KONPETENTZIAK ETA KONPROMISOAK

Laten we beginnen. Het is Gratis
of registreren met je e-mailadres
KONPETENTZIAK ETA KONPROMISOAK Door Mind Map: KONPETENTZIAK ETA KONPROMISOAK

1. Informazioa

1.1. • Indarguneak: Inofrmazioa miatu, bilatu eta iragaztea. Informazioa bilatzeko eta informazio hori baliagarria den edo ez jakiteko gai naiz.

1.1.1. • Ahulguneak: Ez naiz oso abila, informazioa gordetzeko.

1.1.1.1. • Konpromisoa: Informazioa hobeto gordetzeko eta informazio egokia topatzeko eta iturri bidagarrietatik informazioa hartzeko konpromisoa hartzen dut. Gutxienez hiru iturri erabiliko ditut nire lanak egiterako orduan.

2. Segurtasuna

2.1. • Indargunea: osasunarekiko babesa eta ingurugiroaren babesarekiko informazioa eta zertan datzan jakitun naiz. Honen inguruko jakintza minimoak ditut.

2.1.1. • Ahulguneak: gailuen babesen inguruan ez nuen inolako jakintzarik ezta bere definizioa ere. Lehen ez nekien programa bakoitzeko segurtasunari buruzko informazio nahikorik. Orain ordea, programen babeseko informazio inguruko jakintzak baditudala uste dut.

2.1.1.1. • Konpromisoa: Zerbait (aplikazio) deskargatu aurretik, aplikazio horren informazioa, baldintzak, ezaugarriak… irakurri. Zer deskargatzen ari naizen jakiteko.

3. Arazoak konpontzea

3.1. • Konpetentzia honetan bi gaitasuna nagusi ikusten dira: alde batetik, premiazkoa dena eta erantzun teknologikoak identifikatzearena, eta bestetik; gaitasun digitalen arrailak identifikatzearena. Hau da, identifikatzen dakit zeintzuk diren hobetu beharreko alderdiak eta berritu behar diren konpetentziak.

3.1.1. • Ahulezia: erraztasunez identifikatu daiteke zein den kasu honetan nire ahuleziarik nagusiena: berriztatu eta teknologia sormenez erabiltzearena. Orain, aktiboagoa naizela uste dut teknologia arloan.

3.1.1.1. • Konpromisoa: gehiago interesatu beharko nuke nire konpetentzia “ digitalak” hobetzeko. Konpromisoa hartzen dut. Interes gehiago izango dut nire konpetentzia digitalak garatzeko orduan.

4. Komunikazioa

4.1. • Indargunea: Teknologien bitartez elkarri eragitea. Informazioa eta edukiak partekatzea. Netiketak(jokabide arauei buruzko ezagupena ditudala uste dut.Kultur aniztasunaren inguruko berri dudala uste dut. Sarritan erabiltzen dut interneta lagunekin, familiarekin… hitz egiteko. Gehienetan, interneta erabiltzen dut pertsonekin komunikatzeko.

4.1.1. • Ahulgunea: on line hiritargoan parte hartzea. Kontzeptu hau ez nuen oso ongi ulertzen hasieran.

4.1.1.1. • Konpromisoa: Nortasun digitala kudeatzeko eta kudeaketa hori hobeagoa izateko jarduerak egin.

5. Edukiak sortzea

5.1. • Indargunea: Kontzeptu honetan nire gaitasunik argiena: Edukiak sortzearena da. Edukiak sortzeko gaitasuna dut formatu desberdinetan. Ez hori bakarrik, ditudan ideiak modu digitalean azalarazteko gaitasuna dudala esango nuke.

5.1.1. • Ahulgune nagusiak ostera, argi ikusi ditzaket. Horietako bat, egile eskubideen eta lizentzien inguruko ideia(aplikazio lizentziak, eskubideak…) askorik ez daukadala ikusi daiteke. Ez hori bakarrik, programatze inguruko gaiak ere menperatzen ez ditudala ageri da test honetan. Orain ostera, programak (softwarea..) maneiatzen dakidala uste dut.

5.1.1.1. • Konpromisoa: edukiak sortuko informazioa eskuratzea eta nire jakintzak aberastea. Bideoak sortuko ditut. Esperimentazio txikiak egingo ditut.