Comienza Ya. Es Gratis
ó regístrate con tu dirección de correo electrónico
IRAITZ APARATUA por Mind Map: IRAITZ APARATUA

1. ORGANOAK

1.1. GILTZURRUNAK

1.1.1. Gernu sistemaren parte dira. Gernuaren bidez kanporatzen dituzte hondakin substantziak.

1.2. BIRIKAK

1.2.1. Karbono dioxidoa kanporatzen dute

1.3. IZERDI GURUINAK

1.3.1. Izerdia sortu eta jariatzen dute. Izerdiaren konposizioa gernuaren oso antzekoa da (ura, gatz mineralak eta hondakin-substantzia organikoak), baina kontzentrazio txikiagoan.

1.4. GIBELA

1.4.1. Digestioaren eta zenbait botikaren ondorioz sortutako hondakinak kanporatzen ditu gorotz bidez.

2. GAIXOTASUNAK

2.1. GILTZURRUN GUTXIEGITASUNA

2.1.1. Giltzurrunek hondakinak iraizteko gaitasuna galtzen dutenean, pertsona horrek giltzurruneko gutxiegitasuna duela esaten da. Gutxiegitasunak bi giltzurrunei erasaten badie, dialisira jo behar izaten da.

2.1.2. Gaixoaren odola arteria batetik hartuta, hodi bidez dialisigailu batetatik pasarazten da hondakinak kendu ahal izateko.

2.1.3. Prozesuak 4 ordu inguru irauten du eta astean hiru aldiz egin behar izaten da.

2.2. GILTZURRUNEKO KOLIKOA

2.2.1. Hainbat gatz mineralez osatutako harriak pilatzeagatik sortzen da. Harriak giltzurrunean gera daitezke ala gernubideetan zehar kanporatu. Oso mingarria izaten da.

2.2.2. Asaldura metabolikoak, ur gutxi edatea eta zenbait elikagai hartzea (ehiz haragia, mariskoak..)izaten dira eragile nagusiak.

2.3. ZISTITISA

2.3.1. Maskuriaren pareten eta gernubideen hantura da, mikroorganismoen infekzioak eraginda.

2.3.2. Gernu-jarioak izaten dira, maskuria ez baita gai gernuari eusteko. Txiza egiteko gogoa maiz eta egiterakoan erresumina sentitzen da.

2.4. HAUEI AURRE HARTU

2.4.1. HIGIENEA

2.4.2. ELIKADURA

2.4.3. UR UGARI EDAN

3. FUNTZIOA

3.1. Metabolismoaren ondorioz sortutako substantzia toxikoak kanporatzen ditu.Kanporatzeko prozesuari iraizketa deritzo.

4. GERNU SISTEMA

4.1. ATALAK

4.1.1. GILTZURRUNAK

4.1.1.1. Sabelaren atzealdean, alde banatan kokatutako bi organo dira.

4.1.1.2. Bertan odola iragazten da hondakin-substantziak kentzeko. Horren emaitza da GERNUA.

4.1.1.3. Odola giltzurrunera giltzurrun-arteriaren bidez sartzen da eta giltzurrun-zainaren bidez atera (iragazita).

4.1.1.4. Hainbat atal ditu: Azala, piramideak, kaliza, giltzurrun pelbisa, muina...

4.1.2. GERNUBIDEAK

4.1.2.1. Gernua giltzurrunetik kanpoaldera garraiatzen duten hodiak dira. Ureterrek,maskuriak eta uretrak osatzen dituzte.

4.1.2.2. Ureterrek gernua giltzurrunetatik maskuriara eramaten dute.

4.1.2.3. Maskuria poltsa gihartsu eta elastikoa da. Bertan gernua metatzen da.

4.1.2.4. Uretraren bidez gernua maskuriatik kanporatzen da.

4.2. NEFRONAK

4.2.1. ZER DIRA

4.2.1.1. Nefronak, giltzurrunen unitate funtzionalak dira, odola iragaziz eta araztuz, gernua eratzen dute.

4.2.2. ATALAK

4.2.2.1. GLOMERULUA

4.2.2.1.1. Mataza baten modura bildutako kapilare multzoa. Giltzurrun azalean biltzen dira.

4.2.2.2. BOWMAN-EN KAPSULA

4.2.2.2.1. Glomerulua biltzen duen poltsa antzekoa.

4.2.2.3. GILTZURRUN-TUBULUA

4.2.2.3.1. Okertutako hodi luzea. Giltzurrun-muinean biltzen dira orohar.

4.2.2.4. HODI BILTZAILEA

4.2.2.4.1. Hainbat nefronen isuria (gernua) biltzen duen hodia da. Giltzurrun kaliza/pelbisean biltzen dira.

4.3. GERNUA ERATZEKO URRATSAK

4.3.1. 1-IRAGAZKETA

4.3.1.1. Odol-plasmako substantziak glomeruluko kapilarren pareta meheetan zehar Bowmanen kapsularen barru aldera igarotzean datza.

4.3.1.2. Glomeruluko presioa handia eta kapilarrak oso iragazkorrak izateari esker gertatzen da. Bowmanen kapsulara odol plasmako substantzia guztiak doaz proteinak eta odol zelulak ezik

4.3.2. 2-BIRXURGAPENA

4.3.2.1. Iragazitako substantzien gehiengoa odolera igarotzean datza, giltzurrun tubuluaren inguruan dauden kapilareetara bueltatuko dira.

4.3.2.2. Organismoak soilik behar duena bixurgatzen du:Ura,gatzak,glukosa,ioiak,aminoazidoak...

4.3.3. 3- JARIAKETA

4.3.3.1. Giltzurrun tubuluaren bukaeran, hau inguratzen duen kapilareetako odoletik,amoniakoa, ioi batzuk eta hainbat botika pasako dira giltzurrun tubulura.