PROGRAMAZIOA

Create a Competitive Analysis / SWOT to position your company in the market

Comienza Ya. Es Gratis
ó regístrate con tu dirección de correo electrónico
PROGRAMAZIOA por Mind Map: PROGRAMAZIOA

1. Sarrera

1.1. • Haur Hezkuntzako etapa (0-6 urte) oso garrantzitsua heziketarako • Bi ziklo bereizi: 0-3 urte eta 3-6 • Haurren ezaugarriak: mugitzeko beharra; oinarrizko nozioez jabetu; gorputzaren atalak izendatzen hasi; komunikazioan garapen handia; plastikako, musikako eta adierazpeneko jarduerak gogoko; egozentrismoa nagusi; autonomia gehiago; pentsamendu logikoaren garapena … • Xede nagusia: haurren erabateko garapena bultzatzea. Gaitasunak eta trebetasunak bultzatzea eta harremanetarako edo elkarbizitzarako baloreak, jarrerak eta arauak indartzea. • Kausitzen ditugun egoera bereziei eta hezkuntza-premiei ahalik eta erantzun egokienak bilatzen saiatu behar dugu etapa honetan. • Honako hauek landu: garapen afektiboa, mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak, eta ikasleen ingurunearen ezaugarri fisikoen eta sozialen aurkikuntza. • Hauek ere egin behar: familiekin lankidetzan, haurren garapen osoa sustatu; desberdintasunak prebenitzeko eta orekatzeko hezkuntza sustatu; bi hizkuntza ofizialetako elebitasuna bermatzeko baldintza egokiak sustatu eta bultzatu; hiru urtetik beherako haurrak zaintzeko zerbitzua eskaini familiei; eta bi mila biztanle baino gutxiagoko landa-eremuetako biztanleei kalitatezko hezkuntza-zerbitzua eskuratzeko aukera eman. • Ikasleak jasotzen dituen ariketa ezberdinen eta esperientzia ezberdinen artean oreka bat egon behar du, beti ere, jarduera hauek ikasleen garapenari egokitua egongo dira. • Talde bakoitzeko zenbait hezitzaile, eta hauekin talde-lanean laguntzaile talde bat. Ikastetxean egongo diren psikologoak, psikomotrizitateko espezialistak, psikopedagogoak, … izango dira aurretik aipatutako hezitzaileen laguntzaileak. • Giro fisikoan, ikastetxean barneko zein kanpoko guneak egongo dira eta ikastetxea aurkitzen den ingurunearen araberako baliabide naturalak zein kulturalak erabiliko dira haurren heziketa haurrera eramateko. • Denbora antolatzeko, jardueren ordutegia malgua izango da eta bertako jarduerak ariketa ezberdinez osaturik egongo dira. • Antolamendua, ikasketen, erabakien, diagnostikoen eta hausnarketen prozesu baten ondorioa izango da. • Gure programazioa Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrei zuzendua

2. Heburuak

2.1. Helburu orokorrak

2.1.1. Dekretuan azaltzen diren helburu orokor guztietatik, guk, gure zikloan lantzeko, horietako batzuk besterik ez ditugu hartu, esperientzia eremu bakoitzeko.

2.1.1.1. 1. Esperientzia eremua: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala. (5)

2.1.1.2. 2. Esperientzia eremua: Ingurunearen ezaguera. (4)

2.1.1.3. 3. Esperientzia eremua: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena. (5)

2.2. Helburu didaktikoak

2.2.1. Helburu didaktikoei dagokienez, konpetentzia moduan idatzi ditugunak, esperientzia eremu bakoitzeko batzuk aukeratu ditugu.

2.2.1.1. 1. ESPERIENTZIA EREMUA: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala (5)

2.2.1.2. 2. ESPERIENTZIA EREMUA: Ingurunearen ezaguera (10)

2.2.1.3. 3. ESPERIENTZIA EREMUA: hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpenak (9)

3. Edukiak

3.1. Edukien inguruan esan behar da, esperientzia eremu bakoitzetik, eta hauen barnean dagokien blokeetatik, alegia, bigarren zikloko blokeetatik, hainbat eduki agertzen direla, helburu orokorrekin erlazioa dutenak.

3.1.1. 1. ESPERIENTZIA EREMUA: NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

3.1.1.1. 1. blokea: gorputza eta norberaren irudia (4) 2. blokea: jolasa eta mugimendua (4) 3. blokea: Jarduera eta egunerokotasuna (5) 4. blokea: Norberaren zaintza eta osasuna (4)

3.1.2. 2. ESPERIENTZIA EREMUA: INGURUNEAREN EZAGUERA

3.1.2.1. 1. blokea: ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria (3) 2. blokea: natura ezagutzen hastea (5) 3. blokea: Kultura eta bizitza gizartean (5)

3.1.3. 3. ESPERIENTZIA EREMUA: HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

3.1.3.1. 1. blokea: hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea (5) 2. blokea: ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. (4) 3. blokea: arte hizkuntza (5) 4. blokea: gorputz- hizkuntza (4)

4. Metodologia

4.1. • Printzipioak

4.1.1. Berritze Nagusiak gaitasunen garapenerako aipatutako estrategia metodologikoetako batzuk ditu irizpide gisa. Guk gelan erabiltzen dugun metodologia aktiboa, konstruktibista eta motibatzailea da. Haur guztiek hartzen dute parte gelako jardueretan modu aktiboan. Helburu nagusia haurrek gauzak ikastea da, eta hori modu ezberdinetan lortzen saiatzen gara. Izan ere, ez dugu nahi haurrek gauzak buruz ikastea soilik, baizik eta ikasten dutena eguneroko bizitza errealean praktikan jartzen jakitea eta gainera, autonomia izatea. Hau guztiaz gain, motibazioa ere beharrezkoa da, bai ikasleengan, baina baita irakasleengan ere.

4.2. • Ikas-jardueren oinarriak eta ezaugarriak

4.2.1. Ikasleekin zenbait jarduera egiteko orduan, ikastetxe honetako metodologia ikaskuntza esanguratsuan oinarritzen da. Batez ere garrantzi handia emango zaio ikasleen parte hartzeari. Haurrak, adin txikikoak direnez, erritmo, interes eta behar desberdinak dituzte, eta hori kontuan hartu behar da hainbat gauzetarako.

4.3. • Taldekatzeko moduak eta antolatzeko irizpideak

4.3.1. Jarduera gehienak taldean egingo dira, baina batzuetan banaka ere arituko dira haurrak. Izan ere, haur bakoitzaren garapen maila ez da berdina eta bakoitzaren aurrerapenak ere ezberdinak dira. Jardueraren araberako izango da taldea homogeneoa edo heterogeneoa izan. Baina talde guztiak mistoak izango dira.

4.4. • Jarduera motak

4.4.1. Jarduera mota ezberdinak burutuko dira eskakizun-maila handiko jarduerak eta espontaneotasun bizikoak orekatuz. Egunero, haurrek egingo duten lehendabiziko saioa sarrera moduko bat da,aurreko eguneko pasarteak kontatuz. Gehienbat txokoetan ibiltzen dira baina Psikomotrizitateko saioak, musikakoak, ingelerakoak, ipuinen kontaketa … eta beste zenbait jarduera ere betetzen dituzte. Egunero izango dute ordu erdiko atseden bat. Eguna amaitzeko, ibili duten guztia jasoko edo txukunduko dute eta eguna abesti batekin bukatuko dute.

4.5. • Espazioen erabilera

4.5.1. Klasea txokoen bidez antolatua egongo da, zehazki, lau txoko desberdin. Lehenengoa etxe moduko bat izango da (sukalde, logela … eta guzti). Bigarren txokoa antzeztoki bat izango da (eszenatoki batekin). Hirugarren txokoa plastika txokoa izango da (haurrek pintatu, idatzi, irakurri, … egin dezakete). Eta azkeneko txokoa jolasen txokoa izango da (jostailu ezberdinez hornitua).

4.6. • Denbora eta jardueren antolaketa

4.6.1. 5 urteko haurren gela bateko ordutegiaren planteamendua.

4.7. • Baliabideak

4.7.1. Ikasturtean zehar zenbait baliabide ezberdin erabiliko dira, honen bidez ikasleek zenbait kontzeptu era ezberdinetara ikasi ahal izango dituzte. Esate baterako, bideoak, irakurketa-liburuak, kolore ezberdinetako errotulagailuak, arkatzezko pinturak, paperak, txoko ezberdinetako material guztia …

4.8. • Aniztasunari emandako erantzuna

4.8.1. Bi ikasle berdin ez daude, hau da, pertsona edo ikasle bakoitza desberdina izanez haur bakoitzaren motibazio, behar, interes eta ezaguera-estiloa errespetatu eta horietara egokitu beharko genuke. Haur bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu, eta irakasleak, horiek errespetatu behar ditu, eta gainera, horietara egokitu. Programazio, jarduera edo proposamen horiek irakaskuntza-prozesua ikasle bakoitzaren behar pertsonaletara egokitzeko aukera eman behar dute. Klaseko ikasleen ezaugarrien arabera, metodologian aldaketak egingo dira. Espazioa eta denbora ere modifikagarriak izan daitezke. Tutoretza orduak eskainiko dira, bai ikasle, eta baita gurasoentzat ere. Ikasle guztien artean, gehienetan dago norbait behar bereziak dituenak. Beraz, egokia da ikasle bakoitza ondo behatzea eta bere ezaugarriak ezagutzea, laguntza hori eman ahal izateko.

5. IRITZIA/ GOGOETAK: Egindako lan hau (Programazio bat asmatzea alegia) egokia iruditu zait, zeren eta gu ikastetxe batean lanean hasten garenean, bertan ere Programazio bat izango dute eta aurretik horri buruz ideia eta jakintza batzuk izatea komeni dela uste dut. Niri, gauza berriak ikasteko balio izan dit. Dena den, oso lan luzea iruditu zait.

6. Kokapena

6.1. Kanpo testuingurua

6.1.1. • Ikastetxea Azkoitian kokatua • Maila sozio-ekonomiko ertaina, baina familia batzuk maila ertain-baxukoa, Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen dutenak • Atzerritar kopurua asko igo (Marokoarrak, Induak, Errumaniarrak…) • Baliabide eta zerbitzu desberdinak aurkitzen dira herrian: polikiroldegia, zinea, frontoiak, parke ugari, liburutegi bat. • Etxebizitzak 3-4 pisutakoak gehienak, baina baita txaletak ere. Inguruan hainbat baserri • Azken urteotan, enplegu tasak behera egin du. Baina gurasoen %75-80 inguru lanean. • Ikasleen etxeetan batez ere euskaraz, baina batzuk (atzerritarrek adibidez) gaztelaniaz • Ikasleak Azkoiti bertakoak • Famili eta eskolaren artean gertuko erlazioa mantentzen da, elkarrizketa ugari eginez eta gurasoek eskolako ekintzetan parte hartuz

6.2. Barne testuingurua

6.2.1. • Ikastetxearen esparruaren barnean, haurtzaindegia eta Haur Hezkuntza eraikin batean, eta Lehen Hezkuntza eta DBH beste batean. • Haur Hezkuntzan urte bakoitzeko bi gela, zortzi guztira. • Bideo gela, antzokia, parkea eta jolastokia, komunak, irakasle gela bat. Bi urteko haurren gelan gainera, sukaldea eta lo egiteko lekua • Ikastetxean berrikuntza-prestakuntza proiektu ezberdinak: kulturartekotasuna, Agenda 21, normalkuntza proiektua, elkarbizitza. • Gela bakoitzean 20 bat inguru ikasle, guztira 160 inguru. • Haur Hezkuntzan 6 irakaskuntza maila, bi ziklotan banaturik. Kurtso bakoitzeko bi gela eta horietako bakoitzean 2-3 irakasle etorkin bataz beste. • Gure taldea bigarren zikloko azken urtea egiten ari diren 5 urteko 20 ikasle. Orokorrean talde ona eta langilea. • Ikastetxeko irakasle guztiek Magisteritza titulua. Irakaskuntza berezietan espezializatuak ere badaude: psikopedagogoa, psikomotrizitatekoa, musika, heziketa berezia, ingelera,... Guztiek, 25 urte baino gehiago daramatzate lanean, horrek ekartzen duen esperientzia izanez. • Ikastetxeko klima ona da, eta gainera, irakasleak lanean gustura aritzen dira • Gure ikasgelako haurrak eragiketa-aurreko aldia (2-7 urte) izenekoan aurkitzen dira. Bertan hizkuntzazko edo intuiziozko adimena garatzen da eta sinboloak erabiltzen hasten dira. Aurrerapen handiak gertatzen dira.

7. Konpetentziak

7.1. Programazioan landutakoak sei:

7.1.1. 1.- Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Errespetuzko eta osasunaren zaintzarako jarrerak lortzea, norberaren irudia errespetatzea, komunitatean integratzea eta sozializatzea, naturako elementuak ezagutzea...

7.1.2. 2.- Ikasten ikasteko gaitasuna Norberaren buruarekiko konfiantza izatea, bakoitzaren aukerak eta mugak ezagutzea, akatsak onartzea, hizkuntza erabiltzea...

7.1.3. 3.- Matematikarako gaitasuna Matematika-elementuak ezagutzea, matematika jarduerak egiteko behar den norbere buruarekiko konfiantza edukitzea...

7.1.4. 4.- Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Ahozko nahiz idatzizko hizkuntza erabiltzea adierazi, interpretatu eta ulertzeko; bizikidetzako oinarrizko arauak barneratzea; ohitura, kultura... ezberdinen ezaugarriak ezagutzea komunikazio mota egokienak erabiltzeko...

7.1.5. 5.- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Nork bere burua ezagutzea eta balioestea, gizarte-errealitatea ulertzea, bizikidetzarako oinarrizko arauak ulertzea, kultura ezberdinetako ezaugarriak ezagutzea, jende desberdinarekiko errespetua izatea, norberaren ideiak adieraztea eta besteenak entzutea...

7.1.6. 6.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Norbere buruaren ezagutza eta autoestimua izatea, autokritika izatea, kontrol emozionala izatea, harremanetarako eta lankidetzarako gizarte-trebetasunak eskuratzea, besteen ideiak balioestea...

8. Ebaluazio irizpideak

8.1. Dekretuaren III. Eranskinean oinarrituta, hainbat ebaluazio irizpide zehazten dira gure Programazioan, esperientzia eremuka sailkatuta

8.1.1. 1. ESPERIENTZIA EREMUA: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala (14)

8.1.2. 2. ESPERIENTZIA EREMUA: ingurunearen ezaguera (10)

8.1.3. 3. ESPERIENTZIA EREMUA: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena (8)

9. Unitate Didaktikoak

9.1. Kurtsoak hiru hiruhileko ditu, eta hiruhileko bakoitzean bost unitate didaktiko lantzen dira. Ondorioz, guztira 15 unitate didaktiko ematen dira kurtso bakoitzean. Unitate didaktiko baten atalak ondorengoak dira: izenburua, xedea (proiektua bada), helburu didaktikoak, edukiak, eta ebaluazio adierazleak.

9.2. Adibidea

9.2.1. SARRERA

9.2.1.1. Izenburua

9.2.1.1.1. "Udazkena ezagutzen"

9.2.1.2. Justifikazioa: Unitate Didaktikoaren zentzua eta xedea azalduko dira, eta baita laburpena ere.

9.2.1.2.1. Garrantzitsua denez umeek jakitea lau urtaro desberdin ditugula eta bakoitzak dituen hainbat ezaugarri ezagutzea, Unitate Didaktiko honen bidez hori landuko da.

9.2.1.3. Kokapena: taldearen ezaugarri zehatzak, Unitate Didaktikoaren kokapen tenporadla, saio kopurua...

9.2.1.3.1. Zuzenduta dagoen taldearen ezaugarri zehatzak (garapen afektiboa eta soziala, garapen psikomotorea, garapen kognitiboa, eta nortasunaren era keta).

9.2.1.3.2. Noiz landuko da? Urtaro honetan, hau da, udazkenean. Beraz, iraila bukaeran eta urria hasiera aldean arituko gara. Horretarako, astean 4 saio egingo dira, 3 astetan zehar. Planifikatuta egon arren, umeekin arituko garenez, agian, aldaketaren bat egin beharko da denborari dagokionez.

9.2.2. METODOLOGIA

9.2.2.1. Gure Unitate Didaktikoan prozesua nola aurrera eramango dugun zehaztean datza, Programazioan zehaztutako printzipio metodologikoetan oinarrituz.

9.2.2.1.1. Gure metodologia aktiboa, konstruktibista eta motibatzailea izango da. Honetarako erabiliko dugun estrategia metodologikoa Decroly-ren interes guneetan oinarritzen da. Bertan, hiru fase bereizten dira: behaketa fasea, asoziazio fasea eta adierazpen fasea.

9.2.2.1.2. Espazioaren antolaketa:

9.2.2.1.3. Ikasleen taldekatzeak: burutu beharreko jardueraren arabera ezberdina (banaka, talde txikitan edo talde osoa)

9.2.2.1.4. Denboraren antolaketa: 3 asteko iraupena, eta aste bakoitzean, 4 ordu. Hala ere, jarduera bakoitzari denbora ezberdina eskainiko zaio, guztiek ez dutelako denbora berdina behar.

9.2.2.1.5. Baliabideak: giza baliabideei dagokionez, irakaslea nahikoa. Materialei dagokionez, jardueran arabera bat edo beste: irudiak, papera, kartulina, guraizeak, kola, margoak, argazkiak, hostoak...

9.2.2.1.6. Jarduerak: Unitate Didaktiko honetan landuko diren jarduera zehatzak, bakoitzari dagozkion saio kopurua, taldekatzea, helburu didaktikoak, konpetentziak, eta baliabideak zehaztuz.

9.2.2.1.7. Aniztasunari arreta: gelan ditugun ikasle berezien (hau da arazoren bat dutenak edo laguntza edota arreta berezia behar dutenak) aipamena eta bakoitzari emango zaion arreta Unitate Didaktiko hau burutzerako garaian.

9.2.3. EDUKIAK

9.2.3.1. Programazioan adierazitako edukietatik abiatuz, gure Unitate Didaktikora egokitzen diren edukien aukeraketa egingo da (Esperientzia Eremu bakoitzetik): kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak.

9.2.4. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

9.2.4.1. Ikasleen ebaluazioa

9.2.4.1.1. Adierazleak: Ikasleek eskuratu beharreko amaierako gaitasuna islatzen dute. Programazioan planteatu diren adierazleak hartuko dira abiapuntu eta Unitatearen eduki zein helburu didaktikoekin koherentzia islatuko dute.

9.2.4.1.2. Prozedurak: Ikasleen ebaluaziorako baliagarria den informazioaren biltzea nola eta noiz burutuko den adieraziko da

9.2.4.1.3. Instrumentuak: Ikasleen ebaluaziorako erabiliko diren instrumentuak zehaztuko dira

9.2.4.2. Unitate Didaktikoaren eta irakasle-praktikaren ebaluazioa

9.2.4.2.1. Aurretik planifikatutakoa eta gelaren errealitatean aurrera eramandakoa zein neurritan bat egiten duen aztertzean datza, beti ere arazo esanguratsuenak aintzat hartuz. Bestetik, erabilitako irakasle-praktika egokia izan den analizatuko da.

9.2.5. KONPETENTZIAK ETA HELBURUAK

9.2.5.1. Konpetentziak

9.2.5.1.1. Unitate Didaktiko honen bitartez landuko diren konpetentziak adieraziko dira.

9.2.5.2. Helburuak

9.2.5.2.1. Helburu orokorrak

9.2.5.2.2. Helburu didaktikoak

9.2.6. JARDUERAK

9.2.6.1. Jardueren sekuentzia

9.2.6.1.1. Atal honetan saio bakoitzean aurrera eramango ditugun jardueren sekuentzia era narratiboan azalduko da.

9.2.6.2. Saio bakoitzaren deskribapena

9.2.6.2.1. Atal honetan, saio bakoitzean aurrera eramango ditugun ariketa guztien deskribapena egingo da. Lekua, materiala, denbora eta aniztasunari emandako erantzuna ere adieraziko dira.

9.3. IRITZIA/ GOGOETAK: Lan hau ere, Unitate Didaktiko bat sortzea eta planifikatzea, baliagarria dela uste dut. Izan ere, gu irakasle lanetan aritzen garenean, erabili beharko ditugu eta honen bidez, nola funtzionatzen duten eta, pixka bat, nola egiten diren ere ikasi dugu. Gainera, konturatu naiz, Haur Hezkuntzan egiten diren ariketa guztiek ere, helburu zehatz bat dutela, ez direla egiteagatik egiten, eta gauza asko hartzen direla kontuan. Lan hau taldean egitea egokia iruditu zait, horrela, errazago eta azkarrago egin dugulako.