Betaurreko berrien Laborategia ESKOLAREN KULTURA BERRIA LANTZEN

Get Started. It's Free
or sign up with your email address
Betaurreko berrien Laborategia ESKOLAREN KULTURA BERRIA LANTZEN by Mind Map: Betaurreko  berrien  Laborategia  ESKOLAREN  KULTURA  BERRIA  LANTZEN

1. BEHAKETA Eraldaketarako tresna

1.1. ZER DA

1.1.1. Hezitzaileak modu espontaneoan gehien darabilen teknika, haurren jokabideak aztertuz, beraiei eta haien testuinguruari buruzko informazioa jasotzeko

1.1.1.1. Hezitzaileak haurraren ohiko portaera aztertzen du

1.1.1.2. Hezitzaileak ez du haurraren portaera zuzentzen

1.1.1.3. Haurrak ez daki norbait bera behatzen ari dela

1.1.1.4. Helburua ez da haurraren goreneko puntuazioa lortzea, haurraren ohiko portaera aztertzea baizik

1.2. NOLA

1.2.1. BEHAKETA SISTEMATIKOA Erlazionatutako datuak jaso eta haurren ebaluaziorako ondorio baliagarriak lortu

1.2.1.1. Haurrarekin elkarrekintzan, mikro-behaketak, mikro-interbentzioak

1.2.1.2. Ebaluazio irizpideak argi

1.2.1.3. Zuzenekoa (hezitzaileak egina) ala zeharkakoa (psikologo, pedagogo, beste hezitzaile...)

1.2.1.4. Behaketa eta erregistroa, eguneroko jarduna: Behaketa-eskalak / Laginketa / Egunerokoa

1.3. ZERTARAKO

1.3.1. Kurtsoan zehar egindako behaketaren ondorioak hartuta, programazioa behin eta berriro eraldatuz gelako haurren interesei eta beharrei, testuinguruari, eskura dituen materialei edota irakasleak sortzen dituen jarduerei egokitu

2. EBALUAZIO HEZIGARRIA Pertsonarengan oinarritutako ebaluaziotik testuinguruan oinarritutako ebaluaziora

2.1. ZER DA

2.1.1. Heziketaren, irakaskuntzaren eta ikasketaren oinarrizko prozesua baloratzea

2.1.2. Haurrari helduak eskainitako testuinguruak zein neurritan eman dio bere gaitasunak garatzeko aukera?

2.2. ZER EBALUATU

2.2.1. Espazioak, materialak eta denborak

2.3. EZAUGARRIAK

2.3.1. GLOBALA

2.3.1.1. Haurrak barneratzen dituen ezagutzez gain, jarrerak eta ohiturak ere ebaluatzen dira

2.3.2. JARRAIA

2.3.2.1. Hezitzaileak etengabe ebaluatzen du

2.3.3. FORMAZIOZKOA

2.3.3.1. Irakaskuntza erregulatzen duena

2.3.4. ORIENTATZAILEA

2.3.5. AUTO-ZUZENTZAILEA

2.3.5.1. AUTO-EBALUAZIOA Ebaluazioaren arreta irakasleagan, ez haurrarengan

2.4. ZERTARAKO

2.4.1. HEZIKETA DINAMIKOA Hezkuntza unean uneko beharrei egokitzea ahalbidetu

2.4.1.1. Haurraren eta taldearen abiapuntua zein den zehaztu

2.4.1.2. Haurraren eta taldearen gogobetetasun maila zein den zehaztu

2.4.1.3. Hezkuntza jarduera haur bakoitzaren beharreetara egokitu

2.4.1.4. Informazioa gainerako hezkuntza eragileekin partekatu

2.5. MOTAK

2.5.1. HASIERAKOA

2.5.1.1. Haurra ezagutu, berari buruzko informazioa bildu

2.5.2. JARRAITUA

2.5.2.1. Uneoro, ekintzak aztertu eta hausnartu

2.5.3. BUKAERAKOA

2.5.3.1. Hasieratik helburuak zehaztuak. Hauen garapena/lorpena ikasturte osoan landu. Ikasturte bukaeran, hauek garatu/lortu diren baloratu.

3. IKERKETA

3.1. ZER DA

3.1.1. Hezkuntza prozesuaren atal garrantzitsua. Irakasle edo bidelagun izango denaren ezinbesteko eginbeharra. Hezitzailea ikerlaria ere bada, ezinbestean.

3.2. NOLA

3.2.1. Lau ikerketa estrategia haur taldean

3.2.1.1. Intuizio profesionaletik harago doan informazio orokorra bildu.

3.2.1.2. Programazioaren inguruko alderdiren bat ikerketa moduan ebaluatu.

3.2.1.3. Aldian behin arazo zehatzak ikertu.

3.2.1.4. Taldearen prozesu sozial eta komunikatiboak sakon ezagutu (espezialistekin elkarlanean).

3.3. ZERTARAKO

3.3.1. Gertatzen ari dena ezagutzeko eta esku-hartzea bideratzeko.

3.3.1.1. Behaketa zientifiko, objektibo eta arrazionalak ikaskuntza esanguratsuagoa ahalbidetzen du

4. MULTILINGUALISM IN EARLY CHILDHOOD EDUCATION

4.1. When do children start mumbling words?

4.1.1. Three main stages: 1. the first three months after birth, the mime, the look and the first vocalizations. 2. 8-12 months, intentional communication. 3. 12-15 months, oral communication

4.1.2. Characteristics of the child: mental deficiency, great intelligence, deafness, blindness, autism ...

4.1.3. Experts say that it is best to learn languages at the earliest age as possible

4.2. Can language be a reason for exclusion?

4.2.1. There is no integration if the language of the society in which it has been reached is not known

4.2.2. Integration also means not losing the original values; the host society must show respect for the languages of immigrants

4.3. Emigrant child with language that we do not speak in our group. Some factors of consideration

4.3.1. Child's communicative needs. What is the language of the area, the language of the town/city? Basque or Spanish?

4.3.2. Family immigration project: For how long have they come? Will they return later to their country of origin or will they go to another place in the State?

4.3.3. Does the child know Romance languages? (Romanian, Portuguese, French ...)

4.3.4. Whas she/he schooled in her/his country or not

4.3.5. What writing system is used in her/his country of origin (it is alphabetical or not ..., if the alphabet is the same as Basque and Spanish ...)

4.3.6. Apply integrative pedagogy to both the child and his family

4.4. Multilingualism and Basque

4.4.1. Since Basque is a minority language, there are many problems

4.4.2. The key is the motivation towards Barque

4.4.3. The child who knows more than one language develops the communicative capacity in which these languages interact with each other

4.4.4. When a child learns the second language, does not lose the competence of the mother tongue; the child becomes multilingual and develops interculturality

4.5. Introducing a third language in children's education does not guarantee a better progress in the knowledge of this language

4.6. A linguistic immersion is essential to get to master a language. The academic learning of this language is not enough

5. NOLA EBALLUATU. Sehaskako taldera datorren aurraren jarraipena

5.1. HISTORIALA, informe bizia. Porfolioaren barne, osatzen doa

5.1.1. Lehen historiala, irakasleak guraso/tutoreekin FAMILIARIZAZIO bileran osatua

5.1.1.1. Haurdunaldia, erditzea, lehen hilabeteak

5.1.1.2. Loa, elikadura, izaera, gustu-zaletasunak...

5.2. GARAPEN MOTORRAREN SEKUENTZIAREN ERREGISTROA, etenik abeko jarraipena

5.3. BEHAKETA TAULA, 3 hilean behin

5.4. EGUNEROKOA

5.4.1. Haurraren eguneroko gertakarien bilketa

5.4.2. Irakaslearen auto-ebaluaketa

5.5. ELKARRIZKETA-FEEDBACKA

5.5.1. Gomendagarriena, eguneroko hartu-emana. Aldizkakoak, ikasturtean 2-3 gutxienez

5.5.2. ELKARRIZKETA-GIDOIA

5.6. INFORMEA

5.6.1. Ikasturtean 2

5.6.2. Atal desberdinak jorratuko dituen informe-eredua

5.7. GAKOA: Ebaluazio desberdinak uztartu, haurraren jarraipen ahalik eta objektibo eta pertsonalena egiteko

6. HEZKUNTZA INKLUSIBOA Eskola inklusiboak ikusarazten digu hesiak eskolan daudela, ez haurrarengan

6.1. ARRETA GOIZTIARRA

6.1.1. Arreta espezifikoa eta goiztiarra, baliabide ezinbestekoa ikasleen errealitatea ezagutu eta taldean eman daitezkeen aniztasun funtzionalak identifikatzeko, ikasleen partehartze eta aprendizaia arrakastatsua errazteko bidean

6.1.2. Prebentziorik egokiena, haurrak ondo heztea. Hezitzaileen profesionaltasuna, zailtasunetan dauden haurrei laguntzeko bermea

6.1.3. DETEKZIO GOIZTIARRA

6.1.3.1. Hezitzailearen sentiberatasuna eta eskarmentua, zeinuei erreparatzeko tresnarik azkarrenak, zorrotzenak eta eraginkorrenak

6.1.3.2. Umearen ondoezak, sufrimendu psikikoak, bi adierazpide nagusi: gorputza eta harremanak

6.1.3.3. Detekzioa ez da iragarpenetan aritzea. Zuhurtzia handiena behar da. Detekzioa zenbat eta goiztiarragoa, orduan eta handiagoa sentiberatasuna, etika, zuhurtzia eta formazioa

6.1.4. Umearen esku-hartzea auzolanean egin behar da, multidisziplinarki

6.1.4.1. Muga argiak, bakoitza berean: Hezkuntzakoak hezkuntzan, zaintzaileak zaintzan, arreta goiztiarrekoak arreta goiztiarrean eta gurasoak gurasotasunean

6.1.4.2. Esku-hartzaile bakoitza berean baina elkarren errespetuzko eta parekidetasunezko lankidetzan

6.1.4.3. Protagonista nagusiak, umeak, gurasoak eta zentroetako zaintzaileak eta hezitzaileak

6.2. INKLUSIOA, GUZTION MISIOA

6.2.1. Hezitzaile, orientatzaile, guraso eta haur, bat eginik, haurra erdigunean dela, elkarrekin lan egin, disgaitasunen bat duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko, komunitatean erabateko partehartzea eta inklusioa emateko. Testuinguru seguru eta osasuntsuak sortu behar ditugu

6.2.2. HEZITZAILEAK LANDU ETA TRANSMITITU BEHARREKO BALIOAK

6.2.2.1. Pertsonekiko pasioa

6.2.2.2. Profesionaltasuna eta konpromezua

6.2.2.3. Erronka berriekiko borondate aktiboa, beharrizan berriak antzeman eta hauei erantzuna emateko nahia eta jarrera

6.2.2.4. Zintzotasuna, zuzentasuna, prestutasuna eta koherentzia

6.2.3. HAURRAREN ESKUBIDEAK

6.2.3.1. Sexu, arraza, ideologia edo egoera pertsonal ala sozialengatik baztertua ez izateko eskubidea

6.2.3.2. Eskolatzeko, eskolan jarraitzeko eta eskolaz aldatzeko eskubidea

6.2.3.3. Eskolako profesionalek zehaztu eta burututako interbentzio egitasmo indibidualerako eskubidea

6.2.3.4. Intimitate pertsonala izateko eskubidea, bere historia sanitario eta sozialarekiko eta datu pertsonalekiko babesa

6.2.3.5. Eskolan burutzen diren ekintza guztietan parte hartzeko eskubidea

6.2.3.6. Familiak/arduradunek (hein handian haurrak ere bai) egitasmoen programazioan eta garapenean parte hartzeko eta laguntzeko eskubidea

6.2.3.7. Erreklamazioak eta iradokizunak egiteko eskubidea

6.2.3.8. Bere espedienteko informazioa izateko eskubidea (guraso / arduradunek)

6.2.3.9. Ikas komunitate osoarekin harremantzeko eskubidea

6.2.3.10. Interbentzio pertsonal koordinatu bat jasotzeko eskubidea, alor ezberdinetako egitasmoak elkarren osagarri direla: hekuntzakoa, sozio-sanitarioa, aisialdikoa…

6.2.4. HAURRAREN, ARDURADUN(AR)EN ZEIN HEZITZAILEAREN BETEBEHARRAK

6.2.4.1. Ikas-komunitatearekin batera zehaztutako arau zein jarraibideak bete

6.2.4.2. Elkarrekiko errespetuan, onarpenean eta elkarlanean oinarritutako jarrera landu, guztion elkarbizitza zoriontsuagora bidean

6.2.4.3. Haurraren egoera baloratzeko beharrezkoa den informazioa helarazi, eta honen egiazkotasunaz arduratu. Egoeran aldaketarik balego, dagokionari jakinarazi, zerbitzua/tratua/egitasmo eta proiektu zehatzak (…) egokitzeko

6.3. DISGAITASUNEN BAT DUTEN HAURREN ESKOLATZEAZ

6.3.1. Disgaitasunen bat duen ikasleari eman beharreko erantzuna, banakakoa. Maiz ikaskide guztientzat balekoa

6.3.2. Taldean, nork bere ezberdintasunak onartu; bakoitzak bere nortasuna eta ingurukoena (komunikatzeko modua, giza harreman mota, bere historia, etb.) ezagutu, errespetatu eta garatu

6.3.3. Komunikazioa, bi norabidetan edo gehiagotan

6.3.4. Egitasmo pertsonalizatua, globala eta disziplinartekoa

6.3.5. Disgaitasunen bat duten helduak ikas komunitatera ekartzea, komenigarria eta eredugarria,

6.3.6. Ikastetxean eta gelan dauden oztopo fisikoak eta moralak desagertarazi behar ditugu, material, altzari eta dinamikak egokituz.

6.3.7. Behar duten laguntza eman behar zaie, baina behar ez dutenean, beraiei egiten utzi behar zaie, haur autonomoak heziz.

6.3.8. Lan erritmoak errespetatu behar dira, prozesua baita garrantzitsuena eta ez emaitza.

6.3.9. komunikatzeko sistema alternatiboak eta aumentatiboak erabili behar dira, beharrezkoa izatekotan.

6.3.10. haurrekin komunikatzeko eta/edo lan egiteko sistema eta material egokituak erabili behar izanez gero, hauen inguruko formakuntzak egin beharko ditugu.

7. HAURRA ETA BERE ONGIZATEA abiapuntu eta helmuga ikas-irakas prozesuan

8. IKUSPEGI SISTEMIKOA

8.1. HAURRA

8.1.1. Jaiotzen denetik, pentsatzeko, arrazoitzeko, eta beren buruaz eta inguruaz ikasteko gaitasuna.

8.1.2. Ikaskuntza prozesuaren benetako egilea. Ikasleak bere bide propioz eskuratu behar du ezagutza.

8.1.3. Hezkuntza ebaluazioan, denborak baino, sekuentzia kontutan hartzea ezinbestekoa da: Ze fasetan dagoen jakitea garrantzitsuagoa da, noiz egiten duen baino.

8.2. HELDUA

8.2.1. Heldua da haurraren ispilua prozesu guzti honetan.

8.2.2. Helduak haurra nola ulertzen duenaren araberakoa izango da helduaren esku-hartzea eta begirada eta ulermen horren arabera, haurra modu batera edo bestera heziko da.

8.2.3. Haurra jaiotzen denetik, jasotzen dituen zaintzen kalitatearen arabera eraikiko du bere auto irudia eta hitzarekin, helduaren mezuen bitartez jasotzen duenarekin ere eraikiko du bere irudia.

8.3. HARREMAN SAREA

8.3.1. Sistema guztien arteko elkarreraginean hezten den pertsona da haurra; bere potentzial guztia garatzeko beharrezkoak ditu: ingurune eta harreman Sare egoki eta aberatsa izatea, bere prozesuak aurrera ateratzeko beharrezkoa duen denbora izatea, beregan konfiantza duten helduak ondoan izatea eta balio kulturalak errespetatuko dituen ingurune kulturala izatea.

8.3.2. Haurraren garapen emozionalean eragin zuzenena duten eragileak dira Familia, Eskola eta Komunitatea. FAMILIA: Familian sortzen diren harreman motak sortuko ditu haurrak ondoren bere inguruarekin. Familiak sortzen ditu harremanen parametroak. ESKOLA: Eskolan emango diren harremanek (elkar laguntza, gatazken konponbide bilaketak, etab) eragin zuzena izango dute haurraren garapen emozional eta konpetentzia psikosozialaren garapenean. KOMUNITATEA: Komunitateak hezten du.

8.4. TESTUINGURUA, MATERIALAK ETA DENBORA

8.4.1. Espazioaren antolakuntza, haurrak modu librean bere gaitasunak garatzeko eta interesak asetzeko: - Inguru aberats eta zirikagarriak: - Desiren, asmoen, emozioen, pentsamenduen edo sinismenen aurkikuntzatan aurrera egin ahal izateko testuinguruak. - Haurren mugikortasun librea errespetatzen duten espazio partekatuak, helduaren laguntzarik gabe mugituz. - Haurrentzat arazo eta erronka diren testuinguruak. - Toki seguruak, beroak eta familiarrak.

8.4.2. Ingurune bakoitzean, erronkatzat jotzen ditugun materialen eskaintza anitza egon beharko luke: zailtasun maila anitzak, haur talde bakoitzarentzako onargarriak eta egokiak direnak

8.4.3. Denbora antolatu, haurren erritmo biologikoak aintzat hartuz

9. IKASTEA, HELBURU BAINO, ONDORIO

10. ESKOLA, GARAPEN TESTUINGURU EKOLOGIKOAREN ZATIA

11. IRAKASLEA (irakasle taldea), HELDU SENTIKORRA, HAURRAREN BIDELAGUN

12. ESKU-HARTZEA

12.1. NOIZ

12.1.1. Behaketa ondorengo ikerketa burutu ondoren, irakasleak bilatutako eraldaketa gertatzeko, gelan esku-hartu behar du.

12.2. NOLA

12.2.1. Behaketa eta ikerketak esaten diguna kontutan hartuaz egin beharreko aldaketak egingo ditugu

12.3. ZERTARAKO

12.3.1. Prozesua ikaslearen beharrei egokitzen joateko