Eskizofreniaren espektroa eta beste nahaste psikotikoak

马上开始. 它是免费的哦
注册 使用您的电邮地址
Eskizofreniaren espektroa eta beste nahaste psikotikoak 作者: Mind Map: Eskizofreniaren espektroa eta beste nahaste psikotikoak

1. ESQUIZOFRENIA

1.1. A) Jarraian aipatzen diren sintometatik bi (edo gehiago). Horietako bakoitza hilabete bateko tartean modu esanguratsuan presente egon delarik (edo gutxiago arrakastaz tratatua izan bada). Horietako bat gutxienez (1), (2) edo (3) izan behar duelarik:

1.1.1. 1. Eldarnioak (Ideia deliranteak) 2. Haluzinazioak 3. Diskurtso desantolatua 4. Jokaera oso desantolatua edo katatonikoa 5. Sintoma negatiboak

1.2. B) Nahastearen hasieratik, denbora esanguratsu batean, pertsonaren funtzionamenduko arlo batean edo gehiagotan (lanean, pertsona arteko erlazioetan edo/eta zaintza pertsonalean) nahastea hasi baino lehen zuen funtzionamendu maila baino askoz ere baxuagoa.

1.3. C. Nahastearen sintomak gutxienez 6 hilabetez irauten dute.

2. ESKIZOFRENIFORMEA

2.1. A. Jarraian aipatzen diren sintometatik bi (edo gehiago). Horietako bakoitza hilabete bateko epean zehar modu esanguratsuan presente egon delarik (edo gutxiago arrakastaz tratatua izan bada). Horietako batek gutxienez (1), (2) edo (3) izan behar du:

2.1.1. 1. Eldarnioak 2. Haluzinazioak 3. Diskurtso desantolatua 4. Jokaera oso desantolatua edo katatonikoa 5. Sintoma negatiboak

2.2. B. Nahastearen episodio baten iraupena gutxienez hilabete bateko iraupena dauka baina sei hilabete baino gutxiago irauten du.

3. NAHASTE PSIKOTIKO LABURRA

3.1. A. Jarraian aipatzen diren sintometatik bat (edo gehiago). Horietako bat gutxienez (1), (2) edo (3) izan behar duelarik:

3.1.1. 1. Eldarnioak 2. Haluzinazioak 3. Diskurtso desantolatua 4. Jokaera oso desantolatua edo katatonikoa

3.2. B. Nahastearen pasarte baten iraupena gutxienez egun bateko iraupena dauka baina hilabete bat baino gutxiago irauten du. Episodioa bukatzean nahastearen aurreko funtzionamendura bueltatzen da GUZTIZ.

4. NAHASTE ESKIZOAFEKTIBOA

4.1. A. Nahastearen denboraldi bat zeinetan gogo aldartearen pasarte nagusi bat dagoen (maniakoa edo depresio nagusikoa) eta eskizofreniako A. irizpidearekin batera ematen den

4.2. B. Nahastearen kurtsoa bere osotasunean hartuta, eldarnio edo haluzinazioak bi aste edo gehiagotan zehar, non aldartearen pasarte nagusi bat ez dagoen (maniakoa edo depresiboa)

4.3. C. Aldartearen pasarte nagusi baten sintomak (maniakoa edo depresiboa), nahastearen kursoaren fase aktiboan eta erresidualean presente daude.

5. ELDARNIO NAHASTEA

5.1. A. Eldarnio bat (edo gehiago) presente egotea hilabete batez edo gehiago

5.2. B. Inoiz ez da eskizofreniaren A irizpidea bete. NOTA: haluzinaziorik badago, ez dira garrantzitsuak eta eldarnioarek edukiarekin erlazionatuta daude

5.3. C. Eldarniozko ideiek sortzen duten inpaktutik aparte, funtzionamendua ez dago oso kaltetuta eta jokabidea ez da oso bitxia (extravagante) edo arraroa

5.4. D. Eldarniozko ideiekin batera pasarte afektiboak gertatu badira (maniakoak edo depresiboak), haien iraupena oso laburra izan da, eldarniozko pasarteen iraupenarekin alderatuta.

5.5. Zehaztu beharra: Erotomaniakoa: beste persona bat subjetuaz maitemindua dagoenaren inguruko eldarnioa Megalomaniakoa: talentu berezi bat, ezagutza edo aurkikuntza garrantzitsu baten inguruko eldarnioa Zelotipikoa: bikotea ez leiala izaten ari zaionaren inguruko eldarnioa Persekutorioa: bere kontra konspiratzen, gezurtzen, espiatzen, jarraitzen, pozoitzen, difamatzen, edo bere helburuak lortzea oztopatzen ari direnaren inguruko eldarnioa. Somatikoa: gorputzaren funtzioen edo sentsazioen inguruko eldarnioa Mixtoa: eldarnio barkar bat nagusitzen ez denean Ez zehaztua: ezin denean edukia garbi zehaztu edo zehaztutakorik betetzen ez duenean.