1. Didaktika orokorra
2. Curriculuma
2.1. gogeta
2.1.1. Klase honetan curriculum-ari buruzko prezi bat egin behar genuen. Irakasleak azalpenak eman ondoren bakoitza bere taldekideekin curriculum-aren definizio zehatza aurkitzen saiatu behar izan genuen. Hainbat ideia eta aurkikuntza ondoren taldeetan mantendu ginen eta bakoitzak bere iritzia eman zuen klase guzitaren aurrean. Azkenan eman zen emaitza definizio guztiak batuz eta elkarjarriz honako hau izan zen: “ikasle batek ikasten duen guztia planifikatzen duen dokumentu bat da”. Honez gain, curriculumaren zehaztapen mailak ezarri genituen eta ondoren horri buruzko galdera batzuk erantzuten saiatu ginen talde txikietan jarraituz.
3. Errubrika
3.1. gogoeta
3.1.1. Curriculum-ean egindako preziak elkarjarri ondoren bakoitzak bere taldeetan egindakoa gainontzekoei azaldu genuen. Ideia desberdinak entzutean eta ondorioak ateratzen saiatzeko ahalegin horrek parte hartzera bultzatzen zigun beraz oso lan praktikoa iruditu zitzaidan. ikasleek irakasleek ebaluatzeko zein tresna erabiltzen duten jakitea ezinbestekoa iruditzen zaidanez egokia izango zen irakasle bakoitzak errubrika bat eramatea. Naiz eta haurrak haur hezkuntza etapa horretan ingurugiroa behar bezala ez ulertu, irakasleak azalpen garbi eta txiki bat ematea eredugarria iruditzen zait.
4. Nire hezkuntzaren ibilbidea
4.1. gogoeta
4.1.1. Hiruhilabeteko saiorik gustokoena izan dela esatera hausartzen naiz. Klase honetan bakoitzan bere ibilbide akademikoari buruz lan bat egin behar izan genuen. Ezer egin aurretik, talde txikietan ipini ginen ikaskuntzako etapak nondik norakoak ziren eztabaidatzen. Hainbat buru hauste izan ondoren azkenean irakaslea izan zen argitu ginduenak. Behin adin zehatzak lortu ondoren guztia lotzen jakin izan genuen. Oso klase dinamikoa eta dibertigarria iruditu zitzaidan. Bertak ikasle bakoitzak bere ibilbide akademikoa idatzi behar zuen mindmaster-en eta ondoren azaldu. Gure ibilbide akademikoa ipintzeaz gain gure bizipenak jartzeko aukera eman zigun. Guztia bete ondoren iruzkin bat egin behar izan genuen eta bukatutzat emateko gure esperientziekin osatu lana.
5. Konferentzia
5.1. gogoeta
5.1.1. Saioa hau guztiz desberdina izan zen. Klase horretan, bideo bat jarri zigun irakasleak, modu horretan klase ordua desberdina izatea lortu zuen. Bideoa zerbait berria dela ikustean ikasleok arreta handiago bat ipini genuela iruditzen zait. Egia esan zertxobait eramangarriagoa izan zela klase hura. Bertan, Jose Moyaren konferentzia bat ikusi genuen non konpetentziei buruz mintzatzen zen. Bideoa aurrera joan ahala guk hainbat galderei erantzun behar genuen. Izan ere, bideoa ez zen guztiz argi ikusten ez entzuten eta horrek arreta maila jeistea egin zigun. Hala eta guztiz ere, bideoa bere osotasunean ikusi ondoren etxean azaldu nahi zena ulertzen bukatu nuen. Bideoan agertzen zen konpetentziaren definizioa oso interesgarria iruditu zitzaidan eta bertan erabili izan zituen trikimailu edo baliabideak ere.
6. Programazioa
6.1. gogoeta
6.1.1. Programazioa izan da agian ordu gehien sartu beharreko lana eta pisutsuena. Programazio hitzak dion bezala, ikastola bateko programazio bat prestatu behar genuen. Lan mamitsua eta interesgarria aldi berean burutu behar genuena. Lan hau behar bezala egiteko ikastola batera joan behar izan genuen. Zertxobait arraroa egin zitzaigun inoiz ez genuelako horrelakorik egin aurretik. Gure lehenengo lana izateko ez ginen horren gaizki moldatu naiz eta pixkat “desorientatuak” ibili ez baigenekien zein informazio sartu, bilatu eta nola erabili. Irakasleak lana azaldu zuen garaian esperientzia irabaztekoa zela iruditu zitzaigun bertan aurkituko genituen gure kabuz oztopoei aurre egiten jakiteko. Taldean egin behar zenez inoiz ez ginen guztiz ados jartzen eta horrek beharbada zailtasun gehiago ekarri zigun. Azkenean ikastola eta programa egoki bat planteatu genuen eta gauza bera egin genuen. Lanak, teoriaz gain praktikan jartzeko aukera ematen zigun eta hori da gehien gustatu zitzaiguna.
7. Unitate didaktikoa
7.1. gogoeta
7.1.1. Unitate didaktikoan landu duguna izan da agian garrantzitsuena gure etorkizunerako. Izan ere, irakasleak garenean hainbat unitate didaktiko burutu beharko ditugulako. Gure kasuan hiru pertsonez egin dugu lana eta hainbat zailtasun izan ditugu ez baigenuen informazio nahikoa. Errazagoa izaten jarraitzen duela taldeka egiten bada baina ohartu behar gara irakasle izaten bagara bakoitzak bere kabuz egiteko gai izan behar duela. Ondorioz, lan zaila baina oso baliagarria dela pentsatzen dut.
8. Lan modularra
8.1. gogoeta
8.1.1. Urte guztian zehar bi lan modular egin ditugu iada eta hemen sartzea erabaki dut didaktikako atal bat jorratu dugulako. Besterik gabe lana bertan ikus daiteke egindakoa. Lan honek ordu asko eraman digu baina bere fruitua ateratzen jakin izan dugu. Gogokoa ez izan arren bikain landu dugula pentsatzen dut