Get Started. It's Free
or sign up with your email address
DIDAKTIKA by Mind Map: DIDAKTIKA

1. CURRICULUMA

1.1. Hainbat definizio

1.1.1. Hezkuntzan, ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.

1.1.2. Ikasketa plan edo programa bat da, ikasketa helburu eta edukien irakaskuntza ariketen eta ebaluazio irizpideen antolaketara bideratuta dago. Hau da, edukiak noiz eta nola ikasten diren zehazten du. Adimena lantzeko eta entrenatzeko eskolan transmititzen den ezagutza-programa

1.1.3. Eskola guztiaren saiakera osoa eta planifikatua da, ikasleen ikaskuntza aurrera eramaten duena ikaskuntza emaitza zehatzak lortzeko.

1.2. Etimologia

1.2.1. Curriculo "cursos" hitzetik dator, latinean duena jatorria. "Cursus" hitza karrera eta ikasturte esan nahi du. Baina curriculum hitzak (-um) diminutiboa duenez, curriculum hitzaren esanahia euskaraz ikastaro eta karrera da.

1.3. Motak

1.3.1. Irekia

1.3.1.1. Curriculum itxia baztertu eta garrantzia ematen die ikasle bakoitzaren berritasunei. Honela, curriculum itxitik at ematen diren egoera berezietan erantzuteko jokabideak nagusitzen dira bertan, beraz, ustekabeko bilakaera duen curriculuma dugu.

1.3.2. Itxia

1.3.2.1. Helburu, eduki eta estrategia pedagogikoak zehazturik daude bertan. Horrela, curriculum homogeneo bat dago finkaturik ikasle ororentzat. Programatutako gida bat da azken finean, arauz osaturikoa.

1.4. Modelo curricularrak

1.4.1. Modelo akademizista

1.4.1.1. Eduki kontzeptualetan zentratua.

1.4.2. Modelo teknologikoa

1.4.2.1. Edukiek garrantzia, efikazian zentratu

1.4.3. Modelo kritikoa

1.4.3.1. Lau ezaugarri nagusi ditu: hezkuntza, teknologia, ebaluazioa eta komunitate osagaiak.

1.4.4. Modelo humanista

1.4.4.1. Oinarri nagusia ikaslearen garapen integrala gizaki bezala da.

1.5. Osagaiak

1.5.1. Helburuak

1.5.1.1. Lortu daitezkeen gaitasun edo lorpenak dira. Hauek; motoreak, kognitiboak, emozionalak edo sozialak izan daitezke.

1.5.2. Oinarrizko konpetentziak

1.5.2.1. Ezinbestekoak dira. Jakinduria teoriko, testuinguru ezberdinetan arrakastaz aplikatzea lortzean bereganatzen dena.

1.5.3. Edukiak

1.5.3.1. Kontzeptuzkoak, prozedurazkoak edo jarrerazkoak dira.

1.5.4. Pedagogia

1.5.5. Ebaluazio irizpideak

1.6. Dokumentuak

1.6.1. Curriculum akademikoa

1.6.1.1. Hezkuntzaren lege orokorrekin eta edukiekin osatutako curriculuma.

1.6.2. Ikastetxe curriculuma

1.6.2.1. Ikastetxe bakoitzak curriculum akademikotik abiatuta osatzen duen curriculum mota.

1.7. Funtzioa

1.7.1. Hezkuntza sistemaren helburuak esplizitatzea. Praktika pedagogikoa orientatuko duen gida izatea.

1.8. http://eu.wikipedia.org/wiki/Curriculum_(hezkuntza)

1.9. http://www.euskalcurriculuma.net/web/default.php

2. INTERESGARRIA

2.1. NOLA EGIN PROGRAMAZIO ETA UNITATE DIDAKTIKO BAT?

2.1.1. Unitate Didaktikoa

2.1.1.1. Atalak

2.1.1.1.1. Sarrera

2.1.1.1.2. Metodologia

2.1.1.1.3. Konpetentziak

2.1.1.1.4. Helburuak

2.1.1.1.5. Edukiak

2.1.1.1.6. Ebaluazio irizpideak

2.1.1.1.7. Jarduerak

2.1.1.1.8. Anexoak

2.1.1.2. Prozesuaren azken maila, lan edukatiboa egituratzen duena, beti haurren ezagupen eta kontestutik abiatuta: helburuak finkatu, edukiak kontuan hartu eta metodologia eta baliabideak praktikan jartzen dituena.

2.1.2. Programazioa

2.1.2.1. Atalak

2.1.2.1.1. Sarrera

2.1.2.1.2. Kokapena: ikastetxearen ezaugarriak eta ikastaldearen ezaugarriak

2.1.2.1.3. Konpetentziak

2.1.2.1.4. Helburuak

2.1.2.1.5. Edukiak

2.1.2.1.6. Ebaluazio irizpideak

2.1.2.1.7. Metodologia

2.1.2.2. Programazio didaktikoa curriculumaren arloen, materien eta eremuen planifikazioa, garapena eta ebaluaziorako tresnak da.

2.2. HEZKUNTZA SISTEMAREN LEGEAK LEHEN ETA ORAIN

2.2.1. Lehen LOGSE (1990)

2.2.1.1. Organigrama:http://www.educacion.gob.es/dctm/ministerio/horizontales/estadisticas/indicadores-publicaciones/cifras/2007/cifrasorganigrama-07.pdf?documentId=0901e72b80858abc

2.2.2. Orain LOE (2006)

2.2.2.1. Organigrama:http://www.cesurformacion.com/descargas/loe-esquema-sistema-educativo-espanol.pdf

2.2.2.2. Artikulu interesgarria: http://www.rieoei.org/deloslectores/1847Martin.pdf

2.2.3. Ikaskuntzen estruktura eta organizazioa

2.2.3.1. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/es/contenidos/informacion/dia2/es_2023/adjuntos/organizacion_carac_sev_09/sev_p11_organigrama_c.pdf

3. GOGOETA

4. Zer da didaktika?

4.1. Irakaskuntza edo irakaste-ikaste prozesuak aztertzen edo lantzen dituen Hezkuntza zientzia da. Hau da, Hezkuntza zuzentzen eta gidatzen duen zientzia.

4.2. Etimologia: Etimologian didaktika irakaskuntzarekin lotzen da. Didaktika didastékene hitz grekotik eratortzen da. Bere esanahia didas (irakatsi) eta tékene (artea) direlarik. Hortaz irakasteko artea izango litzateke. Gainera, zientziatzatn hartzen da irakasteko teknika berriak ikertu eta probatzen dituelako.

4.3. Definizio gehiago: http://www.psicopedagogia.com/definicion/didactica

5. Ikerketa objektua eta helbura

5.1. Ikerketa objektua: Irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arazoak tratatzen ditu.

5.2. Helburua: Printzipio-generalak, momentu estrukturalak eta insituzionalizazioaren irakaskuntza eta ikaskuntzaren arazoak tratatzen ditu. Hortaz, gizarteak jartzen, garatzen eta mantentzen dituen irakaskuntzaren inguruko arazo, erregela eta irakasteko moduaz arduratzen da.

6. Didaktikaren inguruko hainbat kontzeptu

6.1. Irakaskuntza

6.1.1. *Irakasteko ekintza eta horren ondorioa. *Irakaste-sistema hornitzan duen bitarteko, bide eta pertsona multzoa.

6.2. Ikaskuntza

6.2.1. *Ikasteko ekintza eta bere ondorioa. *Ezagutzak edo gaitasunak nork bere egiteko prozesua.

6.3. Heziketa

6.3.1. *Hazteko ekintza eta horren ondorioa. *Gizakiak gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea.

6.4. Hezkuntza

6.4.1. *Ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua. *Hezkuntza gure ekintza, sentimendu eta jokamolde guztietan presente dago.

6.5. Instrukzioa

6.5.1. *Ideia edo ezagutza batzuk sistematikoki adieraztea. *Zerbaiti buruzko informazioa ematea.

7. Motak

7.1. Orokorra

7.1.1. Irakaskuntza osotasun moduan hartuta tratatzen du eta arau eta oinarriak ematen ditu.

7.2. Aplikatua

7.2.1. Disziplina edo gai konkretu batean aplikatzen ditu arau eta oinarri orokor horiek.

8. Dimentsioak

8.1. Artistikoa

8.1.1. Didaktika eta artea elkarrekin aztertzen badira eta artea organismo biziduna dela onartzen bada, eduki/forma erlazioa sendoa bihurtzen da. Une horretatik aurrera morfogenesi didaktiko baten inguruan diardugu, hau da, prozesu dinamiko, konplexu , autoantolatzaile bati buruz alegia, non edukia forma modura azaltzen da.

8.2. Teknologiko eta praktikoa

8.2.1. Irakaskuntza hobetzeko arauak eta orientabideak finkatzen ahalegintzen delako, eta praktikan erabakiak hartzen laguntzen duelako, teknologikotzat hartzen da. Gainera, ikasketan erabilitako baliabide teknologikoak aztertzen ditu.

8.3. Terapeutikoa

8.3.1. Hezkuntza berezia hezkuntza behar bereziak dituzten pertsonekin burutzen dena da, gaitasun gabeziak (fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak), aparteko ahalmenak, ezaugarri kultural bereziak edo egoera sozioekonomiko larrian izateagatik. Historian zehar, gaitasun gabeziak zituzten haurrak eskola arruntetik baztertuak izan arren, egungo hezkuntza politikek haur horiek beste haurrekin batera eskolaratu eta hezitzearen aldekoak dira, euren gizarteratzea ahalbidetzeko

8.4. Kultural-arakatzailea

8.4.1. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan oinarritzen da garapen pertsonala lortzeko. Kulturaniztasunari dagokionez, tolerantzia eta elkarren arteko errespetuari ematen dio garrantzia. Gainera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen alderdi guztiak aztertzen ditu osotasuna aztertu ahal izateko.

9. Didaktikan parte hartzen duten elementuak

9.1. Irakasle edo hezitzailea

9.2. Ikaslea

9.3. Ikaskuntzaren testuinguru soziala

9.4. Curriculum-a