1. KONTRATAZIO PROZEDURA
1.1. Kontratuaren prestaketa
1.1.1. Kontratazio-organoak dagokion kontratazio-espedientea izapidetu behar du.
1.1.2. Kontratua egiteko arrazoiak azalduko dira eta hautatutako kontratazio-prozedura justifikatu beharko da, bai eta kontratua esleitzeko aintzat hartuko diren irizpideak ere.
1.1.3. Administrazio-klausula zehatzen plegua txertatu behar da, eta, hala badagokio, kontratua arautuko duten preskripzio teknikoen plegua.
1.1.4. Espedientea osatzean, kontratazio-organoak ebazpen arrazoitua emango du, eta ebazpena onartu ondoren, esleipenerako prozedura abiaraziko da.
1.1.5. Espedientea izapidetzeko moduak
1.1.5.1. Arrunta
1.1.5.1.1. Kontratuen Legea izapideak jarraitu
1.1.5.2. Presazkoa
1.1.5.2.1. Premia atzeraezina edo interes publikoko arrazoiak direla eta esleitu behar dena
1.1.5.3. Larrialdikoa
1.1.5.3.1. Hondamendiak gertatu direlako, edo arrisku larria sortzen duten egoerak daudelako
1.2. Kontratista hautatzea eta kontratua esleitzea
1.2.1. Prozedura motak
1.2.1.1. Prozedura irekia
1.2.1.2. Prozedura ireki simplifikatua
1.2.1.3. Prozedura murriztua
1.2.1.4. Berrikuntzarako elkartze prozedura
1.2.1.5. Prozedura negoziatua
1.2.1.6. Lehia elkarrizketa
1.2.1.7. Publizitate gabeko prozedura negoziatua
1.2.2. Prozedura
1.2.2.1. Publizitatea
1.2.2.2. Proposamenak aurkeztea
1.2.2.3. Behin-behineko bermea eratzea
1.2.2.4. Kontratista hautatzea eta kontratuaren esleipena
1.2.2.5. Kontratua formalizatzea
1.3. Kontratua gauzatzea
1.3.1. Kontratuaren objetua zehazturiko epean gauzatzea da, legean zehazturiko baldintzak betez, eta administrazio-klausuletan nahiz preskripzio teknikoetan jasotako baldintzen arabera
1.3.1.1. Kontratista
1.3.1.2. Administrazioa
1.4. Kontratua azkentzea
1.4.1. Betetzea
1.4.2. Suntsiaraztea
2. KONTRATU MOTAK
2.1. Obra kontratua
2.1.1. Edozein bitarteko erabiliz, obraren bat egitea edo sektore publikoko erakunde kontratatzaileak zehaztutako beharrizanak betetzeko lan bat egitea.
2.1.1.1. Adibidea: Institutu bat eraikitzea
2.2. Herri-lanen kontsezioko kontratua
2.2.1. Kontzesiodunak zenbait obra egiten ditu, eraikuntza berriztatzea eta konpontzea eta eraikitako elementuak kontserbatzea eta mantentzea. Eta kontzesiodunaren aldeko kontraprestazioa obra ustiatzeko eskubidea izaten dute.
2.2.1.1. Adibidea: Errepideak konpontzea.
2.3. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak
2.3.1. Kontratazio organoak pertsona natural edo juridiko baten ardunapenean uzten du zerbitzu publiko jakin baten kudeaketa eta zerbitzuak ustiatzeko eskubidea du.
2.3.1.1. Adibidea: Polikiroldegia ustiatzea.
2.4. Hornidura kontratua
2.4.1. Ondasun higigarrien erosketa, finantza errentamendua edo errentamendua eta erosketa eskubidea edo erosketa eskubiderik gabekoa, da.
2.4.1.1. Adibidea: Telekomunikazioa ekipamenduak eta sistemak eskuratzeko eta errentamenduan hartzeko kontratuak.
2.5. Zerbitzu-kontratua
2.5.1. Jarduera bat garatzeko prestazioak edo obra edo hornidura batetik bestelako emaitza bat lortzeko prestazioak dituena.
2.5.1.1. Posta aire-bidetik edo lurretik garraiatzea.
2.6. Kontratu mistoa
2.6.1. Kontraturen batek beste mota bateko kontraturen bati edo gehiagori dagozkion prestazioak hartzen baditu, ekonomiaren aldetik garrantzirik gehien duen prestazioaren izaera hartu behar da kontuan
2.6.1.1. Aurrez fabrikatutako etxola batzuen instalazioa edo eskultura baten diseinua eta fabrikazioa.
3. KONTZEPTUA ETA LEGE ERREGULAZIOA
3.1. Kontzeptua
3.1.1. Estatuko erkidegoko eta tokiko administrazioetako entitateek, organismoek eta erakundeek kostu bidez egindako kontratua, kontratuen izaera juridikoa edozein dela ere, bai eta horrek diruz lagundutako kontratuak ere.
3.2. Lege Erregularizazioa
3.2.1. Sektore publikoko kontratuak arautzen dituen 9/2017 legea da
4. ELEMENTUAK
4.1. Elementu pertsonalak
4.1.1. Bi alderdi daude
4.1.1.1. Kontratazio organoa
4.1.1.1.1. Pertsona bakarrekoa zein kide anitzeko izan daiteke,eta organoaren izenean kontratuak egiteko ahalmena izan behar du. Horrez gain, kontratuaren arduradun bat izendatu ahal izango du; pertsona fisikoa edo juridikoa.
4.1.1.2. Kontratista pribatua
4.1.1.2.1. Espainiako edo atzerriko pertsona naturalak edo juridikoak izan daitezke kontratista, baldin eta jarduteko gaitasun osoa badute, kontratatzeko debekurik ez badute eta ekonomia, finantza, teknika edo lanbide-kaudimena egiaztatu behar dute, gainera, legeak hala eskatzen duen kasuetan, behar bezala sailkatuta egon beharko dira.
4.2. Elementu errealak
4.2.1. Kontratista egin beharreko objetua edo eman beharreko prestazioak dira.
4.2.2. Administrazioak prestazio horien ordainetan ordaindu beharreko prezioak dira.
4.3. Elementu formalak
4.3.1. Administrazio publikoek egindako kontratuak administrazio dokumentuan formalizatu beharko dira.