DIDAKTIKA OROKORRA

Plan your projects and define important tasks and actions

Get Started. It's Free
or sign up with your email address
DIDAKTIKA OROKORRA by Mind Map: DIDAKTIKA OROKORRA

1. Taldea

1.1. Karramarro taldea

1.2. Ikasleak: Lide Larrañaga, Maialen Segurola; Ainhoa Makazaga, Elene Mujika eta Maialen Urbieta.

1.3. Irakaslea: AIngeru Gutierrez-Cabello

1.4. Talde lanean oso gustura aritu naiz. Nahiz eta hasiera batean ez nituen ikaskideak ondo ezagutzen, oso talde ona tokatu zait eta gustura egin dut lana beraiekin. Amaieran, konfiantza asko irabazi dut eta geriz eta gusturago egin dut lana taldekideekin.

2. Oharrak

2.1. Nire ustean, irakasleak lanak zuzendu eta guri zer aldatu beharko genukeen edota zer gehitu beharko genukeen esango baligu, askoz ere baliagarriagoa izango litzateke ikasgai hau. Horrela ikasleok jakingo genuke zer egin gure lana hobetzeko eta nola zuzendu egindako lana.

2.2. Ikasgai hau nahiko abstraktua da, eta zaila da modu eramangarrian eta arinean ematea, horregatik ordenagailuetan lanak egiteak, gauzak arindu ditzake. Baina kasu batzuetan, astuna ere izan daiteke, bereziki ordenagailuan oso iaioa ez bazara. Horregatik, zaila egin zait niri ordenagailuan lanean ohitzea. baina amaierarako programa berriak erabiltzen ikasi dut.

3. Niretzat berria zen informazioa

3.1. Lehenengo eguna

3.1.1. Ikasgaiaren azalpena: ikasgai honi buruz, ezer gutxi nekienez, apur bat galduta ikusi nintzen lehenengo egunean. Curriculumaren ariketak, galduta utzi ninduen. Mapa mentalak egiteko programa berria zen niretzat.

3.2. Hurrengo egunak

3.2.1. Piskanaka, gaiaren nondik norakoa harrapatzen hasi nintzen eta taldekako lanak izatean, errazago egiten zitzaidan gauzak ulertzea, besteen iritziak ere entzuten nituelako.

3.2.1.1. Curriculum kontzeptua ezagutzen nuen baina ez hain sakonki.

3.2.1.2. Konpetentzien gaia ez nuen ezagutzen eta oso interesgarria eta polita iruditu zait.

3.2.1.3. Ibilbide akademikoaren ariketa egitea oso baliagarria iruditu zait, nire esperientzia eta gelakideena konparatzeko.

3.2.1.4. Programazioaren inguruan jakintza minimoak nituen baina orain ondo sakondu dut nire jakintza eta badakit ez dela nik uste nuen bezain erraza programazio oso bat egitea.

3.2.1.5. Unitate Didaktikoari buruz, ariketak zituela nekien eta haibat helburu eta eduki zeudela bertan baina ez nekien hain sakonki egin behar izango zenik.

3.3. Lauhileko amaierara

3.3.1. Ordurako ondo barneratua nituen ikasgaiaren nondik norakoak eta lanak modu errazagoan egiten genituen, izan ere, bagenekien zein modutara egin behar genuen gauza bakoitza eta argi geratzen ez bazitzaigun, irakasleari galdetu era nahiko erraz argitzen zizkigun gatazkak.

4. Ikaslea

4.1. Lide Larrañaga Ariznabarreta

4.2. Haur Hezkuntzako Gradua

4.3. 31. taldea

4.4. Karramarro taldeko kidea

5. Ikasgaiaren informazioa

5.1. Didaktika orokorra, ikasleen ibilbide akademikoa aztertu, hobetu eta antolatzeaz arduratzen da.

5.2. Nire iritziz, jakin beharreko ikasgai bat da Didaktikarena, izan ere, dekretuen atala oso garrantzitsua da programaketa bat osatzeko garaian. Baina baita ikasitako beste kontzeptu guztiak ere.

6. Zailtasunak

6.1. I. ariketa

6.1.1. Zaila egin zaigu lehen lana burutzea, klaseko lehen eguna izan da eta ez genuen oso argi nindik jo. Oso arrotza egin zaigu lehenengo egunea izan delako, izan ere, ez genekien nola egin behar genuen ariketa ezta programa nola erabiltzen zen ere.

6.2. IV. ariketa

6.2.1. Lan zaila iruditu zaigu curriculumaren hiru zehaztapen mailak egitea. Hasieran ondo ulertu ez dugunez, ez genekien zer ipini koadrotxo bakoitzean eta erabat galduta ibili gara. Lehen aurkezpena ikusi ondoren, gauzak pixka bat argitu ditugu eta lanari ekin diogu. Ondo amaitu dugu lana azkenean.

6.3. VI. ariketa

6.3.1. Ariketa honetan topatu dudan zailtasuna, bideoen kalitatea izan da. Oso kalitate txarreko bideak izan dira eta ondorioz, ez nion erdia ere ulertzen hizlariari. Bideo bakoitza pare bat aldiz ikusita amaitu da nire arazoa.

6.4. VII. ariketa

6.4.1. Ariketa honetan, kontzeptu asko geratu zitzaizkigun argitu gabe.

6.5. VIII. ariketa

6.5.1. Unitate didaktikoarekin, programazioan argi geratu ez zitzaizkigun kontzeptuak argitu ditu. Arazoa unitate didaktikoak berak eman digu. Ez ginen ados jartzen ariketak planteatzerako orduan eta zaila egin zaigu dena txukun ipintzea. Horretaz gain, unitate didaktikoa erdizka genuela goitik behera aldatzea bururatu zitzaigun eta hala egin genuen, guztiok gusturago geratuz. Hori dela eta, erdi korrika eta presaka egin behar izan genituen zati batzuk eta kontzeptu pare bat ahaztu zitzaizkigun.

7. Egindako ariketak

7.1. I. ariketa

7.1.1. Lan honetan, Didaktikaren definizio anitzak eman behar genituen.

7.1.1.1. http://prezi.com/xfqsikw4fwuc/didaktika/

7.2. II. ariketa

7.2.1. Bigarren lan gisara, curriculumaren definizioak pilatzea izan da, eta ondoren, definizio guztiak definizio bakarrean pilatzea izan da.

7.2.1.1. http://prezi.com/--udb_fu-0yg/curriculuma/

7.3. III. ariketa

7.3.1. Ibilbide akademiko bat egin behar izan dugu, bertan gure bizipenak eta egindako ziklo guztiak kontatuz. Horretarako, klasean gure hezkuntza sistemaren eskema bat bete behar izan dugu. Honek asko lagundu dit ibilbide akademikoaren nondik norakoa finkatzeko. Errubrika bat ere egin dugu, lanak irizpide zehatz eta finko batzuen laguntzaz zuzentzeko.

7.3.1.1. Ariketa hau, asko gustatu zait. Izan ere, ahaztuta nituen nire bizitzako pasarteak gogorarazi dizkit eta oso ondo pasatu dut lana egiten. Denbora gutxi eman dit lan hau egiteak.

7.3.1.1.1. http://dl.dropbox.com/u/80066419/3.%20lana%20Lide%20Larra%C3%B1aga%20ibilbide%20akademikoa.docx

7.4. IV. ariketa

7.4.1. Curriculumaren zehaztapen mailak finkatu behar izan ditugu. Horretako, lehenik eta behin, hiru zehaztapen mailak finkatu ditugu.

7.4.1.1. http://dl.dropbox.com/u/80066419/Curriculumaren%203%20%20zehaztapen%20mailak%20eta%20bakoitzaren%20ezaugarriak.docx

7.5. V. ariketa

7.5.1. Bostgarren ariketan, Haur Hezkuntzari buruzko hainbat galdera erantzun ditugu. hasiera batean nahiko zailak egin zaizkigunak baina talde osoa elkartzerakoan errazago egin ditugu eta kontzeptuak argiago geratu zaizkigu.

7.5.1.1. http://dl.dropbox.com/u/80066419/Galderak%202012-02-16%205%20atalak%20dena.docx

7.6. VI. ariketa

7.6.1. Konpetentziei buruzko galdera batzuk erantzun behar genituen ariketa honetan, hau da, oinkarrizko konpetentziak zehaztea izan da lana. Oso baliagarria eta polita iruditu zait. Jakin beharrekoa eta erraz arantzun diet planteatutako galderei. Galderak erantzuteko, hainbat bideoz baliatu gara.

7.6.1.1. http://dl.dropbox.com/u/80066419/4.%20lana%20Lide%20Larra%C3%B1aga%20competencias%20basicas.docx

7.7. VII. ariketa

7.7.1. Programazio bat osatu behar izan dugu ariketa honetan. Asiera batean nahiko erraza zirudien, baina gero konplikazioak etortzen joan dira. Ez genituen argi hainbat kontzeptu eta ondorioz ez genekien nondik hasi lanarekin. Amaitutakoan ere duda batzuk genituen oraindik ere.

7.7.1.1. http://dl.dropbox.com/u/80066419/didaktika%20PROGRAMAZIOA.docx

7.8. VIII. ariketa

7.8.1. Ariketekin amaitzen joateko, unitate didaktiko bat egin behar izan genuen. Nahiko zaila egin zitzaigun, desadostasunak zirela medio, eta lana erdi amaituta genuenean, ez ginen gustora geratu lortutako emaitzekin, eta unitate didaktiko guztia goitik behera aldatu genuen. Hala ere, ez ginen emaitzarekin gustora geratu. Azkenean ordea, gauza batzuk aldatzeko aukera eman zitzaigunez, txukunago gelditu zen eta egindako lanerekin oso gustura geratu ginen.

7.8.1.1. http://dl.dropbox.com/u/80066419/2.ikuskapena.Lide%20Larra%C3%B1aga.pdf

8. Ordutegia

8.1. Ikasgai honen ordutegia, oso ona iruditu zait lauhileko guztian zehar. Klaseak astelehenetan eta ostegunetan izatean, denbora nahikoa genuen lanak egun batetik bestera bukatzeko, nahiz eta momentu batzuetan nahiko larri ibili garen lanak entregatzeko garaian.

8.2. Orokorrean nahikoa iruditzen zait ikasgai honi klasetik kanpo eskeini diogun denbora.