astea
10.1. Egindakoa
10.1.1. Astelehena
10.1.1.1. Ikasgaiaren aurkezpena: irakasleak bere burua aurkeztu eta egutegia, metodologia edukiak, eginbeharrekoak, ebaluazio irizpideak... azaldu ditu.
10.1.2. Osteguna
10.1.2.1. Ikasgaiean planteatzen diren helburuak eta jarduerak lortzeko erabili beharko diren programa digitalen (Prezi eta MindMeister) aurkezpena eta horietan kontua egitea.
10.1.2.2. Errubrika (ebaluatzeko taula) zer den gainetik azaldu
10.1.2.3. Lanerako taldeak (4 pertsona) osatzea
10.1.2.4. I. Gaiarekin hasi gara: Didaktikaren eta curriculumaren Definizioa eta motak
10.1.2.4.1. "Didaktika" terminoaren definizioa abiapuntutzat hartuz, kontzeptu honen aspektu anitzen inguruan informazioa bilatu eta preziren bidez taldeka aurkezpen bat taldeka egiten hasi gara.
10.2. Ikasitakoa
10.2.1. Osteguna
10.2.1.1. Prezi
10.2.1.1.1. On-lineko aurkezpen programa bat da, horma bakar bat duena, betiko diapositibak erabili beharrean. Horma hori mugagabea da, bertan testuak, irudiak, bideoak... jartzen dira eta bakoitzak ezarritako ordenean azaltzen dira.
10.2.1.1.2. Taldekide bati esker, Preziko testuetan letra tamaina aldatzen ikasi dut, testuan klikatu eta - ikurrari emanez.
10.2.1.2. Mindmeister
10.2.1.2.1. Mapa mentalak egiteko on-line programa bat da. Bertan, erabiltzaileek haien pentsamenduak antolatu ditzakete mapa-mentalen teknika erabiliaz.
11. 2. Astea
11.1. Egindakoa
11.1.1. Astelehena
11.1.1.1. Taldekideekin didaktikari buruzko prezia bukatu.
11.1.1.2. Beste talde baten aurrean aurkeztu, beste taldekoekin batera didaktikaren definizio bakarra osatu eta gainontzeko taldeen definizioak entzun.
11.1.1.3. Irakasleak egindako didaktikari buruzko prezia ikusi
11.1.2. Osteguna
11.1.2.1. "Curriculum" terminoaren definizioa abiapuntutzat hartuz, kontzeptu honen aspektu anitzen inguruan informazioa bilatu eta preziren bidez taldeka aurkezpen bat prestatzen hasi.
11.1.2.2. Irakasleak errubrika zer den azaldu ondoren, talde bakoitzak, bere irizpideak kontuan hartuz, bere errubrik propioa egitea.
11.2. Ikasitakoa
11.2.1. Astelehena
11.2.1.1. Prezia taldekideei bidaltzea ikasi dut, eta "Edit together" baliabideari esker, beraiek beren ordenagailuetatik taldeko prezia editatu ahal izatea.
11.2.1.2. Didaktika
11.2.1.2.1. Hezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertu eta garatu egiten dituen pedagogiaren arloa/zientzia da, pedagogiak emandako teoria eta helburuei jarraiki.
11.2.1.2.2. Praktikoa da
11.2.1.2.3. Bi mota desberdintzen dira: orokorra eta zehatza
11.2.1.2.4. Gehienetan bi partaide daude: irakaslea eta ikaslea
11.2.1.2.5. Hiru eremuetan ematen da: formala, instituzioetan; ez-formala, ludotekan, eta informala, kalean.
11.2.2. Osteguna
11.2.2.1. Talde bakoitzak bere irizpideak kontuan hartuz, bere errubrik propioa sortzea
11.2.2.2. Errubrika:
11.2.2.2.1. Taula batean antolaturiko lan-gida bat da, ikasleentzat eta baita irakasleentzat ere.
11.2.2.2.2. Bi modu nagusietara maneiatzen da. Alde batetik, ikasleen errendimendua ebaluatzeko erabiltzen da, norberak garrantzitsutzat hartzen dituen irizpideak ezarriz eta ikasleek irizpide horiek betetzen dituzten ala ez ebaluatuz. Bestalde, errubrika ikasleei entregatu ahal zaie, lan jakin bat egiten hasi baino lehen, haien lana zein irizpide kontuan hartuz ebaluatua izango den jakin dezaten.
12. 3. Astea
12.1. Egindakoa
12.1.1. Astelehena
12.1.1.1. Taldekideekin curriculumari buruzko prezia bukatu eta beste talde baten aurrean aurkeztu
12.1.1.2. Guk taldean sorturiko errubrika kontuan hartuz, beste taldekoen aurkezpena ebaluatu
12.1.1.3. Beste taldekoekin batera curriculumaren definizio bakarra osatu, gainontzeko taldeen definizioak entzun eta irakasleak curriculumari buruz egindako prezia ikusi.
12.1.2. Osteguna
12.1.2.1. II. Gaiarekin hasi gara: Hezkuntza Sistemaren egitura
12.1.2.1.1. Irakasleak gaur egungo E.A.E.-ko hezkuntza sistemari buruzko organigrama eta organigrama horretako hutsuneak betetzeko hitzak (zerrenda batean) banatu ditu. Taldeka, hitzak organigraman modu egokian kokatu behar izan ditugu 10 bat minutuetan. Ondoren, denon artean eta irakaslearen laguntzarekin organigrama zuzendu, eta hezkuntza sistemaren antolaketari buruzko hainbat galderari erantzun ditugu.
12.1.2.1.2. Bakoitzak bere hezkuntza-ibilbideari buruzko eskema eskuz egin eta, jarraian, taldeko batzuek besteei haien hezkuntza-esperientzia kontatu eta bizipenak elkartrukatu ditugu.
12.2. Ikasitakoa
12.2.1. Astelehena
12.2.1.1. Beste taldeen preziak guk sortutako errubrikaren irizpideei jarraituz zuzentzea
12.2.1.2. Curriculuma
12.2.1.2.1. Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.
12.2.1.2.2. Hezkuntza-antolaketaren funtsa da eta, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen ditu.
12.2.1.2.3. Zer, nola eta noiz irakatsi eta ebaluatu zehazten du
12.2.1.2.4. Hiru curriculum mota daude: agerikoa, kurrikulo-diseinuan esplizituki agertzen dena eta idatzita dagoena; ezkutukoa, aldez aurretik esplizituki planifikatu gabe eskola barruan ematen diren balore, jarrera eta arauetan ematen dena, eta ausentea, ematen ez dena.
12.2.2. Osteguna
12.2.2.1. Gure hezkuntza sisteman irakaskuntza modalitateak bi dira: presentziala eta ez presentziala
12.2.2.2. E.A.E.-ko hezkuntza sistema osatzen duten etapak hurrengoak dira: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa/erdi mailako zikloa eta Unibertsitatea/ goi mailako zikloa
12.2.2.3. Gure hezkuntza sisteman, derrigorrezko etapak 6-16 urte bitartekoak dira
12.2.2.4. Maila<Zikloa<Etapa
12.3. Gogoeta
12.3.1. Irakasleak curriculumari buruz egin duen prezia ikusi ondoren, curriculuma uste nuen baino gauza konplexuago bat dela ohartu naiz. Izan ere, irakaslearen prezian, "curriculum" hitzaren 20 definizio agertzen dira, 1918-1998 bitartean autore desberdinek proposatuak. Beraz, uste dut curriculuma ezin dela definizio zehatz batekin definitu, ez litzatekelako guztiz osoa izango eta beti zerbait faltako litzaiokelako.
12.3.2. Bestalde, bitxia iruditu zait "curriculum" terminoak azken hamarkadetan zehar jasan dituen aldaketak. Izan ere, hasierako autoreek curriculuma aldez aurretik erabakitako eduki multzo bezala, hau da, idatzizko programa bezala, ulertzen zuten bitartean, azken hamarkadatan, curriculuma prozesu bat bezala ulertua izan da, eta ez produktu modura. Beraz, argi gelditzen da definizioek esan zireneko garaiko ideologien, gizartearen eta korronteen eragina jasan dutela, eta urteak joan ahala, terminoa geroz eta konplexuagoa eta osoagoa bihurtzen joan dela.
13. 4. Astea
13.1. Egindakoa
13.1.1. Astelehena
13.1.1.1. III. Gaiarekin hasi gara: Curriculumaren zehaztapen mailak
13.1.1.1.1. Irakasleak taula bat hutsik eman zigun, eta taldeka bete egin behar izan genuen, Curriculumaren Zehaztapen Mailak zeintzuk diren esanez eta maila bakoitzaren definizioa, izaera, egilea, arduradunak... zeintzuk diren adieraziz. Horretarako, irakasleak ordu bat utzi zigun klasean informazio bilatzeko.
13.1.1.1.2. Aurkitutako informazioarekin taula bete ondoren, irakasleari bidali genion, eta berak curriculumaren zehaztapen mailen inguruan egindako prezia ikusi genuen.
13.1.2. Osteguna
13.1.2.1. Taldetan jarri ondoren, Haur Hezkuntzari buruzko testu bat taldekideen artean zatitu eta bakoitzak testu zati bakoitzaren inguruan zenbait galdera erantzun ondoren, zati guztiak bildu eta irakasleari bidali diogu.
13.2. Ikasitakoa
13.2.1. Astelehena
13.2.1.1. Curriculumaren zehaztapen mailak 4 dira:
13.2.1.1.1. 1.
13.2.1.1.2. 2.
13.2.1.1.3. 3.
13.2.1.1.4. 4.
13.2.2. Osteguna
13.2.2.1. MindMeisterren egindako mapa mentala Wordeko dokumentu batean itsasten ikasi dut
13.3. Gogoeta
13.3.1. Astelehenean, taldeka Haur Hezkuntzari buruzko testuaren inguruko galderei erantzuteko orduan, zailtasun batzuk izan genituela esan beharra daukat, taldekide batzuk ordenagailurik ekarri ez zutenez, informatika gelara joan behar izan zutelako eta irakasleak zati guztiak biltzeko eta dokumentu batean bidaltzeko esan zuenean beraiek bertan ez zeudenez, bakoitzak bere zatia taldekide guztion izenekin bidali zuen. Baina, azkenean, zati guztiak bat egin eta lana ondo bidali genuen.
14. 5. Astea
14.1. Egindakoa
14.1.1. Astelehena
14.1.1.1. Astelehenean jai izan nuen arren, iganderako lan bat bidali behar nion irakasleari. Lan hau, nire ibilbide akademikoaren iruzkin pertsonala zen. Hau egiteko, aurreko astelehenean klasean ikaskideei kontatutako bizipenetan oinarritu nintzen. Lanean, nire ibilbide akademikoaren mapa mentala egiteaz gain, hau idatziz azaldu nuen.
14.1.2. Osteguna
14.1.2.1. Jose Moya, Kanaria Handiko Las Palmas-eko Unibertsitateko metodologia irakaslearen Konpetentziei buruzko konferentzia entzun, eta horren inguruan galdera batzuk erantzun nituen. Jarraian, bi galdera erantzun nituen, bata Haur Hezkuntzako oinarrizko curriculumak gaitasunen inguruan dioenari buruz eta, bestea, EAEko Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumak III. eranskinean Oinarrizko gaitasunei dagokionean adierazten duenari buruz.
14.2. Ikasitakoa
14.2.1. Osteguna
14.2.1.1. Gure Hezkuntza Sisteman garrantzia duten 4 Ikasketa maila eta mota desberdinak (Jose Moyari jarraiki):
14.2.1.1.1. Kondukta (conducta):
14.2.1.1.2. Jokabidea (comportamiento):
14.2.1.1.3. Gaitasuna (capacidad):
14.2.1.1.4. Konpetentzia (competencia):
14.2.1.2. KONPETENTZIAK (Jose Moyari jarraiki)
14.2.1.2.1. Konpetentzia: pertsona batek bere baliabideak mobilizatzen dituen modua da,testuinguru jakin batean eginkizun bat egiteko. Pertsona batek konpetentea izatea lortzen du bere baliabide guztiak MODU EGOKIAN erabiltzea lortzen duenean zeregin jakin baterako.
14.2.1.2.2. Oinarrizko konpetentzia: hiru baldintza betetzen dituena da: gehiengoaren eskura egotea (aukeratze-funtzio bat ez betetzea eta denoi laguntza bermatzea), bizitzaren alderdi askotan amankomuna izatea (pertsona moduan parte hartzen dugun dimentsio guztietan erabilgarria izatea) eta guri ikasten jarraitzen laguntzea.
14.2.1.2.3. Oinarrizko konpetentziak 8 dira:
14.2.1.3. GAITASUNAK
14.2.1.3.1. Haur Hezkuntzan
14.2.1.3.2. Oinarrizko Hezkuntzan
14.3. Gogoeta
14.3.1. Jose Moyaren konferentziak gure Hezkuntza Sistemaren inguruan pentsarazi egin dit. Zeren, bere hitzak kontuan hartuz, azkeneko urteetan gainazaleko aldaketa batzuk eragin dituzten 3 lege organiko egon diren arren: LGE (1970ean), LOGSE (1990an) eta LOE (2006an), berarekin bat nator hauek gure Hezkuntza Sistemak benetan behar dituen aldaketak ez dituztela eragin dioenean. Izan ere, lege zaharrak aldatu edo ordezkatu beharrean, lege berriak zaharrei gehitzen joan dira. Horrela, orokorrean, LOGSE-a LGE-a da baina arau berri batzuk gehituta eta ondorioz, LOE-a LOGSE-a da baina arau berri batzuk gehituta. Ondorioz, curriculum.eremuak ez dira LOGSE-tik aldatu eta 1990tik berdinak dira.
14.3.2. Lege BERRI bat egin beharko zela uste dut, gure gaur egungo gizatearen benetako beharrak kontuan hartuz eta pertsonek gaur egungo lan munduan arrakasta izateko edo gutxienez, ondo moldatzeko, behar dituzten konpetentziak kontuan hartuz. Horretarako, nire iritziz, Lege Zaharrak ezabatu edo gaur egungo beharren arabera modernizatu egin beharko lirateke. Zeren, ezin daiteke espero orain dela 30 urte baino gehiago edo 10 urte baino gehiago egindako lege batek gaur egun bezalako gizarte bateko ikasleengan eragin positiboa izateak.
14.3.3. Gai honekin loturik, interesgarriak iruditzen zaizkidan bi esteka aurkitu ditut:
14.3.3.1. Lehenengoa, 2004ko egunkari bateko artiukulu bat da, non Hezkuntza Sistemaren funtzionamendu egokiari dagokionez, Espainia munduko 26. lekuan dagoela azaltzen den, UNESCO-ren informe baten arabera.
14.3.3.2. Bigarrena, 2010ean egindako PISA azterketetan Espainiak izandako emaitza txarrei buruzkoa da
15. 6. Astea
15.1. Egindakoa
15.1.1. Astelehena
15.1.1.1. IV. Gaiarekin hasi gara: Programazioa. Diagnostikoa eta Unitate Didaktikoak
15.1.1.1.1. Irakasleak, taldeka, gure eskola asmatu eta honen programazioa sortu egin behar dugula esan digu. Programazioak atal desberdinak dituenez, nahi baldin badugu, ostiralerako Sarrera eta Kokapena egin eta berari zuzentzeko bidaltzea proposatu digu, eta gure taldeak hori egin du. Gure taldeak hori egin du. Hau da guk egindako Sarrera eta Kokapena:
15.1.2. Osteguna
15.1.2.1. Gure eskolako programazioarekin jarraituz, ostegunean, irakasleak, hurrengo asteazkenerako programazioaren metodologia azaltzea eskatu zigun. Hona hemen gurea:
15.2. Gogoeta
15.2.1. Programazioaren Kokapena egitea oso atsegina eta aberasgarria izan zen. Taldekide guztiok elkarrekin egin genuenez, denok gure bizipenak eta oroimenak elkartrukatu genituen eta egia esan, oso motibaturik ginen guretzako "perfektua" den eskola bat sortzen eta irudikatzen. Gainera, taldekide batek haurtzaindegi-modulua ikasi duenez, bere bizipenak eta ezagutzak gurekin elkartrukatu zituen eta oso lagungarria izan zen eskola baten barne-funtzionamendua nolakoa den jakiteko.
16. 7. Astea
16.1. Egindakoa
16.1.1. Astelehena
16.1.1.1. Gure eskolako programazioarekin jarraituz, astelehenean, irakasleak hurrengo ostiralerako programazioan aniztasuna nola jorratuko dugun eta gure programazioaren helburuak zehaztea bidali zigun. Gainera, asteazkenerako zen metodologia ere ostiralerako aldatu zigun.Hona hemen gure helburuak eta aniztasunaren trataera:
16.1.2. Osteguna
16.1.2.1. Gure eskolako programazioarekin jarraituz, ostegunean, irakasleak gure programazioaren edukiak eta ebaluazio irizpideak zehazteko eskatu zigun. Hauek, programazio osoa entregatzeko momenturako egin behar ditugula esan zigun.
16.1.2.2. Irakasleak, aurreko astelehenean guk berari bidalitako programazioaren sarrera eta kokapena zuzendiruik bidali zigun:
16.2. Ikasitakoa
16.2.1. Astelehena
16.2.1.1. Aniztasunak ez du nahitaez klasean beste kultura bateko ume bat edo behar bereziak dituen ume bat esan nahi. Pertsona (eta, beraz, ume) guztiak desberdinak gara. Haur bakoitzak bere motibazio, behar, interes, ezaguera-estilo, garapen erritmo eta gaitasunak ditu, eta irakasle on batek horiei modu egoki batean erantzuten jakin behar du.
16.2.1.2. Behar bereziak edo kulturalak dituzten haurrei erantzuteko orduan, egokitzapen curricularrak edota metodologikoak beharrezkoak direnean, hauek egitea ezinbestekoa da.
16.2.2. Osteguna
16.2.2.1. Haur Hezkuntzan hiru esperientzia eremu daude:
16.2.2.1.1. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala
16.2.2.1.2. Ingurunearen ezaguera
16.2.2.1.3. Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena
16.2.2.2. Esperientzia eremu bakoitza egitura berdin bati jarraituz antolaturik dago:
16.2.2.2.1. Helburuak
16.2.2.2.2. Edukiak
16.2.2.2.3. Ebaluazio irizpideak
16.2.2.3. Edukiek aurretik ezarritako helburuekin koherentzia izan behar dute. Aldi berean, ebaluazio irizpideek ere helburuekin eta beraz edukiekin koherentzia eduki behar dute.
17. 8. Astea
17.1. Egindakoa
17.1.1. Astelehena
17.1.1.1. Gure eskolako programazioarekin jarrituz, irakasleak gure programazioaren helburu didaktikoak eta konpetentziak egiteko eskatu zigun, programazio osoa entregatzeko momentuan bidaliz. Helburu didaktikoak bi modutara formulatu daitezkenez, irakasleak hurrengo power-pointa eskaini zigun laguntza gisa:
17.1.1.2. Irakasleak, lehengo astean guk bidalitako gure programazioaren metodologia eta aniztasunari arreta zuzendurik bidali zigun:
17.1.2. Osteguna
17.1.2.1. Gure eskolako programazioarekin bukatuz, irakasleak gure programazioan landuko ditugun unitateetaik (15 guztira) 1 lantzeko eta zehazteko eskatu zigun. Horretarako, hurrengo taula eredutzat eskaini zigun:
17.1.2.2. Irakasleak gure programazioaren behin-betiko aurkibidea (atalak) zehaztu du:
17.2. Ikasitakoa
17.2.1. Astelehena
17.2.1.1. Bi helburu mota daude:
17.2.1.1.1. Helburu orokorrak
17.2.1.1.2. Helburu didaktikoak