DIDAKTIKA OROKORRA

Get Started. It's Free
or sign up with your email address
Rocket clouds
DIDAKTIKA OROKORRA by Mind Map: DIDAKTIKA OROKORRA

1. 7. Programazioa

1.1. SARRERA

1.1.1. Haur hezkuntza etapako haurren ezaugarri orokorrak

1.1.1.1. Mugitzeko beharra

1.1.1.2. Hasieran bi eskuen erabilera, ondoren baten kontrola

1.1.1.3. Oinarrizko nozioen jabekuntza

1.1.1.4. Keinu eta begiraden bidezko komunikazioa

1.1.1.5. Aho hizkuntzarekin hasi

1.1.1.6. Plastika, musika eta adierzpeneko jarduerak gustoko

1.1.1.7. Hegozentrsimoa

1.1.2. Oinarrizko xedapenak eta helburuak

1.1.2.1. Bere gorputza ezagutzea eta errespetatzea

1.1.2.2. Bere ingurune hurbila eta kultura ezagutzeko interesa izatea

1.1.2.3. Gero eta autonomoagoa izatea

1.1.2.4. Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzea

1.1.2.5. Harreman eta bizikidetza ona lortzeko arauak barneratzea

1.1.2.6. Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzea gai izatea

1.1.2.7. Irakurketa-idazketa, mugimendua, keinuak, erritmoa, logiko-matematikoa… lantzea

1.1.3. Planteamendu pedagogikoa

1.1.3.1. Integrala

1.1.3.1.1. Oreka

1.1.3.1.2. Giro fisikoaKanpoko /barneko guneak

1.1.3.1.3. Denbora: jardueren ordutegi malgua

1.1.3.1.4. Antolamendua: ikasleen interesei eta gaitasunen araberakoa

1.1.4. HHko 5 urteko gelako haurrei zuzendua

1.1.5. Oinarritua

1.1.5.1. Hezkuntzako Curriculum ofizialean 121/2010 DEKRETUA, apirilaren 20koa

1.1.5.2. Floreaga Ikastetxeko Curriculum Proiektua

1.2. KOKAPENA

1.2.1. Kanpo testuingurua

1.2.1.1. Azkoitian dago kokatua

1.2.1.2. Maila sozio-ekoonomikoa: ertaina orokorrean eta ertain-baxuko batzuk

1.2.1.3. Atzerritarrak: Marrokiarrak, Induak, Errumaniarrak

1.2.1.4. Herriko baliabide eta zerbiztuak

1.2.1.4.1. Polikiroldegia

1.2.1.4.2. Zinea

1.2.1.4.3. Frontoia

1.2.1.4.4. Parkeak

1.2.1.4.5. Liburutegia

1.2.1.5. Etxebizitzak: 3-4 pisutakoak orokorrean

1.2.1.6. Enplegu tasa: %75-80

1.2.1.7. HIzkuntza nagusia: Euskara

1.2.2. Barne testuingurua

1.2.2.1. Ikastetxearen ezaugarriak

1.2.2.1.1. HH, LH, DBH

1.2.2.1.2. HHko 8 gela, 2 kurtso bakoitzeko

1.2.2.1.3. Gela bereziak eta bestelakoak HHko eraikuntzan

1.2.2.1.4. Berrikuntza- prestakuntza proiektuak

1.2.2.2. Ikasleriaren ezaugarriak

1.2.2.2.1. HH guztira 160 ikasle

1.2.2.2.2. 6 irakaskuntza maila

1.2.2.2.3. Gelako 2-3 ikasle etorkin

1.2.2.3. Irakasle taldearen ezaugarriak

1.2.2.3.1. Magisteritza tituludunak

1.2.2.3.2. Irakaskuntza berezietan espezializatuak

1.2.2.3.3. Klima egokia

1.2.2.3.4. Motibazioa

1.2.2.4. Etapa-zikloko ikasleen ezaugarri psiko-pedagogikoak

1.2.2.4.1. Eragiketa aurreko aldia (2-7 urte)

1.2.2.4.2. Hizkuntzazko edo intuiziozko adimena garatzen da

1.2.2.4.3. Sinboloak erabiltzen hasi

1.2.2.4.4. Imitazio diferitua

1.2.2.4.5. Joko sinbolikoa

1.2.2.4.6. Aurrerapenak mintzamenean

1.2.2.4.7. Arazoak mentalki konpontzeko ahalmena

1.2.2.4.8. Objektuaren iraupena

1.2.2.4.9. Egozentrismoa

1.2.2.4.10. Itzulezintasuna

1.2.2.4.11. Zentrazioa

1.2.2.4.12. Arrazonamendu transduktiboa

1.2.2.5. Ikastaldearen ezaugarriak

1.2.2.5.1. 20 ikasle

1.2.2.5.2. Gehienek euskaraz hitz egiten badakite

1.2.2.5.3. Atzerritarrek zailtasun gehiago euskararekin

1.2.2.5.4. Klima, motibazio eta interesari dagokionez talde ona

1.2.2.5.5. Langileak

1.2.2.6. Gaurko klasean zehar konturatu naiz zaila egiten zaigula gure irudimena erabili behar izatea ikastetxe bat bezalako egitura konplexu bat asmatzerako orduan. Iruditu zaigu lehenengo begiradan " asmatzea" erraza izango zela, baina ohartu gara eskola batean ezaugarri ugari daudela eta horiei guztiei arreta jartzea ez dela gauza erraza.

1.3. KONPETENTZIAK

1.3.1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna

1.3.1.1. Esperientzia eremuen ekarpenak

1.3.1.1.1. 1. esperientzia eremua:

1.3.1.1.2. 2. esperientzia eremua

1.3.2. Ikasten ikasteko gaitasuna

1.3.2.1. Esperientzia eremuen ekarpenak

1.3.2.1.1. 1. esperientzia eremua

1.3.2.1.2. 3. esperientzia eremua

1.3.3. Matematikarako gaitasuna

1.3.3.1. Esperientzia eremuen ekarpenak

1.3.3.1.1. 1. esperientzia eremua

1.3.3.1.2. 2. esperientzia eremua

1.3.4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna

1.3.4.1. Esperientzia eremuen ekarpenak

1.3.4.1.1. 1. esperientzia eremua

1.3.4.1.2. 2. esperientzia eremua

1.3.4.1.3. 3. esperientzia eremua

1.3.5. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

1.3.5.1. Esperientzia eremuen ekarpenak

1.3.5.1.1. 1. esperientzia eremua

1.3.5.1.2. 2. esperientzia eremua

1.3.5.1.3. 3. esperientzia eremua

1.3.6. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

1.3.6.1. Esperientzia eremuen ekarpenak

1.3.6.1.1. 1. esperientzia eremua

1.3.7. Atal hau burutzean konturatu naiz esperientzia eremu bakoitzak konpetentzia bakoitzari ekarpen ugari egiten dizkiola. Gainera, esperientzia eremu bakoitza hasiera batean zehatza iruditu arren, konturatu nahiz eragina duen esparrua zabala dela, hau da ezberidnak diren konpetentziak lortzen laguntzen dutela.

1.4. Helburuak

1.4.1. Helburu orokorrak

1.4.1.1. Esperientzia eremua: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala.

1.4.1.1.1. 1. Haurrak ingurukoengandik bestelakoa dela ikustea eta nork bere buruaren irudi benetakoa eta positiboa eratzea, autoestimuko eta autonomia pertsonaleko sentimenduak gara ditzan.

1.4.1.1.2. 2. Gorputza kontrolatzen aurrera egitea, zentzumen-pertzepzioa garatzeko eta tonua, oreka eta mugimenduaren koordinazioa inguruko ezaugarrietara egokitzeko.

1.4.1.1.3. 3. Beharrak, sentimenduak, emozioak edo lehentasunak identifikatzea, horiek adierazteko, menderatzeko eta ingurukoei jakinarazteko gero eta gaitasun handiagoa izan dezan; eta besteenak identifikatzea eta errespetatzea, arian-arian.

1.4.1.1.4. 4. Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasun- edo nagusitasun-jarrerarik ez izatea.

1.4.1.1.5. 5. Eginkizun errazak gauzatzeko edo arazoak konpontzeko, norberaren ekintzaren plangintza egitea eta ekintza sekuentziatzea; frustrazio txikiak onartzea, aurkezten zaizkion zailtasunak gainditzera daraman jarrera adieraztea, eta besteengan beharrezko lankidetza bilatzea.

1.4.1.2. Esperientzia eremua: Ingurunearen ezaguera.

1.4.1.2.1. 1. Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea, ingurune horietako kide diren sentipena garatzeko eta haietara nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko.

1.4.1.2.2. 2. Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean.

1.4.1.2.3. 3. Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko.Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko.

1.4.1.2.4. 4. Inguruko jai, tradizio eta ohituren berri izatea eta haietan parte hartzea, haietaz gozatzeko eta aintzat hartzeko, nortasun-ezaugarri baitira.

1.4.1.3. Esperientzia eremua: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.

1.4.1.3.1. 1. Gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia-hizkuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko, bai eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere.

1.4.1.3.2. 2. Hizkuntza, ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresna gisa erabiltzea.

1.4.1.3.3. 3. Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea era askotariko hizkuntza-testuinguruetan; eta harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea, komunikazio-asmoak egoki interpretatzeko.

1.4.1.3.4. 4. Komunikazioaren aldeko jarrera erakustea, bai hizkuntza ofizialetan, bai atzerriko hizkuntzetan komunikatzean, bestelako errealitate eta kultura batzuk ere ezagutzeko.

1.4.1.3.5. 5. Plastikako, ikus-entzunezko, teknologiako, antzerkiko, musikako eta gorputzaren inguruko ekoizpenetan modu sortzailean parte hartzea hainbat teknika erabiliz, komunikazio-aukerak zabaltzeko eta kultura egitatea ulertzen hasteko.

1.4.2. Helburu didaktikoak (konpetentziak)

1.4.2.1. Esperientzia eremua: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala.

1.4.2.1.1. • Laguntzazko eta elkarlanerako jarrera izatea, taldean jolasak eta lanak eginez. • Norberaren gorputza gero eta hobeto kontrolatzea, mugimenduaren ariketa desberdinak eginez (martxa, lasterketa, jauziak, oreka...). • Gorputz desberdinen ezaugarrietaz konturatzea, hainbat argazki edota irudi ikusita. • Norberaren gorputza aztertzea, bere gorputzeko eta besteeneko atalak ezagutuz, izendatuz eta kokatuz. • Norberaren eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, bizipenak, lehentasunak eta interesak identifikatu eta adieraztea, norberaren sentimenduak eta emozioak pixkanaka kontrolatzen ikasiz.

1.4.2.2. Esperientzia eremua: Ingurunearen ezaguera.

1.4.2.2.1. • Klasera sartzean guztiak agurtuz kortesia-arauak errespetatzea. • Landare ezberdinen izenak ikastea argazki ezberdinen bidez. • Animaliak bereiztea hauen marrazkiak margotuz. • Baserriko, oihaneko, basoko, ibaiko, … animaliak identifikatzea ezaugarri batzuk menperatuz. • Goizero dagoen eguraldiari buruz hitz eginez fenomeno atmosferikoak (eguzkia, lainoak, euria, elurra, txingorra …) ezberdintzea. • Hosto motak bereiztea bakoitzak duen formagatik, formaren arabera. • Neskak eta mutilak errespetatzea guztiak berdintasun osoz tratatuz. • Jolasean ibiltzea jostailuak ongi tratatuz eta apurtu gabe. • Mendira txango bat eginez naturako elementuetako batzuk identifikatzea. • Urtaroak bereiztea hauei dagozkien ezaugarriekin (udazkenean, hostoak erori; udaran eguraldi ona, txorien kantak … )gela apainduz.

1.4.2.3. Esperientzia eremua: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.

1.4.2.3.1. • Komunikazio egoeretan arreta lantzea, bikoteka batak besteari bere gustuko gauzak azalduz. • Bere beharrak, sentsazioak eta nahiak adieraztea, komunikazio estrategiak erabiliz. • Parte hartzea, bai banaka baita taldeka ere. • Ahozko hizkuntzari lotutako jardueretan parte hartzea, asmakizunak asmatu eta olerkiak ozen esaten. • Irakurketa proposamenetan parte hartzea, bakoitzak astero liburu baten zati bat irakurriz. • Gorputza eta kanpoko errealitatea aztertzea, zentzumenak erabiliz. • Norberak ekintzetarako dituen aukeretan konfiantza izatea, parte hartuz. • Oinarrizko mugimendu-trebetasunak pixkanaka kontrolatzea, ariketa eta jolas ezberdinetan parte hartuz. • Ondo egindako lanari garrantzia ematea, akatsak aitortuz eta ekintzak hobetzeko zuzenketak onartuz.

1.4.3. Dekretuan adierazten diren helburuetatik guk landuko ditugunak erabakitzerako orduan izan dugu zalantzarik handiena. Izan ere, helburu gehienak interesgarriak iruditzen zitzaizkigun eta zaila egin zaigu horietatik batzuk kontuan ez hartzea gure lanerako. Honez gain, konpetentziak formulatzerako orduan, "zer egin" nahiko argi izanda ere, "nola" adierazteko ere zailtasunak izan ditugu zenbait kasutan.

1.5. EDUKIAK

1.5.1. Esperientzia eremua: norberaren ezaguera eta utonomia pertsonala

1.5.1.1. HH ko2. zikloko blokeak

1.5.1.1.1. blokea: gorputza eta norberaren irudia

1.5.1.1.2. blokea: jolasa eta mugimendua

1.5.1.1.3. blokea: Jarduera eta egunerokotasuna

1.5.1.1.4. blokea: Norberaren zaintza eta osasuna

1.5.2. Esperientzia eremua: ingurunearen ezaguera

1.5.2.1. HH ko 2. zikloko blokeak

1.5.2.1.1. blokea: ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria

1.5.2.1.2. 2. blokea: natura ezagutzen hastea

1.5.2.1.3. blokea: Kultura eta bizitza gizartean

1.5.3. Esperientzia eremua: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

1.5.3.1. HH ko 2. zikloko blokeak

1.5.3.1.1. blokea: hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea

1.5.3.1.2. blokea: ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

1.5.3.1.3. blokea: arte hizkuntza

1.5.3.1.4. blokea: gorputz- hizkuntza

1.5.4. Edukiak aztertzerako orduan konturatu naiz zenbat gauza ikasteko aukera ematen duen Haur Hezkuntzak. Badirudi nik ditudan oroimenengatik Haur Hezkuntzak jolastu, ondo pasatu,... besterik ez genuela egiten. Polita da ikustea eta ohartzea zenbat eduki landu nituen niretzako "jolasak" besterik egiten ez nituela iruditzen zitzaidan etapa hartan.

1.6. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.6.1. Adierazleak esperientzia eremuka

1.6.1.1. Esperientzia eremua: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala

1.6.1.1.1. • Gero eta gaitasun handiagoa du bere gorputzeko eta besteeneko atalak ezagutzeko, izendatzeko eta kokatzeko. • Pertsonen arteko aldeak eta antzekotasunak identifikatzen eta deskribatzen daki, gorputzaren zenbait ezaugarri eta nolakotasun oinarritzat hartuta. • Ezaugarri fisiko bakoitzari loturiko zentzumenak eta sentsazioak identifikatzen daki. • Bere gorputza gero eta hobeto kontrolatzen du, bai mugimenduan (lekualdaketak, martxa, lasterketa, jauziak...) bai eta atsedenean ere (oreka, jarreraren kontrola...). • Beste trebetasun batzuk ere eskuratzen ari da, pixkanaka-pixkanaka. • Eguneroko jarduerak gauzatzean, tresnak eta lanabesak koordinazio eta kontrol egokiarekin erabiltzen eta maneiatzen ditu. • Jolasetan modu aktiboan parte-hartzen du. • Laguntzazko eta elkarlanerako jarrera azaltzen du. • Norberaren sentimenduak eta emozioak identifikatzen ditu eta gero eta hobeto bereizten ditu. • Gero eta autonomia handiagoa du osasunari eta ongizateari loturiko ohituretan: elikadura, higienea, atsedena... • Arrisku-egoerak zein diren daki, eta saihesten ditu. • Eguneroko jardueretan, eremuak, materiala eta tresnak behar bezala eta gero eta autonomia handiagoz erabiltzen ditu. • Taldeko jardueretan laguntzen du. • Helduen laguntzarekin, jarduera errazen sekunentzien plangintza egiten du, agertzen zaizkion arazo txikiei erantzuna emateko.

1.6.1.2. Esperientzia eremua: ingurunearen ezaguera

1.6.1.2.1. • Identifikatzen eta bereizten ditu ingurunean dauden objektu fisikoen zenbait ezaugarri eta berezitasun. • Materia jarraituei dagokien zenbatzailerik (asko, nahiko...) erabiltzen ditu. • Ingurune hurbileko eta urruneko berezko zenbait animalia eta landare identifikatzen ditu, bai eta haien ezaugarri batzuk ere. • Ohiko fenomeno naturalak eta atmosferikoak identifikatzen ditu, eta harremanak ezartzen ditu fenomeno horien eta pertsonen bizitzaren artean. • Izaki bizidunen berezko eginkizun eta jokabide batzuk identifikatzen eta bereizten ditu. • Izaki bizidunek beren bizi-zikloan izaten dituzten zenbait aldaketa identifikatzen ditu. • Hitzez adierazten duen ingurumena errespetatzea eta zaintzea beharrezkoa dela adierazten du arrazoi batzuen bidez. • Kide deneko gizarte-taldeen ezaugarriak identifikatzen ditu. • Kortesia-arauetariko batzuk errespetatuz parte hartzen du gizarte-harremanetan (agurtu, hizketan ari denari begiratu, txandari itxaron...). • Bizikidetzako zenbait arau ezartzea beharrezkoa dela onartzen du.

1.6.1.3. Esperientzia eremua: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

1.6.1.3.1. • Komunikazio-egoeretan gero eta aldi luzeagoetan arretari eusten dio. • Modu bateko edo besteko komunikazio-estrategiarik erabiltzen ditu bere beharrak, sentsazioak edo nahiak adierazteko. • Jolas-egoeretan, helduen komunikazio-asmoak ulertzen ditu. • Parte hartzen du ahozko hizkuntzari loturiko jardueretan: asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen esaten, erretolika baten zatiak errepikatzen, ipuinen bukaera aurresaten... • Arretaz eta errespetuz entzuten du beste solaskide batzuek beste hizkuntza edota dialekto-aldaera batzuetan adierazten dutena. • Parte hartzen du ikasgelan sortzen diren irakurketa- eta idazketa proposamenetan. • Saiakuntzak egiten eta aztertzen ditu musika-, teknologia-, ikus-entzunezko, plastika- eta gorputz-hizkuntzan berezkoak diren materialek, tresnek eta teknikek adierazteko dituzten aukerak. • Parte hartzen du, bai banaka, bai eta taldeka ere, musikako, gorputz-adierazpeneko eta adierazpen plastikoko jardueretan.

1.6.2. Alde batetik arrigarria baina bestetik beharrezkoa iruditzen zait Haur Hezkuntzan hainbeste adierazleren behaketa egitea. Izan ere, Haur Hezkuntzan behaketan oinarritutako ebaluazioa ezinbestekoa dela iruditzen zait.

1.7. METODOLOGIA

1.7.1. Printzipio metodologikoak (Dekretuaren III. eranskinean oinarritua)

1.7.1.1. Konstruktibista

1.7.1.2. Aktiboa

1.7.1.3. Motibatzailea

1.7.2. Lantzen diren gaiak

1.7.2.1. Ikas- jardueren oinarriak eta ezaugarriak

1.7.2.1.1. Ikaskuntza esanguratsua

1.7.2.2. Taldekatzeko moduak eta antolatzeko irizpideak

1.7.2.2.1. Talde osoa

1.7.2.2.2. Banakakoak

1.7.2.2.3. Talde txikitan

1.7.2.3. Jarduera motak

1.7.2.3.1. Kolektiba

1.7.2.3.2. Txokoak

1.7.2.3.3. Ipuin kontaketak

1.7.2.3.4. Musika

1.7.2.3.5. Psikomotrizitatea

1.7.2.3.6. Ingelera

1.7.2.4. Espazioen erabilera

1.7.2.4.1. Txokotan antolaturik

1.7.2.5. Denbora eta jardueren antolaketa

1.7.2.6. Baliabideak

1.7.2.6.1. Bideoak

1.7.2.6.2. Irakurketa liburuak

1.7.2.6.3. Errotulagailuak, arkatzeezko pinturak, papera,.. eta beharrezko beste material batzuk

1.7.3. Aniztasunari emandako erantzuna

1.7.3.1. Nola ulertzen da?

1.7.3.1.1. Bi ikasle berdin ez daudela onartzea eta desberdintasun mota guztiak errespetatzea eta kontuan hartzea.

1.7.3.2. Erantzun orokorrak

1.7.3.2.1. Metodologian aldaketak

1.7.3.2.2. Espazioa eta denbora modifikatu

1.7.3.2.3. Tutoretza orduak eskaini

1.7.3.3. Ikasleen ezaugarri zehatzak

1.7.3.3.1. Tarik (marrokiarra)

1.7.3.3.2. Sasha (errusiarra)

1.7.3.3.3. Mikel

1.7.3.3.4. Amaia

1.7.3.3.5. Nora

1.7.3.4. Erantzun zehatzak

1.7.3.4.1. Tarik

1.7.3.4.2. Sasha

1.7.3.4.3. Mikel

1.7.3.4.4. Amaia

1.7.3.4.5. Nora

1.7.4. Nahiko galduak ibili gara gure ikastxearen metodologia ezartzerako orduan. Izan ere, ohartu gara metodologia hitzaren atzean oraindik guztiz kontrolatzen ez ditugun kontzeptu ugari daudela.

1.8. UNITATE DIDAKTIKOAK

1.8.1. 15 unitate didaktiko kurtso osoan

1.8.1.1. 1. hiruhilabetea: 5 unitate didaktiko

1.8.1.2. 2. hiruhilabetea: 5 unitate didaktiko

1.8.1.2.1. Garatutako unitate didaktikoa

1.8.1.3. 3. hiruhilabetea: 5 unitate didaktiko

1.8.2. Unitate didaktikoa prestatzerako orduan, konturatu ahal izan naiz unitate bakar bat prestatzeak duen erantzunkizunaz. Izan ere, guk asmatu duguna prestatzean gauza ugari eduki behar izan ditugu kontuan: lantzen diren eremuak, zer den guk lortu nahi duguna, nola burutuko den unitate didaktikoa,... Urtean aurrera eramango diren 15 unitate didaktikoak zeintzuk izango diren identifikatzea lan xamurra izango ez delakoan nago beraz.

2. 6.Konpetentziak Oinarrizko Hezkuntzan (José Moya-ren hitzaldia

2.1. Erantzundako galderak

2.1.1. ZER DA KONPETENTZIA?: egoera ezberdinetan pertsonek beren zereginak edo egitekoak betetzeko, aurrera eramateko edo ebazteko beren baliabideak erabiltzean datza

2.1.2. ZER DA OINARRIZKO KONPETENTZIA?: pertsona batek bere baliabide guztiak modu egokian erabiltzen dituenean bere bizitza-proiektua eraikitzeko.

2.1.2.1. oinarrizko izateko baldintzak

2.1.2.1.1. Gehiengoaren eskura egotea

2.1.2.1.2. Bizitza- esparru ugaritan amankomunak izatea

2.1.2.1.3. Ikasten jarraitzen laguntzea

2.1.2.2. Ikastetxean eskura daitezke eginbehar egokiak aukeratuz

2.1.2.3. Ebaluagarriak dira diseinu kurrikularretako kriterioak jarraituz

2.1.3. ZEINTZUK DIRA OINARRIZKO KONPETENTZIAK?

2.1.3.1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna

2.1.3.2. Ikasten ikasteko gaitasuna

2.1.3.3. Matematikarako gaitasuna

2.1.3.4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

2.1.3.5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabilteko gaitasuna

2.1.3.6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

2.1.3.7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

2.1.3.8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

2.1.4. Zer egin haur batek oinarrizko konpetentziak eskuratzen ez dituela ikusten dugunean? Adibidez, 4 urteko haur batek baliteke oinarrizko konpetentzia guztietatik adibidez zortzigarrena, norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna ez lortzea. Zenbaterainoko garrantzia ematen zaie ikastxetan lorpen horiek ez eskuratzeari?

3. 5.Hezkuntza sistema

3.1. Ibilbide akademiko pertsonala

3.1.1. HAUR HEZKUNTZA

3.1.1.1. Murumendi ikasketxea. Euskaraz.

3.1.1.1.1. Bigarren zikloa 3-6 urte

3.1.1.1.2. Lehen zikloa 0-3 urte

3.1.2. LEHEN HEZKUNTZA

3.1.2.1. Murumendi ikastetxea. Euskaraz.

3.1.2.1.1. 5.a eta 6.a

3.1.2.1.2. 3.a eta 4.a

3.1.2.1.3. 1.a eta 2.a

3.1.3. BIGARREN HEZKUNTZA

3.1.3.1. Txindoki Alkartasuna institutua. Eleanitza (eusakaraz eta ingelesez)

3.1.3.1.1. Batxilergoa

3.1.3.2. Loinazpe ikastetxea. Euskaraz.

3.1.3.2.1. DBH

3.1.4. GOI MAILAKO HEZKUNTZA

3.1.4.1. Unibertsitateko Irakaskuntza

3.1.4.1.1. Graduko ikasketak

3.2. LGE TIK LOE RA

3.2.1. 1970 Ley General de Educación (LGE)

3.2.1.1. 1990 Ley Orgánica General del Sistema Educativo (LOGSE)

3.2.1.1.1. 2002 Ley Orgánica de la Calidad en Educación

3.3. http://prezi.com/oin-ewvej7h2/hezkuntza-sistema/?auth_key=00d797725b122b11c182e095a03724e4d394262c&utm_source=share&utm_campaign=shareprezi&utm_medium=email

3.4. Gure ibilbide akadmeiko pertsonalari buruzko iruzkina egitean konturatu naiz nola esfortzu txiki bat eginda zenbat gauza oroitu daitezkeen ahaztutzat jotzen nituenak. Haur Hezkuntzako urteetatik hasi eta gaur egun arte etapa desberdin askotatik igaro naizela ikusi dut, bakoitzak bere ezaugarri eta nagusitasunak izanik. Beraz, 19 urterekin 3 urteko gelan egindakoez gogoraten banaiz, nabari da zenbaterainoko garrantzia izango duen haur batek bizitakoak bizitza osorako. Ondorioz, irakasle lanetan jardun behar badut, saiatuko naiz ahalik eta modu hoberenean egiten haur horiek nagusitzen direnean nik ditudan oroimen politen antzekoak izan ditzaten.

4. 4.Curriculuma Haur Hezkuntza

4.1. Haur hezkuntzako etapa borondatezkoa da

4.2. Bi ziklotan banaturik: 0-3 urte/ 3-6 urte

4.3. Hezkuntzako gaitasun orokorrak

4.3.1. Arduraz bizitzen ikasi

4.3.2. Ikasten eta pentsatzen ikasi

4.3.3. Komunikatzen ikasi

4.3.4. Elkarrekin bizitzen ikasi

4.3.5. Pertsona bezala garatzen ikasi

4.3.6. Egiten eta ekiten ikasi

4.4. EAEko hizkuntza modeloa: elebitasuna edo eleaniztasuna (euskara, gaztelera, ingelera)

4.5. Etaparen ebaluazioa: jarraia, orkorra, prestakuntzakoa.

4.6. Haur hezkuntzako hezkuntza esparruak

4.6.1. Ingurunearen ezaguera

4.6.1.1. Lehen zikloa

4.6.1.1.1. Ingurune fisiko eta naturalarekiko interakzioa

4.6.1.1.2. Bizitza ingurukoekin

4.6.1.2. Bigarren zikloa

4.6.1.2.1. Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurriak

4.6.1.2.2. Natura ezagutzen hastea

4.6.1.2.3. Kultura eta bizitza gizartean

4.6.2. Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

4.6.2.1. Lehen zikloa

4.6.2.1.1. Nortasun pertsonala sortu

4.6.2.1.2. Ongizate pertsonala eta egunerokotasuna

4.6.2.2. Bigarren zikloa

4.6.2.2.1. Gorputza eta norberaren irudia

4.6.2.2.2. Jolasa eta mugimendua

4.6.2.2.3. Jarduera eta egunerokotasuna

4.6.2.2.4. Norberaren zaintza eta osasuna

4.6.3. Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena

4.6.3.1. Lehen zikloa

4.6.3.1.1. Hitzezko komunikazioa

4.6.3.1.2. Plastika, musika eta gorputzaren bidezko komunikazioa

4.6.3.2. Bigarren zikloa

4.6.3.2.1. Hitzezko hizkuntza

4.6.3.2.2. Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

4.6.3.2.3. Arte hizkuntza

4.6.3.2.4. Gorputz hizkuntza

4.7. Ordutegia

4.7.1. Haurrek 8 ordu baina gutxiago eskolan

4.7.2. Atsedenaldiak tartekatu

4.7.3. Pixkanaka sartu eskolan (egokitze aldiak)

4.8. Hezkuntza premia bereziak dituzten haurren trataeraren printzipioak

4.8.1. inklusioa

4.8.2. indibidualizazioa

4.9. Erantzundako galderak

4.10. Interesgarria iruditu zait bereziki Haur Hezkuntzako curriculuma landu izana. Izan ere, askotan Haur Hezkuntzan jolastu besterik egiten ez dela pentsatzen duen jendea egon arren, argi geratzen da curriculumean ezarritakoa betezen bada behintzat, askoz ere aratago doala. Noski jolasen bidez, jarduera entretenigarri eta haurrentzat interesgarriak direnen bidez egin beharrekoak direla, baina argi ikus daiteke hezkuntza esparru ezberdinetan landu beharreko gauzak. Jolasen bidez bada ere eta haurrek horiek landtzen baitituzte Haur Hezkuntzan.

5. 3.Curriculumaren zehaztapen mailak

5.1. maila:OINARRIZKO CURRICULUM PROIEKTUA

5.1.1. Edukiak: helburuak, edukiak, metodologia, ebaluazioa, denboralizazioa

5.1.2. Egilea: Hezkuntza saila

5.2. .maila: IKASTETXETAKO CURRICULUM PROIEKTUA

5.2.1. Eduki berdinak

5.2.2. Lehena baina zehatzagoa

5.2.3. Eragina lehenengotik eta hezkuntza proiektutik

5.3. .maila: IKASGELAKO CURRICULUM PROIEKTUA

5.3.1. Ikasturte osoan zehar irakasleak egiten duen moldapena biltzen duen dokumentua.

5.3.2. Dokumentu txikiagoa UNITATE DIDAKTIKOA litzateke

5.4. Klasean egindako taula

5.5. http://prezi.com/zwkhfehmqqua/zehaztapen-mailak/?auth_key=7d65c419d497f78077793d42fe32b571f54de369&utm_source=share&utm_campaign=shareprezi&utm_medium=email

5.6. Klasean egindako lanaren ondoren galdera bat bururatu zait: ikastetxe eta ikasgela batean curriculuma betetzen dela ziurtatzen duen neurririk ba al dago? Hau da, nola jakin irakasle batek curriculumean zehazten dena zenbateraino betetzen duen?

6. 2.Curriculuma (hezkuntzan)

6.1. http://prezi.com/ice_nwgbvmdr/curriculum-a/

6.2. ZER DA?: Ikasketa plan edo programa da, ikaskuntza prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Ikasleek ikasten duten guztia da.

6.3. MOTAK

6.3.1. Ofiziala

6.3.2. Erreala

6.3.3. Nulua

6.3.4. Ezkutukoa

6.3.5. Osagarria

6.4. OSAGAIAK

6.4.1. Helburuak

6.4.2. Edukiak

6.4.3. Metodologia

6.4.4. Ebaluazioa

6.5. ISLATUTAKO DOKUMENTUAK

6.5.1. OCD: Oinarrizko curriculum proiektua (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila)

6.5.2. ICP: Ikastetxeko curriculum proiektua

6.6. FUNTZIOAK

6.6.1. Hezkuntza sistemaren helburuak esplizitatu

6.6.2. Praktika pedagogikoa orientatu

6.7. MODELO CURRICULARRAK

6.7.1. Akademizista humanistikoa

6.7.2. Teknologikoa

6.7.3. Kritikoa

6.7.4. Humanista

6.8. Aurkezpenak ebaluatzeko guk sortutako errubrika

6.9. Curriculumaren inguruan lanean aritu ondoren, hainbat ideia barneratu ahal izan ditut gai honi buruz. Besteak beste, garrantzitsua iruditu zait jakitea curriculuma zertan datzan, izan ere roain arteko irakasgai ezberdinetan honi buruz hitz egin dugu baina sakonki aztertu gabe. Orain ordea, argi geratu zait curriculuma zer den eta laburki esanda IKASLEEK IKASTEN DUTEN GUZTIA dela esan genezake. Honez gain honen inguruan zalantza bat ere etorri zait gogora. Curriculum mota ezberdinak daudela ikusi dugu ofizialaz gain, hau praktikara eramatean sortzen direnak. Nire zalantza honetan datza: curriculum ofiziala praktikara eramatean irakasle bakoitzak ikasle bakoitzarekin aldaketa ezberdinak egingo ditu, eta zenbait kasutan aldaketa horiek direla eta ez al da curriculum ofizialetik gehiegi hurrunduko? Non dago muga curriculumaren bat doan ala ez jakiteko?

7. 1.Didaktika

7.1. http://prezi.com/85lzelzojhom/didaktika/

7.2. ZER DA?: Irakaskuntza edo irakaste-ikaste prozesuak lantzen edo aztertzen dituen hezkuntzaren zientzia, da.

7.3. IKUSPEGIAK (DIMENTSIOAK):

7.3.1. Artistikoa

7.3.2. Teknologikoa eta praktikoa

7.3.3. Terapeutikoa

7.3.4. Kultural arakatzailea

7.4. LOTURIKO KONTZEPTUAK:

7.4.1. Hezkuntza

7.4.2. Ikaskuntza

7.4.3. Instrukzioa

7.4.4. Heziketa

7.4.5. Irakaskuntza

7.5. Didaktikaren garrantzia azpimarragarria iruditzen zait irakasle izateko bizitzen ari garen prozesu honetan. Zientzia honek aztertzen duen esparrua anitza izanik eta honi buruz dudan ezagutza oso ugaria ez den arren, ezinbestekoa izango da etorkizunean irakasle bezala aritzeko asmoa dugunok irakatsi behar duguna ezagutzeaz gain, irakaskuntza prozesu horiek aztertzeko aukera emango baitigu.

8. 8. Unitate didaktikoa

8.1. SARRERA

8.1.1. IZENBURUA: Udazkena ezagutzen (5 urte)

8.1.2. JUSTIFIKAZIOA

8.1.2.1. Unitate didaktiko bat urtaro bakoitzeko, elkarren arteko ezberdintasunak ikasiz,

8.1.2.2. Udazkeneko ezaugarriak identifikatzen ikastea

8.1.3. KOKAPENA

8.1.3.1. Haurren ezaugarriak

8.1.3.1.1. Garapen afektibo eta soziala

8.1.3.1.2. Garapen psikomotorea

8.1.3.1.3. Garapen kognitiboa

8.1.3.1.4. Nortasunaren eraketa

8.1.3.2. Kokapen tenporala

8.1.3.2.1. Irail bukaera- urrian

8.1.3.2.2. 3 aste

8.1.3.2.3. 4 saio astean

8.1.3.2.4. Malgua

8.1.3.3. Unitate didaktikoari eskainitako lehenengo saio honetan unitate didaktikoaren gaia aukeratzea egokitu zaigu. Ugaritasunak batzuetan zalantzak eragiten ditu, eta hauxe izan da adibide garbi bat. Zeintzuk izango lirateke garrantzitsuak eta beharrezkoak? Nola egin aukera? Gure kasuan zalantzak izan baditugu ( kontuan izanik proposamen bat besterik ez dela, benetan aurrera eramango ez dela) nola egin aukera ikastetxe batean? Zein gai jorratu ohi dira unitate didaktiko ohikoenetan?

8.1.3.4. Aipagarria iruditzen zait unitate didaktiko bat proposatzerako orduan zuzendurik dagoen haurren ezaugarri zehatzak ezagutu eta kontuan hartzea. Izan ere, adin ezberdinetako haurrek dituzten ezaugarriak kontuan harturik jarduera, metodologia, ebaluazio irizpide, .. ezberdinak erabiliko dira.

8.2. METODOLOGIA

8.2.1. Aktiboa

8.2.2. Konstruktibista

8.2.3. Motibatzailea

8.2.4. Decroly-ren interes guneak

8.2.4.1. Behaketa fasea

8.2.4.1.1. Zuzenekoa

8.2.4.1.2. Zeharkakoa (bideoak, maketak, argazkiak ..)

8.2.4.2. Asoziazio fasea

8.2.4.2.1. Aztertu, erlazionatu eta sistematizatu

8.2.4.3. Adierazpen fasea

8.2.4.3.1. Ikasitakoa adieraztea

8.2.5. Espazioaren antolaketa

8.2.5.1. Taldeka: Mahaiak ikasgelan sakabanaturik eta talde bakoitza mahai batean.

8.2.5.2. Banaka: bakoitza bere mahaian.

8.2.5.3. Talde osoa batera: mahaiak eskina batean bildu eta gelaren erdian borobilean eserita.

8.2.6. Ikasleen taldekatzeak

8.2.6.1. Desberdina jarduera motaren arabera

8.2.6.1.1. Banaka

8.2.6.1.2. Talde txikian (4-5 haur)

8.2.6.1.3. Talde handia

8.2.7. Denboraren antolaketa

8.2.7.1. 3 aste

8.2.7.2. 4 ordu astean

8.2.7.3. Normalean ordu 1, salbuespenak jardueraren arabera.

8.2.8. Baliabideak

8.2.8.1. Giza baliabideak

8.2.8.1.1. Irakaslea

8.2.8.2. Materialak

8.2.8.2.1. argazkiak

8.2.8.2.2. udazkeneko elementuak (hostoak, fruituak,...)

8.2.8.2.3. Bideoa

8.2.8.3. Kanpo baliabideak

8.2.8.3.1. Mendira eta herrira irteera

8.2.9. Jarduerak

8.2.10. Aniztasunari arreta

8.2.10.1. Tarik (marrokiarra)

8.2.10.1.1. Euskara ez du menperatzen. Zailtasun ugari ditu adierazteko eta ulertzeko orduan.

8.2.10.2. Sasha (errusiarra)

8.2.10.2.1. Euskararekin zailtasun ugari ditu hitz egiterako orduan ulermena ondo menperatzen duen arren.

8.2.10.3. Mikel

8.2.10.3.1. Jarduera ezberdinak burutzeko zailtasunak izaten ditu eta denbora gehiago behar izaten du gauzak barneratzeko.

8.2.10.4. Amaia

8.2.10.4.1. “r” esateko zailtasunak ditu. Ez ditu “r” bakarra eta bikoitza bereizten hitz egiteko eta irakurtzeko orduan.

8.2.10.5. Nora

8.2.10.5.1. Gaitasun handiko neska. Ikaragarriko erraztasuna du edozein egoeratan edukiak bereganatzeko.

8.2.11. Programazioan metodologiaren atala ere bete genuen, eta bertan oinarritua dagoenez zenbait atal beridnak edo bertan jarritakoa oso kontuan izanda egin ditugu. Hala ere, Decroly-ren interes guneak programazioan ez genituen ezagutzen. Oraingoan ordea, irakurtzeko auekra izan dugu eta benetan interesgarria eta aplikagarria iruditu zait. Beraz, kontuan izango dut oso erebailgarria izan daitekeelako unitate didaktiko bat aurrera eramaterako orduan. Baliteke zenbaitetan fase horietako batzuk betetzea, baina metodologia hau kontuan hartzen bada ikasketa zehatzagoa eta osatuagoa izango dela iruditzen zait hainbat aspektu lantzen dituelako.

8.3. KONPETENTZIAK

8.3.1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna.

8.3.2. Ikasten ikasteko gaitasuna

8.3.3. Hizkuntzako komunikaziorako gaitasuna

8.3.4. Gizarte eta hiritartasunerako gaitasuna

8.3.5. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

8.4. HELBURUAK

8.4.1. Helburu orokorrak

8.4.1.1. Esperientzia eremua: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala.

8.4.1.1.1. 1. Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasun- edo nagusitasun-jarrerarik ez izatea.

8.4.1.1.2. 2. Eginkizun errazak gauzatzeko edo arazoak konpontzeko, norberaren ekintzaren plangintza egitea eta ekintza sekuentziatzea; frustrazio txikiak onartzea, aurkezten zaizkion zailtasunak gainditzera daraman jarrera adieraztea, eta besteengan beharrezko lankidetza bilatzea.

8.4.1.2. Esperientzia eremua: Ingurunearen ezaguera.

8.4.1.2.1. 1. Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea, ingurune horietako kide diren sentipena garatzeko eta haietara nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko.

8.4.1.2.2. 2. Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko. Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko.

8.4.1.3. Esperientzia eremua: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.

8.4.1.3.1. 1. Plastika-hizkuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko, bai eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere.

8.4.2. Helburu didaktikoak

8.4.2.1. Esperientzia eremua: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala.

8.4.2.1.1. a. Laguntzazko eta elkarlanerako jarrera izatea, taldean jolasak eta lanak eginez.

8.4.2.2. Esperientzia eremua: Ingurunearen ezaguera.

8.4.2.2.1. a. Landare eta zuhaitz ezberdinen izenak ikastea argazki ezberdinen bidez.

8.4.2.2.2. b. Dagoen eguraldiari buruz hitz eginez fenomeno atmosferikoak (eguzkia, lainoak, euria, elurra, txingorra …) ezberdintzea.

8.4.2.2.3. c. Hosto motak bereiztea bakoitzak duen formagatik, formaren arabera.

8.4.2.2.4. d. Mendira txango bat eginez naturako elementuetako batzuk identifikatzea.

8.4.2.2.5. e. Urtaroak bereiztea hauei dagozkien ezaugarriekin (udazkenean, hostoak erori; udaran eguraldi ona, txorien kantak … ) gela apainduz.

8.4.2.3. Esperientzia eremua: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.

8.4.2.3.1. a. Parte hartzea, bai banaka baita taldeka ere.

8.4.2.3.2. b. Norberak ekintzetarako dituen aukeretan konfiantza izatea, parte hartuz.

8.4.3. Programazioa egiterako orduan helburu mota ezberdinekin nahasten nintzen. Orain ordea, konturatu naiz askoz ere errazago maneiaut ditugula esperientzia eremu ezberdinetan aurkitzen ditugun helburuak eta buruz jakin ez arren, pixkanaka horiek erabiltzeko erraztasuna hartzen ari garela.

8.5. EDUKIAK

8.5.1. Kontzeptuzkoak

8.5.1.1. - Udazkeneko berezitasunak hautematea: kolorea, itxura, eguraldia, arropa, janaria, zuhaitzak.

8.5.1.2. - Ingurune naturaleko fenomenoak: hotza, euria, ekaitza, haizea.

8.5.1.3. - Udazkeneko elementuak: euria, hodeiak, haizea, zuhaitzak, loreak, hostoak, fruituak.

8.5.1.4. - Soinu ezberdinak: txoriak, haizea, hostoen mugimendua.

8.5.1.5. - Udazkeneko janariak: fruitu lehorrak (intxaurrak, urrak), gaztainak, salda, perretxikoak.

8.5.2. Prozedurazkoak

8.5.2.1. - Objektuen arteko antzekotasunak eta aldeak hautematea.

8.5.2.2. - Ingurunean dauden objektuen eta materialen eta haien funtzioen azterketa.

8.5.2.3. - Gorputza eta kanpoko errealitatea aztertzean zentzumenen erabilera, eta hautematen diren sentsazioen eta pertzepzioen identifikazioa.

8.5.3. Jarrerazkoak

8.5.3.1. - Naturarekin harremanean dauden jarduerak egiteko interesa izatea.

8.5.3.2. - Naturako elementuekiko errespetua.

8.5.3.3. - Ingurugiroarekiko interesa.

8.5.3.4. - Naturak elementuak ezagutzeko nahia.

8.6. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

8.6.1. Adierazleak

8.6.1.1. - Bereizten eta identifikatzen ditu udazkeneko ezaugarriak, gainerako urtaroen ezaugarrietatik.

8.6.1.2. - Udazkenean jaten diren fruituak ezagutzen ditu.

8.6.1.3. - Hostoen ezaugarriak ezberdintzen ditu (tamaina, forma, kolorea, …).

8.6.1.4. - Garai honetan ateratzen diren landare eta animaliak identifikatzen ditu.

8.6.1.5. - Ingurunean gertatzen diren aldaketa naturalak eta atmosferikoak bereizten ditu

8.6.1.6. - Ingurunea errespetatzea eta zaintzea beharrezkoa dela onartzen du.

8.6.1.7. - Udazkenean egiten diren ekintzak identifikatzen ditu (esaterako, mendira joatea).

8.6.2. Prozedurak

8.6.2.1. Hasierako ebaluazioa abuapuntutzat

8.6.2.2. Ebaluazio jarraitua edo formatiboa

8.6.2.3. Amaierako ebaluazioa

8.6.2.4. Modua: datu kualtitabikoak

8.6.2.5. Kriteriala: errubrika eta behaketa pista bidez.

8.6.2.6. Teknika: haurraren behaketa zuzena eta sistematikoa.

8.6.3. Instrumentuak

8.6.3.1. Egunerokoa.

8.6.3.2. Behaketa pistak.

8.6.3.3. Elkarrizketak gurasoekin

8.6.4. Unitate didaktikoaren eta irakasle-praktikaren ebaluazioa

8.6.4.1. Motibazioa

8.6.4.2. Ariketak

8.6.4.3. Materialak

8.6.4.4. Azalpenak: penstatutakoak baina gehiago

8.6.5. Unitate didaktiko bat aurrera eraman gabe ebaluatzea lan erreza ez da izan. Izan ere, guk geure unitatea ahalik eta hobekien eta praktikara bideratua prestatzen saiatu gara, baina benetan haurrekin egingo bagenu ez daukagu ziur esaterik nola joango zen.

8.7. JARDUERAK

8.7.1. Jardueren sekuentzia

8.7.1.1. saioa

8.7.1.1.1. Bideoa ikusi

8.7.1.1.2. Ikusitakoaz hitz egin

8.7.1.2. saioa

8.7.1.2.1. Udazkeneko hiztegia landu irakaslearekin

8.7.1.2.2. Irudiak eta izenak lotu taldeka

8.7.1.2.3. Elkar- jartzea

8.7.1.3. eta 4 saioak

8.7.1.3.1. Zuhaitz ezberdinen irudiak erakutsi

8.7.1.3.2. Ekarritako materialaren sailkapena

8.7.1.3.3. Murala

8.7.1.4. eta 6 saioak

8.7.1.4.1. Herrira irteera

8.7.1.5. saioa

8.7.1.5.1. Eguneko eguraldiaren interpretazioa marraztu

8.7.1.5.2. Elkarjartzea

8.7.1.6. eta 9 saioak

8.7.1.6.1. Apaingarriak prestatu

8.7.1.6.2. Gelaren apainketa

8.7.1.7. saioa

8.7.1.7.1. Urtaro ezberdinen desberdintasunak

8.7.1.8. 11 eta 12 saioak

8.7.1.8.1. Mendira irteera

8.7.2. Saioen deskribapena

8.7.3. Jolas, ariketa, ipuin, .. ugari ezagutzen ditudan arren unitate didaktiko honetarako udazkenarekin loturiko hainbeste jarduera pentsatzea kosta egin zaigu. izan ere kontuan eduki behar genituen lehendik aipatutako helburuak, edukiak,... betetzeko asmoarekin burutu behar direla. Askotan jolasek, pentsatu baina gauza gehiago lantzeko aukera ematen dutela ohartu naiz, modifikazio txikiak eginez aukera zabala ematen dute eta.

8.8. ERANSKINAK