
1. NAHASTE BIPOLARRAK
1.1. I. Motako Nahaste Bipolarra
1.1.1. A. Mania pasartearen irizpideak bete dira
1.1.2. B. Pasarte maniakoa(k) eta depresio pasartea(k) ez dira nahaste eskizoafektibo ,eskizofrenia edo beste nahaste psikotiko batengatik hobeto azaltzen.
1.2. II. Motako Nahaste Bipolarra
1.2.1. A. Gutxienez pasarte hipomaniakorako baterako irizpideak bete dira (orain edo iraganean) eta gutxienez depresio pasarte baterako irizpideak (orain edo iraganean).
1.2.2. B. Ez da inoiz pasarte Maniako bat egon
1.2.3. C. Hipomania edo depresio pasarteak ez dira hobeto azaltzen nahaste eskizoafektibo, esquizofrenia, nahaste eskizofreniforme, nahaste delirante edo beste nahaste psikotiko batengatik.
1.2.4. D. irizpidea: depresio sintomek edo pasarte batetik bestera ibiltzeak, ondoez klinikoki esanguratsua sortzen dute edo arlo sozial, laboral edo beste arloren batean narriadura
1.3. Ziklotimia Nahastea
1.3.1. A. gutxienez 2 urtean zehar (nerabe eta haurretan, urtebetean zehar) denboraldi ugari síntoma hipomaniakoekin (irizpideak bete gabe) baita síntoma depresioboekin (irizpideak bete gabe)
1.3.2. B. Aipatutako 2 urteko denboraldian, denboraldi “hipomaniako eta depresioboak” gutxienez denbora erdian aurkeztu dira baina ez dira sintomak 2 hilabetetan jarraian baina gehiago aurkeztu.
1.3.3. C. Inoiz ez dira mania, hipomanía edo depresio pasarte baterako irizpideak bete
2. NAHASTE DEPRESIBOAK
2.1. Depresio Nagusiaren Nahastea
2.1.1. A. Ezaugarri nagusia: depresio nagusiko pasarte bat (edo gehiago).
2.1.2. B. klinikoki nabaria den atsekabea edo narriadura sortzen ditu, arlo sozialean, lar arlian edo pertsonaren beste arlo garrantzitsuren batean
2.1.3. C. Sintomak ez dira sustantzia baten (droga, sendagaiak, toxikoak) edo beste nahaste baten ondorioa
2.1.4. D irizpidea: pasarteak ez dira hobeto azaltzen nahaste eskizoafektibo, esquizofrenia, eskizofreniforme, eldarnio edo esquizofrenia taldeko beste nahaste batengatik
2.1.5. E irizpidea: Ez da inoz pasarte maniakoen edo hipomaniakorik egon
2.2. Depresio-nahaste iraunkorra (Distimia)
2.2.1. A. Gogo-aldartea deprimituta egunaren zatirik handienean, egun gehienetan, pertsonak adierazita edo besteek behatuta, gutxienez bi urtez
2.2.1.1. B. sei sintomotatik bi agertu behar ditu gutxienez: 1) apetitu-galera edo neurriz gaindiko apetitua; 2) loaldiko nahastea; 3) energia-maila kaskarra; 4) autoestimu apala; 5) kontzentratzeko edo erabakiak hartzeko zailtasunak; 6) etsipen-sentimenduak.
2.2.1.1.1. C. Bi urtean zehar, sintoma gabeko tarteak ez dira bi hilabete baino gehiagokoak.