登録は簡単!. 無料です
または 登録 あなたのEメールアドレスで登録
Mapa mentala により Mind Map: Mapa mentala

1. 4. Programazioa: Diagnostikoa eta Unitate Didaktikoa.

1.1. VII. Lana

1.1.1. Eginbeharrekoa:

1.1.1.1. Kuatrimestrea amaitzeko, Haur Hezkunztako programazio bat burutu behar genuen. Horretarako, bosteko taldean burutu genuen programazioa; Haur Hezkunztako Curriculumetik abiatuta.

1.1.2. Zailtasunak:

1.1.2.1. Astero programazioaren zati bat bidaltzea. Izan ere, errazagoa izango zen guretzat dena amaieran bidaltzea osorik eta ez zatika. Gero zatiak elkartzen joan behar izan ginen eta amaierako lana osatzeko.

1.1.3. Gogoeta:

1.1.3.1. Kuatrimestre hasieran egindako lan guztiak, erabilgarriak egin zaizkit programazioa burutzeko; esaterako, Curriculumaren galderak.

1.2. VIII. Lana

1.2.1. Eginbeharrekoa:

1.2.1.1. Gure programazioa abiapuntutzat hartuta, Unitate Didaktiko bat asmatu behar genuen Haur Hezkuntzarako.

1.2.2. Zailtasunak:

1.2.2.1. Imaginazio asko behar izan dugu; batez ere, jarduerak asmatzean.

1.2.3. Gogoeta:

1.2.3.1. Kuatrimestrean burututako lanik interesgarriena iruditu zait; baita garrantzitsuena dela ere uste dut. Nire aburuz lan hau oso erabilgarria izango da gure etorkizunean Unitate Didaktiko bat nola formulatu jakiteko.

2. 1.- Didaktikaren eta Curriculumaren definizoa eta motak.

2.1. I. Lana

2.1.1. Eginbeharrekoa:

2.1.1.1. Lan hau, kuatrimestre hasieran egin genuen eta Didaktikari buruzko kontzeptu batzuk definitzea zuen helburu. Horretarako, Interneten hainbat definizio bilatu genituen "zer den didaktika"-ren inguruan; horretaz gain, hitza nundik datorren eta ebste hainbat definizio bilatu genituen.

2.1.2. Zailtasunak:

2.1.2.1. Esan bezala kuatrimestre hasiera zen eta beraz, hasiera batean zaila egin zitzaigun lan hau burutzea; izan ere, ez genekigun asko irakasgai honi buruz eta ezta Prezi delako programa hori erabiltzen ere.

2.1.3. Gogoeta:

2.1.3.1. Esan bezala, hasieran zaila iruditu zitzaigun. baina, nire ustez, ikasteko modu ezberdin bat da eta oso ondo dago. Gainera, lana amaitzerakoan, guztion artean elkarjartzea egiten genuen eta hori ere oso lagungarria zen; izan ere, beste talde batzuk beste gauza batzuetan zentratzen ziren eta modu horretan, gu gauza horietaz jabetzeko gauza ginen.

2.2. II. Lana

2.2.1. Eginbeharrekoa:

2.2.1.1. Bigarren lan hau burutzeko, Curriculum kontzeptuaren inguruan burutu genuen. Horretarako, lehenengo lanean bezala, Prezi programa erabili genuen mapa mental bat egiteko taldeka. Mapa mental horretan, Curriculumaren definizioa, modelo currikularrak, etimologia, curriculum motak... ipini genituen. Horretaz gain, Curriculum lan honetarako errubrika bat egin beahr izan genuen eta horren ondoren, gure errubrikaren arabera beste taldeen Curriculumaren inguruko mapa mentalak baloratu. (Hemen dagoen enlazea Errubrika da).

2.2.2. Zailtasunak:

2.2.2.1. Lehenengo lanean bezala, Prezi programa erabilzteko zailtasun gutxi batzuk eduki genituen; baina betiere lehenengo lanean baino gutxiago. Eta horretaz gain, Curriculumaren inguruan ez genekigun ezer eta hainbat gauzei buruzko informazioa aurkitzeko ez ginen gai izan. Baina elkarjartzea egitean, informazio hori gehitu genuen.

2.2.3. Gogoeta:

2.2.3.1. Nahiz eta hasiera batean, Curriculumaren inguruan ez jakin ezer, asko ikasi genuela uste dut eta oso baliagarria egin zaigula lan hau; izan ere, gauza erabilgarri asko ikasi ditugu. Eta lehenengo lanarekin gertatzen den bezala, beste taldeekin egindako elkarjartzea oso erabilgarria egin zitzigun gure mapa mentala osatzeko.

3. 2. Hezkuntza sistemaren egitura.

3.1. III. Lana

3.1.1. Eginbeharrekoa:

3.1.1.1. Lehendabizi gelan, E.A.Eko Hezkunzta Sistemaren Organigrama osatzen zaiatu ginen taldeka. Horretarako Organigrama geneukan txuriz eta guk bete behar izan genuen beheko izenekin. Hori amaitutakoan, gure ibilbide akademikoa azaltzen zuen mapa mental bat burutu genuen eskuz eta ondoren, gure taldekideei azaldu genien mapa guretzak zer izan zen esanguratsua etapa bakoitzean azalduz eta beste hainbat galderei erantzuz. III. jarduera amaitzeko, etxean mapa mental hori mindmeister programara pasatu behar izan genuen eta hori burutu ondoren, iruzkin pertsonal bat egin genuen nun gure taldekideek bizi izandakoa eta guk bizi izandakoa konparatu genuen.

3.1.2. Zailtasunak:

3.1.2.1. Mindmeister programa berria zen niretzat eta jada ohituta nengoen prezi programarekin burutzera mapa mentalak; beraz, hasieran oso zaila egin zitzaidan programa hau erabiltzea. Baina azkenean pazientzia handiz lortu egin nuen. Eta beste zailtasun bat, iruzkinaren azken galderari erantzutea izan zen; izan ere, hasiera batean ez nuen ondo ulertzen galdera "Eskola sistemaren aplikazioan, aldakortasunik ba al dago gizabanakoen artean? Eta gizabanakoen barnean? Zergatik?" Baina azkenean, galdera beste modu batera planteatuta ulertu nuen eta hau burutzeko gai izan ninzten.

3.1.3. Gogoeta:

3.1.3.1. Oso baliagarria egin zitzaidan lan hau; batez ere, nire taldekideekin hitz egitea; modu horretan, beraien hezkunzta sistema nolakoa izan zen konturatu nintzen. Eta nire iruzkina burutzean, ezberdintasunez eta berdintasunez jabetu ninzten. Nire kasuan desberdintasun bakar bat zegoen: Batxilergoko modalitatea, batzuk zientziak eta beste baztuk aldiz, letrak.

4. 3. Curriculumaren zehaztapen mailak.

4.1. IV. Lana

4.1.1. Eginbeharrekoa:

4.1.1.1. Taula bat bete behar genuen taldeka nun ikastetxeen hainbat informazio ematen zen. Horretarako, internet erabili genuen.

4.1.2. Zailtasunak:

4.1.2.1. Informazio gutxi, edo behintzat guk ez genekigun nundik hartu informazioa ezta nun bilatu ere.

4.1.3. Gogoeta:

4.1.3.1. Esan bezala zaila iruditu zitzaidan informazioa aurkitzea eta baita ariketa burutzea ere.

4.2. V. Lana

4.2.1. Eginbeharrekoa:

4.2.1.1. Taldeka, Haur Hezkunztako Curriculumaren inguruko galdera batzuk erantzun behar izan genituen; Haur Hezkuntzako Curriculumaren laguntzaz.

4.2.2. Zailtasunak:

4.2.2.1. Galdera batzuk aurkitzea zaila egin zitzaigun; baina irakaslearen laguntzaz lortu genuen.

4.2.3. Gogoeta:

4.2.3.1. Egokia iruditu zait lan hau. Izan ere, gure etorkizunean Curriculum hau erabili behar izango dugu eta modu honetan Curriculuma landu egin dugu.

4.3. VI. Lana:

4.3.1. Eginbeharrekoa:

4.3.1.1. 6. lan hau Konpetentzien inguruan izan zen. Bertan, banaka hainbat galdera erantzun behar izan genituen. Horretarako, bideo bat ikusi genuen nun galdera horien erantzunak zeuden.

4.3.2. Zailtasunak:

4.3.2.1. Bideoan agertzen zen gizonari askotan ez nion ulertzen, beraz berriz ikusi behar nuen eta ala eta gzutiz ere galdera asko ez nituen osoak ulertu.

4.3.3. Gogoeta:

4.3.3.1. Beste modu bat da gai bati buruz ikasteko. Oso ohituak gaude zerbait irakurtzera edo irakasleak azaldutakoa ikastea eta modu hau oso interesgarria iruditu zitzaidan; bideoa entzun eta apunteak hartu ondoren galderei erantzuteko.