
1. FOBIA ZEHATZA
1.1. A. Objektu edo egoera jakin baten aurrean gehiegizko edo arrazoi gabeko beldurra (adbz: hegan egiteari, alturei, animaliei …)
1.1.1. B. estimulu fobikoak beti edo ia beti sortzen du erantzun hori
1.1.1.1. C. Egoera fobikoa ekidin egiten da, edo antsietate edo atsekabe handiz aurre egiten zaio.
1.1.1.1.1. D. Gehiegizkoa da estimuluaren arrisku errealarekin alderatuta eta kontextu soziala kontutan hartuta
2. FOBIA SOZIALA
2.1. A. Beldurra edo antsietate handia egoera sozial batean baina gehiagotan, beste pertsonek epaituak izateari. Interakzio sozialei (adb. elkarrizketa bat mantentzeari), behatua izateari (adb. jaten edo edaten) eta besteen aurrean aukezteari (adb. hitzaldi bat emateari).
2.1.1. B. Negatiboki baloratuko diren antsietate sintomak nabaritzeari edo jokaera zehatz bat agertzeari beldur da (lotsaraziko edo arbuiaraziko dutenen beldur)
2.1.1.1. C. Egoera sozialek beldurra edo antsietatea sortarazten dute ia beti
2.1.1.1.1. D. Egoera sozialak beldur edo antsietate biziz saihestu edo jasaten dira
3. IZU-IKARA NAHASTEA (Trastorno de pánico / Crisis de angustia / Panic attack)
3.1. A. Errepikatzen diren eta espero ez diren paniko krisiak. Paniko/angustia krisia bat: Bat-batean agertzen den beldur edo atsekabe intentsua, minutu gutxitan (10min) gailurrarera iristen dena, eta tarte horretan ondorengo sintometatik 4 edo gehiago ematen dira: 1. palpitazioak, bihotz-taupada gogorrak, edo taupaden maiztasunaren gorakada 2. izerdia 3. gorputz-dardarak edo astinaldiak 4. arnasa hartzeko zailtasuna, asfixia 5. Itotze sentsazioa 6. bularraldean mina edo molestia 7. goragalea, oka egiteko gogoa, abdomeneko mina 8. Ezegonkortasun sentsazioa, zorabioa 9. Hotzikarak edo bero sentsazioa 10. Parestesiak (sorgortze- edo inurridura- sentsazioa) 11 Irrealtasunaren sentipena, edo despertsonalizazioa (norberaren gorputzetik at egotearen sentipena) 12. Kontrola galtzearen beldurra edo burua galtzearen beldurra 13. Hiltzeko beldurra
3.1.1. B. Atake baten ostean, gutxienez 1 hilabete eta gero, hurrengo gertakari bat edo bi: -Beste izu-ikara atake batekiko izan ditzakeen ondorioekiko kezka eta ezinegona eman da (zoratzeko beldurra, bihotzekoa emateko beldurra…etabar) -Jarduera aldaketa eman da izu-ikarak ekiditeko (ekiditeko portaerak: kirola ez egin, ezezagunak diren egoerak ekidin, etab…)
4. AGORAFOBIA
5. A. Honako bi egoera edo gehiagotan beldurra sentitzea: Garraio publikoaren erabilpenean Espazio irekietan egotea Leku itxietan egotea Hilera egin edo jendetza batean egotean Etxetik kanpo (beste egoera batzuetan) bakarrik egotea
5.1. B. Egoera horien beldur da edo ekiditen ditu, bertatik ihes egitea zaila izan daitekeelako edo izu-ikara motako sintomak agertzen badira laguntzarik izan ez dezakeelako edo síntoma lotsagarriak ager daitezkeelako (adibidez: adineko pertsonengan erortzeko beldurra, inkontinentziaren beldurra).
5.1.1. C. Egoera horrek beti edo ia beti sortuko du antsietatea
5.1.1.1. D. Ekiditen sahiatuko dira
5.1.1.1.1. E. 6 hilabetez edo gehiago
6. ANTSIETATE OROKORTUKO NAHASTEA (TAG)
6.1. A. gehiegizko antsietatea eta kezka (antizipatorioa), hau gertatzen den egun kopurua gertatzen ez dena baino altuagoa denean, 6 hilabetez baino gehiago luzatzen dena eta egoera nahiz gertakizun ezberdinei lotuta (lana, eskola, familia, lagunak …).
6.1.1. B. kezka iraunkorraren egoera hori kontrolatzeko zailtasunak ditu pertsonak
6.1.1.1. C. ondorengo sintometatik hiru, gutxienez (haurretan ítem bakarra beharrezkoa) agertu den egun kopurua > agertu ez dena: Ezinegona urduritasuna Nekea Kontzentrazio-zailtasunak Irritabilitatea Gihar-tentsioa Loaren nahasteak