Jetzt loslegen. Gratis!
oder registrieren mit Ihrer E-Mail-Adresse
Polifoina von Mind Map: Polifoina

1. FORMA POLIFONIKO BERRIAK

1.1. ORGANUM NEURTUA Organum formari jarraituz, beheko ahotsak kantu gregoriarraren erritmoa zeraman bitartean, goiko ahotsak beheko nota luze bakoitzerako nota motz asko kantatzen zituen, beraz, ahots bakoitzak bere erritmoa zeraman. Sistema honetan bi mota bereiz ditzakegu MOTETEA Bi edo hiru ahotseko FORMA POLIFONIKOA da; ahots guztiak LETRA EZBERDINA kantatu eta ERRITMO EZBERDINA dute. Ars Antiquako asmakizunik GARRANTZITSUENA izan zen. Motetean letra PROFANOAK eta ERLIJIOSOAK nahasten dira, eta eremu profanoan nahiz erlijiosoan erabiltzen da. Polifonia profanoaren lehen urratsak eman ziren. HIRU HIZKUNTZA desberdinetan egon zitekeen, lehena latinez, bigarrena herriaren hizkuntzan eta hirugarrena beste hizkuntza batean.

2. ARS NOVA

2.1. Arte berria esanahia duen izen honekin, XIV. mendetik aurrera Frantzian erabiltzen ziren konposizio-teknika berriak adierazi nahi dira. Philippe de Vitry eta Guillaume de Machaut nabarmendu ziren. KONTRAPUNTU: ahots bateko nota bat beste ahots bateko notaren aurka. Berrikuntzak honako hauek dira: - Konpositoreari gero eta GARRANTZI HANDIAGOA - NOTAZIO MUSIKALA - Ahotsen arteko imitazioa zabaldu - Frantzian eta Ingalaterran hiru eta lau ahotsetarako polifonia - ITALIAN melodiak apainduraz gero eta hornituagoak Italian forma berriak ere landu ziren: - Madrigala: bi ahotsetarako kantua, trobalariengandik jasoa. - Caccia: kanon itxurako bi ahots. Entzunaldia

3. Polifoniaren Oinarriak

3.1. ORGANUM Melodia gregoriarra, elkarren arteko distantzia berdina mantenduz batera doazen bi ahotsek abesten dute. Distantzia hori laugarren edo bosgarren mailako bitarteak izan ohi dira. DISCANTUS Melodia gregoriarra kantatzen duen ahotsaren gainetik, aurkako noranzkoan beste ahots bat dugu.

4. ARS ANTIQUA

4.1. XII eta XIII mendeak hartzen dituen garaiari deitzen diogu. Garai honetan, musikaren fenomeno garrantzi-tsuenetariko bat sortu zen: musika erritmoaren bilaketa Gregoriarraren erritmo askea baztertuz. Sei modu erritmikoak sortu zituzten