INKLUSIOA
作者:Nahikari Isturiz
1. Hamaika esku
1.1. Hasierako mailan nota txarrak ateratzen dituzten ikasleen portzentaia murrizteko erakunde-programa bat da.
1.2. Helburu orokorra: Ikasleen konpetentzien garapen maila hobetzea.
1.3. Inklusioarekin lotura zuzena du, hezkuntza testuinguruan jasaten diren hutsuneetatik sortua baita.
1.4. Ohiko neurria dela esan dezakegu, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola askoren barruan dagoen programa delako.
2. Hauspoa
2.1. Heziberri 2020ko barne proiektua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta ikastetxe publikoentzat zuzenduta.
2.2. Helburuak: Ikasleen autonomia landu, euskararen erabilera sustatu, konpetentziak eskola orduz kanpo bultzatu, emaitza eta bizikidetzan hobekuntza sustatu, eskola-denboraren eredu berriak erabili eta ebaluatu, ikastetxeen kalitatea handitu eta ekitatean hezi.
2.3. Ohiko neurria da, izan ere, ikasleak ohiko talde antolaketan mantentzen ditu.
3. Bidelagun
3.1. Ikasleei laguntza indibiduala eta kolektiboa eskaintzen die, eskola lanetan sortzen zaizkien zailtasunak gainditzeko.
3.2. Helburuak: Ingurune fisiko eta estimulu egokirik ez duten ikasleei laguntzea, oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea, ikasleen gaitasunak hobetzea eta familien eta ikastetxeen harremana hobetzea.
3.3. Haurra ez da bere testuingurutik ateratzen, bertan mantentzen da; bere taldean, beraz ohiko neurria da.
4. Index for inclusion
4.1. Indexa eskola inklusiboarentzat aurreratzeko prozesuan hezkuntza-zentroei lagutnzeko diseinatutako material-multzoa da, bertan, irakasleen eskola-kontseiluaren, iklaseen, familien eta komunitateko beste kide batzuen ikuspuntuak kontuan hartzen dira.
4.2. Politika inklusiboak lantzea.
4.2.1. Gustiontzat eskola garatzea.
4.2.2. Aniztasuna zaintzeko laguntza antolatzea
4.3. Kultura inklusiboak sortzea.
4.3.1. Kominitatea eraikitzea.
4.3.2. Inklusio balioak ezartzea.
4.4. Praktika inklusiboak garatzea.
4.4.1. Ikaskuntza-prozesua garatzea.
4.4.2. Baliabideak mobilizatzea.