1. Didaktika Prezia (taldeka)
1.1. Zer da? (definizio ugari)
1.1.1. • Pedagogiaren atal bat da, • zientzia auxiliarra, diziplina pedagogikoa.
1.1.2. • Irakaskuntzaz, instrukzioaz, formakuntza intelektualaz, ezagupenen transmisioaz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaz arduratzen da.
1.1.3. • Irakaskuntza edo irakaste-ikaste prozesuak lantzen edo aztertzen dituen hezkuntzaren zientzia.
1.1.4. • Teknika ezberdinen multzoa da, zeinen bidez irakaskuntza gauzatzen den.
1.2. Helburua
1.2.1. Heziketa, instrukzioa, ahalmen garapena, kulturaren sorkuntza…
1.3. Hainbat kontzeptu
1.3.1. Heziketa
1.3.1.1. Pertsonak gizartean bizitzeko prestatzea
1.3.2. Hezkuntza
1.3.2.1. Ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da
1.3.3. Irakaskuntza
1.3.3.1. Irakasteko ekintza eta ondorioa, alegia, ezagutzak besteei transmititzea
1.3.4. Ikaskuntza
1.3.4.1. Ikasteko ekintza eta ondorioa, hau da, gaitasunak eta ezagutzak bereganatzea
1.3.5. Instrukzioa
1.3.5.1. Ideia edo ezagutza batzuk sistematikoki adieraztea, zerbaiti buruzko informazioa ematea
1.4. Zeintzuk dira erabiltzen diren ikuspegiak didaktikaren eraikuntzarako?
1.4.1. Dimentsio artistikoa
1.4.2. Dimentsio teknologikoa eta praktikoa
1.4.3. Dimentsio terapeutikoa (Hezkuntza Berezia)
1.4.4. Dimentsio kultural-arakatzailea
1.5. Ikerketa objektua
1.5.1. Irakaskuntza edo irakaste-ikaste prozesuak dira, baina aztertzen den eremua ezberdina izango da irakaskuntzaren definizioaren arabera.
1.6. IRITZIA/ GOGOETAK: hezkuntza munduan sartzeko, didaktika zer den eta horri buruzko hainbat gauza eta kontzeptu jakin, edo ezagutu behintzat, egin behar direla uste dut. Hala ere, lana nahiko zaila egin zitzaigun, izan ere, ez genuen gai honi buruzko ezer ezagutzen eta ez genuen oinarririk lanarekin nondik eta nola hasi jakiteko.
1.7. http://prezi.com/85lzelzojhom/didaktika/
2. Curriculuma Prezia (taldeka)
2.1. Zer da?
2.1.1. • Ikasleek ikasten duten guztia.
2.1.2. • Ikasketa plan edo programa bat da, ikasketa helburu eta edukien irakaskuntza ariketen eta ebaluazio irizpideen antolaketara bideratuta dago. Hau da, zer, noiz eta nola irakatsi, eta zer, noiz eta nola ebaluatu.
2.2. Curriculuma estrukturatzeko moduak
2.2.1. modelo akademizista humanistikoa
2.2.2. modelo teknologikoa
2.2.3. modelo kritikoa
2.2.4. modelo humanista
2.3. Motak
2.3.1. ofiziala/errreala: irakaskuntza-ikaskuntza prozesua arautzen eta gidatzen duen plan esplizitua
2.3.2. nulua: irakatsi ez den ikasketa-gaia edo edukia
2.3.3. ezkutukoa: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan parte hartzearen bidez lortzen diren ezagutzak, trebetasunak, jarrerak eta balioak
2.3.4. osagaria: curriculum ofizialetik kanpo dagoen esperientzia planifikatua eta borondatezkoa
2.3.5. erreala: curriculum ofiziala praktikan jartzean datza
2.4. Osagaiak
2.4.1. helburuak: irakaskuntza ekintzaren zertarakoa
2.4.2. edukiak: irakatsi nahi dena
2.4.3. metodologia: nola irakatsi
2.4.4. ebaluazioa: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren kontrola
2.5. Islatzen den dokumentuetan
2.5.1. Oinarrizko Curriculum Proiektua (OCP) [gizarte mailan, Eusko Jaurlaritzak egina ]
2.5.2. Ikastetxeko Curriculum Proiektua (IKP) [ikastetxe mailan, aurrekoa baino zehatzagoa, ikastetxeko klaustroak egina]
2.5.3. Programazioa [ikasgela mailan, gelako ikasleen araberakoa, gela horretako irakasleak egina]
2.6. IRITZIA/ GOGOETAK: curriculum mota desberdinak existitzen direla, eta horiek zein diren edota beraietan zer jartzen duen jakitea komeni dela pentsatzen dut, bereziki hezkuntza munduan lanean hasi behar dutenentzat. Izan ere, irakasleek curriculuma ezagutu beharko dute. Baina, Didaktikako preziarekin esan dudan bezala, lan hau egitean ere, ez genekien ondo ari ginen edo ez zeren eta inork ez zekien ezer honi buruz eta ez genekien zer jarri behar genuen.
2.7. http://prezi.com/ice_nwgbvmdr/curriculum-a/
3. Curriculumaren zehaztapen mailen taula (taldeka)
3.1. 3 maila
3.1.1. Oinarrizko Curriculum Proiektua/Diseinua
3.1.1.1. • Curriculum orokorra eta zabala, Hezkuntza Administrazioak egindakoa. Gidatzailea eta preskriptiboa da. Hainbat alderdik dute eragina curriculum honetan, hala nola, legeak, kulturak…
3.1.2. Ikastetxeko Curriculum Proiektua
3.1.2.1. • Ikastetxeko haurren ezaugarriak kontuan hartuta ikastetxeko klaustroak egindako curriculuma da, beraz, aurrekoa baino zehatzagoa da. Orokorra eta gidatzailea da. Aurreko Curriculuma kontuan hartu behar da bigarren hau egiterako garaian, bai eta ikastetxearen ezaugarriak ere.
3.1.3. Gelako Programazioa
3.1.3.1. • Gelako haurren ezaugarriak kontuan hartuz irakasleak egiten duen dokumentua da. Ondorioz, hau da zehatzena eta gehien egokitzen dena ikasleen beharrei. Didaktiko-antolatzailea da, talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea delako. Hau egiteko, aurreko biak ere kontuan izan behar dira, eta gainera, aurretik aipatu bezala, ikasgelako haurren ezaugarriak eta beharrak.
3.2. IRITZIA/ GOGOETAK: Aurretik aipatu bezala, curriculum mota desberdinak ezagutzea garrantzitsua iruditzen zait. Egia da Eusko Jaurlaritzak egindako Oinarrizko Curriculum Proiektua kontuan hartu behar dela, Ikastetxeko Curriculum Proiektua egiterako orduan adibidez, baina ondoren, Ikastetxeko Curriculumari eta Programazioari garrantzi gehiago emango zaiola pentsatzen dut, zehatzagoak direlako eta ikastetxe bakoitzari gehiago moldatzen direlako.
4. Ibilbide akademiko pertsonalaren iruzkina (banaka)
4.1. Haur Hezkuntzako 4 maila (2 ziklo)
4.2. Lehen Hezkuntzako 6 maila (3 ziklo)
4.3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 maila (2 ziklo) => DBH-ko graduatu-titulua
4.4. Batxilergoko 2 maila (ziklo 1) => Batxiler-titulua
4.5. SELEKTIBITATEA
4.6. Unibertsitateko 1. mailan [Majisteritza: Haur Hezkuntza]
4.7. • Desberdintasun handiak etapa batetik bestera
4.7.1. Irakasleak
4.7.2. Edukia
4.7.3. Harremana ikaskideekin
4.7.4. Klaseak
4.7.5. Edukia emateko modua
4.7.6. ...
4.8. • Etapa guztiak garrantzitsuak
4.9. • Ni, pertsonalki, txikitako gauzekin ez naiz gogoratzen, bereziki Haur Hezkuntzako garaiko gauzetaz, baina kontatu didatenarekin, hainbat ideia ditut
4.10. • Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH-ko urteak Floreaga ikastetxean eman ditut; Batxilergoa Urola izeneko institutuan; eta azkenik, unbertsitatea Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Guztiak, D ereduan kokatzen dira.
5. Oinarrizko konpetentziak (banaka)
5.1. Eskoletako Curriculuma hobetu al dezakete?
5.1.1. Bai, batzuetan oinarrizko konpetentziek Eskolako curriculuma hobetu dezakete, baina guzti hau oinarrizko konpetentziak nola interpretatzen ditugun araberakoa da, izan ere interpretazio ezberdinak daude.
5.2. Zer da konpetentzia bat?
5.2.1. Konpetentzia da testuinguru zehatz batean zerbait egiteko edota konpontzeko pertsona batek bere baliade guztiak martxan jartzen edo erabiltzen dituen modua.
5.2.2. Pertsona bat konpetentea edo trebea da testuinguru zehatz edo jakin batean bere baliabide guztiak era egoki batean martxan jartzea lortzen duenean.
5.3. Zer da oinarrizko konpetentzia bat?
5.3.1. Pertsona batek bere baliabdie guztiak era egokian erabiltzen dituenean bere bizitzako proiektuak lortu ahal izateko.
5.3.2. Hiru baldintza bete behar ditu:
5.3.2.1. Gehienen ahalmenera/irismenera (alcance) egon bejar du, bestela ez da oinarrizko konpetentzia bat.
5.3.2.2. Bizitzako aspektu askotan arrunta edo ohikoa izan behar du.
5.3.2.3. Ikasten jarraitzera lagundu behar du.
5.4. Zeintzuk dira oinarrizko konpetentziak?
5.4.1. Zortzi beharrezko aprendizai omen daude, pertsona bakoitzak era egokian erabiltzen ikasi behar dituenak:
5.4.1.1. Gaitasun matematikoak, Gaitasun linguistikoak, Informazioa eta honen prozesamendua erabiltzen ikastea, Unibertso digitala erabiltzen ikastea, Gaitasun sozialak, Besteekin elkarbizitzen ikastea, Bere etorkizuna besteekin erabakitzen ikastea, Ikasten Ikastea eta Ekimen pertsonala izateko ahalmena garatzea.
5.5. Hezkuntzako arloan oinarrizko konpetentziak bereganatu al daitezke? Nola?
5.5.1. Bai, baina guztien laguntza eta kolaborazioaren bitartez. Hala ere, gaitasun bat eskuratu ahal izateko garrantzitsua da jarduera egokia aukeratzea, alegia, pertsona bati bere baliabide guztiak erabiltzea eragingo diona.
5.6. Konpetentziak ebaluatu al daitezke? Nola?
5.6.1. Bai, baina beti bi baldintza bete behar dira: informazio-iturri bat egon behar du, eta baita ebaluatzeko irizpideak ere.
5.7. Nola definitzen dira oinarrizko konpetentziak Curriculumean?
5.7.1. Konpetentzia linguistikoa, ikasteko konpetentzia. Baina definizio hau ez da nahikoa. Gainera, konpetentziek derrigorrezko hezkuntzan ez dute elementu didaktikorik (ez dakigu helburua, edukia eta ebaluazio irizpideak). Beraz, dokumentu bat egitea beharrezkoa da.
5.8. Zer ondorio izan ditzakete oinarrizko konpetentziek hezkuntzan? Eta irakasleengan?
5.8.1. Oinarrizko konpetentziak Eskoletako Curriculumetan faktore edo funtzio osagarria/ integratua izan ziren. Hauen helburua: konpetentzien garapenerako beharrezkoak diren ezagutzak arlo desberdinetan integratuta izatea, eta proposatzen diren jarduerek, integrazio hori erraztu behar dute.
5.9. Haur Hezkuntzako curriculum diseinuak adierazten duena gaitasunen inguruan
5.9.1. Gaitasuna Haur Hezkuntzan ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, eta balioen konbinazio integratua da. Hezkuntzako gaitasun orokorrak berberak dira hezkuntzako etapa guztietan: arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea, eta egiten eta ekiten ikastea. Oinarrizko hezkuntzarako ezarritako oinarrizko gaitasunak eragina izango dute Haur Hezkuntzako ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak zehazterakoan, ikuspegi integratzailea eta praktikoa aintzat hartuta.
5.10. EAEko Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumak Oinarrizko gaitasunei buruz adierazten duena
5.10.1. Curriculumak dio Oinarrizko Hezkuntzak ikasleei prestakuntza eta ezagutza emateaz gain, bizitzarako ere prestatu behar direla, hau da, curriculumak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu oinarri. Honela definitzen dute gaitasuna: eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Beraz, gaitasunek elementu asko hartzen dituzte barnean, hala nola, trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, jarrerak, … Eta gaitasunen ezaugarri nagusia “egiten jakitea” da.
5.10.1.1. Oinarrizko gaitasunei dagokienez, zortzi aipatzen dira artikulu honetan: Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna; Ikasten ikasteko gaitasuna; Matematikarako gaitasuna; Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna; Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna; Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna; Giza eta arte-kulturarako gaitasuna; Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
5.11. IRITZIA/ GOGOETAK: Galdera hauen bidez, oinarrizko konpetentziei buruz hainbat ideia lortu ditut. Izan ere, aurretik ez nuen ia ezer ezagutzen hauen inguruan, eta baliagarria izan daitekeela pentsatzen dut, bereziki nire etorkizunean.
6. Programazioa (taldeka): BESTEAN DAGO!
6.1. Sarrera
6.2. Kokapena
6.3. Konpetentziak
6.4. Helburuak
6.5. Edukiak
6.6. Ebaluazio irizpideak
6.7. Metodologia
6.8. Unitate Didaktikoak
7. Haur Hezkuntzako Curriculumari (2010) buruz egindako galderak (taldeka)
7.1. 3 esperientzia eremuak
7.1.1. Nola ulertzen da?
7.1.1.1. o HIZKUNTZAK: Banakakoaren eta ingurunearen arteko harremana bultzatzean datza eta horretarako tresna egokiak hizkuntzak dira. o INGURUNEAREN EZAGUERA ESPERIENTZIA: Garapen fisikoan, afektiboan, sozialean eta intelektualean laguntzearekin dago lotuta, familiekin harremanetan egonez. o NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA: ingurune naturala, fisiko eta soziala osatzen duten testuinguruen ezagutzari dagokio.
7.1.2. Atalak/ Antolaketa:
7.1.2.1. HIZKUNTZAK: Lehen zikloa (2 bloke) eta Bigarren zikloa (4 bloke) INGURUNEAREN EZAGUERA ESPERIENTZIA: Lehen zikloa (2 bloke) eta Bigarren zikloa (4 bloke) NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA: Lehen zikloa (2 bloke) eta Bigarren zikloa (3 bloke)
7.1.3. Ebaluazio irizpide baten lotura dagokion helburuarekin
7.2. Xedapen orokorrak
7.2.1. Haur Hezkuntzako OCD-ren aplikazio eremua: HHko lau maila. Hautazkoak eta borondatezkoak dira, bi ziklotan banaturik daudenak: 0-3 urte eta 3-6.
7.2.2. Haur Hezkuntzan ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen jarreren eta balioen konbinazio integratuari gaitasuna deritzo. Gaitasun orokorrak 6 berdinak dira hezkuntza-etapa guztietan.
7.2.3. Haur Hezkuntzako etaparen eboluzioaren ezaugarriak: Orokorra, jarraitua (bere lorpenak ebaluatzen dituen), eta prestakuntzazkoa da. Familia eta eskolaren arteko harremana egon behar du haurraren etaparen informazioaren informazio guztiaren berri izan dezaten.
7.2.4. Haur Hezkuntzako hezkuntza-esparruak: - Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala. - Ingurunearen ezagutza. - Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.
7.3. Orientabide metodologikoak
7.3.1. Haur bakoitzak bere gaitasunak, garapen erritmoa, ezaugarriak ditu. Hori dela eta ikastetxea haur bakoitzaren motibazioari, beharrei , interesei, ezaguera-estiloari egokitutako erantzuna eskaintzean datza.
7.3.2. Ikusmolde globala izatearen printzipioak esan nahi du ikaskuntza hainbat loturaren ondorio dela, ikaskuntza berrien eta lehendik ikasita dutenen arteko harremanen emaitza.
7.3.3. Haur Eskolan bizitako esperientziak haurrentzat erabilgarriak, atseginak, esanahia eta zentzua dutenak badira, bizi, gozatu, ikasi eta ulertu egingo dituzte. Hori dela eta hezitzaile-taldeak kontuan hartu beharko ditu alde batetik ikasle taldeak alderdi bati buruz dagoeneko dakiena eta pentsatzen duena eta bestetik haurren interesak eta beharrak.
7.3.4. Afektua jasotzea oinarrizkoa da haurrarentzat. Horretarako Haur Eskolako irakasleak eskolan konfiantzazko eta segurtasunezko giroa sortzea izango dute helburu garrantzitsuenetako bat.
7.3.5. Haur txikiek behar, interes eta erritmo ezberdinak izaten dituzte eta eskolan horiek errespetatu behar ditu eremu, denbora eta baliabide materialak planifikatuz. Horregatik, hainbat orientabide ematen dira arlo horien inguruan.