Gertaera historikoen KAUSAK eta ONDORIOA

Jetzt loslegen. Gratis!
oder registrieren mit Ihrer E-Mail-Adresse
Gertaera historikoen KAUSAK eta ONDORIOA von Mind Map: Gertaera historikoen KAUSAK  eta  ONDORIOA

1. ADI! Gertaera historiko baten testu bat aztertzen dugunean bertan eman daitezkeen bi Kausa-Ondorio erlazio mota daude

1.1. a) Esaldi edo paragrafo baten barnean ematen diren Kausa-Ondorio erlazioak. (Hau da EUSKARA ikasgaian landu duzuena)

1.2. b) Testuan agertzen den gertaera historikoaren Kausa eta Ondoriok. (Hau da GIZARTE ikasgaian landuko duguna)

2. 2.- KAUSAK

2.1. Gertaera historikoak ez dira inor edo ezerrengan eragin gabe amaitzen

2.2. Gertaera historikoak ez dira arrazoi gabe gertatzen. Aurretik gertatutako zerbaitegatik gertatzen dira.

2.3. Zer da Kausa bat?

2.3.1. Aztergai duzun gertakariarekin lotura zuzena proba dezakezun gertaerak bakarrik hartu ditzakezu kausatzat. Honen inguruan pentsatzeko beste modu bat hau da: Gertaera hori ez zela emango aurretik beste gertaera eman ez balitz.

2.3.2. Gertaera edo ekintza batetaz hitzegiten dugunean, hura eragiten duen aurreko gertaera bat. Gertaera historikoa ematera bultzatu duten aurreko gertaerak soilik dira kausak. ADI! Gerta daiteke aztertzen ari garen gertaera historikoaren aurretik gertatutako beste gertaera bat kausa ez izatea, inolako loturarik ez duelako.

2.4. Zer da multikausalitatea?

2.4.1. Ia gertaera historiko guztiek kausa bat baina gehiago izaten dute

2.5. SAILKAPENAK

2.5.1. Denboraren arabera

2.5.1.1. Hurbileko Kausak

2.5.1.1.1. Gertaera baino ordu, egun, aste edo hilabete batzuk lehenago gertaturikoak. Denbora historikoan atzera egiten dugun heinean epe hauek luzatu egiten dira. Gaur egun gertaerak eta hauek dituzten kausa eta ondorioak gero eta bizkorrago ematen bait dira.

2.5.1.2. Urruneko Kausak

2.5.1.2.1. Gertaera baina urteak, hamarkadak edo mende batzuk lehenago emandako gertaerak.

2.5.2. Atalen arabera

2.5.2.1. Kausa Ekonomikoak

2.5.2.2. Kausa Sozialak

2.5.2.3. Kausa Kulturalak

2.5.2.4. Kausa Politikoak

3. 3.- ONDORIOAK

3.1. Zer da ondorio bat?

3.1.1. Beste gertaera baten emaitza zuzena bezala ematen den zerbait da.

3.1.2. Ondorioek, pertsona, gizarte, sinismen edo historiako beste edozein ataletan eragin dezaketa

3.2. Gertaera historiko gehienek ondorio bat baina gehiago izan ohi dute.

3.3. SAILKAPENAK

3.3.1. Denboraren arabera

3.3.1.1. Urruneko ondorioak

3.3.1.1.1. Gertaeratik urteak, hamarkadak edo mende batzuk ondoren emandako gertaerak.

3.3.1.2. Hurbileko ondorioak

3.3.1.2.1. Gertaeratik ordu, egun, aste edo hilabete batzuk ondoren gertaturikoak. Denbora historikoan atzera egiten dugun heinean epe hauek luzatu egiten dira. Gaur egun gertaerak eta hauek dituzten kausa eta ondorioak gero eta bizkorrago ematen bait dira.

3.3.2. Atalaren arabera

3.3.2.1. Ondorio Ekonomikoak

3.3.2.2. Ondorio Sozialak

3.3.2.3. Ondorio Kulturalak

3.3.2.4. Ondorio Politikoak

4. 1.- GERTAERA HISTORIKOA FINKATU

4.1. FOKOA argi izan. Kausa eta ondorioak aztertzen hasi aurretik Gertaera historikoa zehazki finkatu behar dugu. Horretarako:

4.1.1. 1.- Gertaeraren izena

4.1.2. 2.- Gertaeraren datak

4.1.3. 3.- Zer gertatu zen gertaera horretan? Deskribapen laburra

4.1.4. Aurreko hiru atal hauek argi ditugunean gertaera historikoaren kausa eta ondorioak aztertzeko prest gaude. Baina horren aurretik ...

5. ADIBIDEA: Lehio apurketa

5.1. GERTAERA: Lehioaren apurketa

5.2. KAUSAK: Lehiori harri bat jaurtitzen badiot... Zeintzuk izan dira gertaera horren kausak?

5.2.1. 1.- Harria bera

5.2.2. 2.- Nik harria botatzearen ekintza

5.3. ONDORIOAK: Behin harria jaurti ondoren gertatuko dena. Zeintzuk izan dira gertaera horren ondorioak?

5.3.1. 1.- Kristal txikituak

5.3.2. 2.- Lehioaren jabearen haserrea