Musika Gizatiarra eta Polifonia

Comienza Ya. Es Gratis
ó regístrate con tu dirección de correo electrónico
Musika Gizatiarra eta Polifonia por Mind Map: Musika Gizatiarra eta Polifonia

1. Polifonia

1.1. Zer da?

1.1.1. Aldi bereko ahots batzuen kantua da.

1.2. Polifoniaren oinarriak.

1.2.1. Organum: Elkarren arteko distantzia berdina mantenduz batera doazen bi ahotsek abesten dute.

1.2.2. Discantus: kantatzen duen ahotsaren gainetik, aurkako noranzkoan beste ahots bat dugu.

1.3. Ars antiqua.

1.3.1. XII eta XIII mendeak hartzen dituen garaiari deitzen zaio.

1.3.2. Gregoriarraren erritmo askea baztertuz. Sei modu erritmikoak sortu ziren.

1.4. Forma polifoniko berriak.

1.4.1. Organum neurtua: Organum formari jarraituz, beheko ahotsak kantu gregoriarraren erritmoa zeraman bitartean, goiko ahotsak beheko nota luze bakoitzerako nota motz asko kantatzen zituen.

1.4.1.1. Klausulak: bi ahotsak erritmo neurtu batean mugitzen dira.

1.4.1.2. Conductus: melodia nagusia ez da kantu gregoriarra, konpositoreak asmaturikoa baizik.

1.4.2. Motetea: Bi edo hiru ahotseko forma polifonikoa da; ahots guztiak letra ezberdina kantatu eta erritmo ezberdina dute.

1.5. Ars nova.

1.5.1. Berrikuntzak

1.5.1.1. Konpositoreari gero eta garrantzi handiagoa.

1.5.1.2. Notazio musikala.

1.5.1.3. Ahotsen arteko imitazioa zabaldu

1.5.1.4. Frantzian eta Ingalaterran hiru eta lau ahotsetarako polifonia

1.5.1.5. Italian melodiak apainduraz gero eta hornituagoak.

1.5.2. Italiako forma berriak

1.5.2.1. Madrigala: bi ahotsetarako kantua, trobalariengandik jasoa.

1.5.2.2. Caccia: kanon itxurako bi ahots.

2. Musika Gizatiarra

2.1. Kantu Gizatiarra.

2.1.1. Musika profanoa ekonomiak eta hizkuntza arruntaren erabilerak bultzatu zuen

2.2. Trobalariak.

2.2.1. Hasiera batean juglareak arduratu ziren gai herrikoiak abestien bidez azaltzen, erdi aktore erdi musikariak ziren.

2.2.2. Satira edo burla bidez, euren gizarteko arazoak salatzen zituzten (gerrak, pobrezia...)

2.2.3. Trobalariak olerkari mistikoak dira, eta giza sentimendu guztiei abesten die.

2.3. Ezaugarriak.

2.3.1. Erritmo nabarmen eta anitza, testuaren edukiaren araberakoa.

2.3.2. Musika instrumenduz lagundua.

2.3.3. Herriaren izkuntzan abestua.

2.3.4. Gai profanoak (maitasuna, gerrak, pobrezia, Eliza...)

2.4. Musika instrumenduak.

2.4.1. Lauta.

2.4.2. Rabela.

2.4.3. Arrabita.

2.4.4. Organistrum.

2.4.5. Salterioa.