Get Started. It's Free
or sign up with your email address
Ekosistemak by Mind Map: Ekosistemak

1. Definizioa

1.1. Ekosfera

1.1.1. Gure planetako ekosistema guztien multzoa.

1.2. Ekotonoa

1.2.1. Bi ekosistemen edo gehiagoren trantzisio gunea.

2. Elementuak

2.1. Biotopoa

2.1.1. Ingurumen-baldintza uniformeak dituen eremua da, biozenosi bat duena. Espezie biologiko desberdinek bizitzeko duten toki fisikoa da biotopoa.

2.1.2. Habitat

2.1.2.1. Ekosistema batean espezie bateko banakoek bizitoki duten leku fisikoa.

2.1.3. Txoko ekologikoa

2.1.3.1. Espezie batek bere ekosisteman duen eginkizuna

2.2. Biozenosia

2.2.1. Bizitza izateko baldintza egokiak dituen eremu mugatu batean (biotopoa) elkarrekin bizi diren landareen eta animalien komunitatea da.

2.2.2. Moldareak

2.2.2.1. Kamuflajea

2.2.2.1.1. Kamuflajea ingurunearekin nahastu eta somaezin bihurtzeko estrategia da.Estrategia horren helburuak era askotakoak izan daitezke eta harrapakinek defentsarako erabiltzen badute ere, harrapakariek ehizarako moldatu izan dute.

2.2.2.2. Argiarekiko moldaera

2.2.2.2.1. Estratifikazioa: argi gehien behar duten espezieak goiko geruzetan garatu.

2.2.2.2.2. Animalien jardueran argiak eragina du: animalia batzuk egunez soilik dira aktiboak, eta beste batuzk , gauez soilik.

2.2.2.3. Tenperaturarekiko moldaera

2.2.2.3.1. Zuhaitzak hostoak galdu. .

2.2.2.3.2. Ugaztunen izerdia eta gauez aritzea, berotik babesteko ohiturak dira.

3. Motak

3.1. Lehorrekoak

3.1.1. Basamortua

3.1.1.1. Lurzorua elkorra da eta ura oso urria.Landareak azkar hazten dira. Animaliak gautarrak dira, eta egunez haitzulo edo gordelekuetan geratzen dira.

3.1.2. Tundra

3.1.2.1. Lurzoru izoztua, tenperatura baxuak eta ur-eskasia dira. Landare organismoak azkar garatzen dira uda laburrean, mantu mehe eta gogor bat osatuz. Urtzaldian zehar, intsektu asko agertzen dira. Hori dela eta, tundra hegazti migratzaileen habiak egiteko toki hobezina da.Belarjaleak ere.

3.1.3. Taiga

3.1.3.1. Ur eskasiak eta tenperatura baxuak. Pinuz, izeiz eta zuhaixkaz beteriko baso hostotsuak dira. Animali migratzaileak eta hibernatzeko gai direnak.

3.2. Uretakoak

3.2.1. Itsasoak eta ozeanoak

3.2.1.1. Uren sakonera garrantzitsua da, argia eta tenperatura horren araberakoak direlako eta, ondorioz, baita ekosistema horietan aurki daitezkeen organismoak ere. 200 m baino gutxiago planktona aurki daiteke. 200 eta 4.000 m bitartean nektona dugu, itsas dortoka, itsas txakur, bale eta antzeko animaliak. 4.000 m baino sakonago itsas-izarrak, belakiak eta beste animaliak.

3.2.2. Estuarioak, deltak eta padurak

3.2.2.1. Estuario, delta eta paduretan ekosistema urtarrak emankorragoak dira, izaki bizidunen aniztasuna handiagoa baita. Ekosistema hauetan animalia-espezie askok (moluskuek, krustazeoek eta arrainek) beren arrautzak jartzen dituzte, eta arrain migratzaileek atsedenerako toki moduan erabiltzen dute.

3.2.3. Ibaiak

3.2.3.1. Ekosistema urtarrak dira. Ibaietako ekosistemetan bi unitate ekologiko nagusi daude: bat ibaia beraren ibilguan sortzen dena eta bestea ibaiertzetako ingurunean sortzen dena. Algek eta ornogabeek bentos izenekoa osatzen dute eta horiei esker bizi dira bertako arrainak, hegaztiak eta ugaztunak. Ornogabe horiek kate-trofikoaren oinarria dira eta gaineko espezieen elikagaia, gainera, uraren kalitatearen adierazle biologikoak ditugu.

4. Harremanak

4.1. Harreman trofikoak

4.1.1. Elkar janez elikatzen diren organismoen artean ezartzen diren harremanei esaten zaie harreman trofiko.

4.2. Espezie-barnekoak

4.2.1. Espezie barnekoa harreman baten elkarrekintza biologiko eta erakunde parte-berdina espezie baten barruan egon daiteke.

4.3. Espezie artekoak

4.3.1. Lehiaketa edo leiha

4.3.1.1. Bi espeziek baliabide berbera erabiltzen dutenean, lehian dihardutela esaten da.

4.3.2. Mutualismoa

4.3.2.1. Espezie desberdinek osatutako elkarteetako partaideen onura dakarren eta inori kalterik sortzen ez dion harreman mota da mutualismoa.

4.3.3. Parasitismoa

4.3.3.1. Espezie biren arteko elkarketa honetan, espezie bat (bizkarroia, parasitoa) beste baten (ostalaria) bizkarrean bizi da, eta kalte egiten dio ostalari horri.

4.3.4. Komentsalismoa

4.3.4.1. Bi espezieren arteko elkarreragin honetan, espezie batek probetxua ateratzen du, eta besteak ez du onurarik ateratzen, baina ez du kalterik ere jasaten.

4.3.5. Harraparitza

4.3.5.1. Animalia batzuk beste batzuk janez bizitzean datza.

5. Arazoak

5.1. Berotegi efektua

5.1.1. Gaur egun, gizon-emakumeen ekintzek eragindako isurtzeen ondorioz atmosferaren tenperatura igotzen ari da. Gehiegizko berotze horrek berotegi-efektuak sortzen du.

5.2. Lurzoruaren kutsadura

5.2.1. Bizi garen inguruko lurrak aldaketak izan ohi ditu, gizakiak berarengan zuzenean nahiz zeharka duen eraginagatik. Modu natural batez hondatzen ez diren eta lurraren azala kutsatzen duten hondakinak sortuz.

5.3. Higadura eta desertifikazioa

5.3.1. Lurzorua modu naturalean higatzen den arren, gizon-emakumeen eraginez higadura azkartu egiten da eta azkenik desertifikazioa gertatzen da. Lurzoruak landare-estaldura galtzen duenean abeltzaintza eta nekazaritza-ekintzen ondorioz edo azpiegituren eraikuntzagatik,haizearen eta uraren eraginez higadura gertatzen da.