1. Urtarrila
1.1. Irakasgaiaren aurkezpena
1.1.1. Urtarrila 23: Irakasgai honen lehenengo eguna izan da eta irakasleak lauhilabete hauetan zehar zer egingo dugun azaldu digu. Gainera, erabiliko ditugun bi programa aurkeztu ditu, interneten bidez erabiltzen direnak.
1.2. Zer da didaktika?
1.2.1. Urtarrila 26: Aurrekoan azaltzen hasi zituen programak azaltzen bukatu ditu eta taldeetan antolatu gara. Lehenengo lan bat bidali du Didaktikari buruz, Prezi programaren bidez egin behar dena. Hau egiteko galdera sorta bat geneukan taldean banatu ditugunak eta bakoitza bere etxean egin dituena.
1.2.2. Urtarrila 30: Lehenengo lana bukatu dugu bakoitza bere zatia gehitzen eta talde handiagoetan gure Prezia aurkeztu dugu. Klasea bukatzerakoan, Prezia irakasleari bidali diogu.
2. Martxoa
2.1. Programazio bat egin
2.1.1. Martxoa 1: Programazioa egiten jarraitzeko, irakasleak metodologia nola egiten den azaldu digu eta ordu honentan zehar taldean egin dugu. Irakasleari bidali ahal genion martxoaren 8an honek zuzentzeko eta gero guri bueltatzeko.
2.1.2. Martxoa 5: Programazioa egiten jarraitu dugu eta gaur aniztasunari emandako erantzuna eta helburuak azaldu dizkigu irakasleak. Taldean lana banatu dugu, hiruk aniztasunari emandako erantzuna egiten zuten eta beste biak programazioaren helburuak.
2.1.3. Martxoa 8: Programazioarekin jarraituz, irakasleak edukiak eta ebaluazio irizpideak azaldu ditu oraingo honetan. Ordu hau erabili dugu bosten artean zati hau egiteko.
2.1.4. Martxoa 12: Programazioaren beste helburu batzuk azaldu ditu gaur irakasleak, helburu didaktikoak eta hauen konpetentziak. Helburuak oso zehatzak ziren eta aditz jakin batzuk ezin genituen erabili hauek egiteko. Helburuak bukatzerakoan, konpetentziak idatzi ditugu helburuetan oinarrituz.
2.1.5. Martxoa 15: Programazioa bukatzeko, honen unitate didaktikoak idatzi ditugu. Programazio osoa martxoaren 30rako bidai behar genion irakasleari honek zuzentzeko.
2.2. Unitate didaktiko bat egin
2.2.1. Martxoa 19: Programazioa bukatuta, unitate didaktiko bat egiten hasi gara. Horretarako, gaur sarrera nola egiten den azaldu digu irakasleak. Unitate didaktikoa 3 asteetan zehar gela batean eman beharko dena gordetzen du. Gai bat hartzen da habia puntu bezala eta horren inguruan hainbat ariketa prestatzen dira. Gainera, zein helburu lortu nahi dituzun ariketa horiekin zehaztu behar dituzu eta zein ebaluazio irizpide erabiliko dituzun.
2.2.2. Martxoa 22: Unitate didaktikoarekin jarraituz, metodologia azaldu du gaur irakasleak. Klasean egin dugu taldean.
2.2.3. Martxoa 26: Gaur unitate didaktikoaren edukiak azaldu ditu irakasleak. Bosten artean ordu honetan egin dugu lana.
2.3. Martxoa 29: Greba orokorra.
3. Gogoetak
3.1. Hasiera batean Didaktika Orokorra irakasgaia ez nekien zertaz izango zen, hau da, zer ikasiko genuen. Irakasleak hasiera eman zionean, polita iruditu zitzaidan eta oso interegarria. Hala ere, interneteko hainbat programa sartu zituen nik pertsonalki oso ondo maneiatzen ez nituena eta hasieran ez nituen ulertu baina denborarekin eta pixkanaka ondo erabiltzen hasi naiz.
3.2. Lehenengo eta bigarren lanak didaktiren esanahiari buruz eta curriculumari buruz izan ziren. Nire ustez, oso ondo egon zen lan hauek lehenengo egitea eta horrela guk ikustea zer ikasiko genuen eta ez irakasleak teoria guztia eman eta listo. Hala ere, hasieran zaila iruditu zitzaidan, interneten gauza asko daudelako eta guztiak onak ez direlako. Horregatik, ez nekien ze informazio bilatu behar nuen eta nahaste bat egin nintzen.
3.3. Hurrengo lanak hobeto joan ziren, hala ere, taldean lan egitea zaila izan da bostak ez ginelako oso ondo eramaten, asko ezagutzen ez ginelako, eta gure artean ez genuelako asko hitz egiten. Hau kenduta gustora egon naiz nire taldean eta gure lan egiteko modua lana banatzea zen gehienetan, bakoitza bere zatia egiten zuen etxean eta gero batzen genuen. Ez dut uste modu hau lan bat egiteko modurik hoberena dela, baizik eta bostak batu eta guztiak batera egitea izango litzateke hoberena, baina ez dugu hala egin.
4. Otsaila
4.1. Zer da curriculuma?
4.1.1. Otsaila 2: Bigarren lan bat bidali dugu irakasleak, Preziaren bidez egiteko ere. Lan honen gaia curriculuma da. Hainbat galdera zeuden gu internetetik ateratzeko. Gainera, errubrika bat egin behar izan dugu ebaluazio irizpide batzuekin, berak eman digun adibide bat jarraituz.
4.1.2. Otsaila 6: Bigarren lana gelan bukatu, lau talde bildu gara eta lana aurkeztu dugu. Guztiok besteen informazioarekin lana bete dute, guztiok gauza bera ez geneukalako. Klase bukaeran lana irakasleari bidali diogu.
4.2. Nire hezkuntza
4.2.1. Otsaila 9: Irakasleak gure hezkuntzari buruz pentsaraztea egin digu, zein ibilbide akademimiko geneukan, zein hizkuntzetan egin dugu, etbr. Bukatzerakoan, mindmeister-en bitartez eskema bat egin dugu eta gero, hori azaldu txosten batean. Lana otsailaren 19rako zen.
4.3. Curriculumaren zehaztapen mailak
4.3.1. Otsaila 13: Curriculumaren zehaztapen mailak aztertu ditugu taula baten bidez. Klasea bukatzerakoan taula irakasleari bidali diogu.
4.4. Haur hezkuntzako curriculumari buruzko galderak
4.4.1. Otsaila 16: Irakasleak Haur Hezkuntzako Curriculumari buruzko hainbat galdera bidali dizkigu taldeka gelan egin beharrekoak. Bosten artean banatu ditugu eta bakoitza bere zatia bukatzerakoan niri bidali dizkidate word batean jartzeko eta guztiak batera egun honetan zehar irakasleari bidaltzeko.
4.5. Otsaila 20: Festa, iñauteriak.
4.6. Konpetentziak oinarrizko hezkuntzan
4.6.1. Otsaila 23: Oinarrizko hezkuntzan dauden konpetentziei buruzko hainbat bideo jarri ditu irakasleak, non unibertsitateko irakasle bat agertzen zen gai honi buruz hitz egiten. Bideaoak ikusten ari ginen bitartean, apunteak hartu behar genituen gero hainbat galderei erantzuteko. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzen duenari buruzko testua laburtu behar izan dugu. Lana hurrengo astelehenean bidali behar zitzaion irakasleari.
4.7. Programazio bat egin
4.7.1. Otsaila 27: Programazio bat egiten hasi gara, horretarako lehenengo irakasleak sarrera eta kokapena nola egiten diren azaldu dizkigu eta gelan egin ditugu taldeka. Irakasleari bidali ahal genion martxoaren 2a baino lehenago honek zuzentzeko eta gero bueltatzeko. Programazioa ikastola batek kurtsoan zehar zer egingo duen, nola ebaluatuko duen edo haren metodologia nolakoa izango den gordetzen duen dokumentua da.
5. Apirila
5.1. Unitate didaktiko bat egin
5.1.1. Apirila 2: Oporretara joan aurretik, unitate didaktikoaren hiru zati azaldu ditu irakasleak oporretan zehar egiteko. Haien artean ebaluazio irizpideak, konpetentziak eta helburuak aurkitu ditzakegu. Klasea lana egiteko aprobetxatu dugu baina oporretara begira, lana banatu eta bakoitza bere etxean egingo du zati bat. Oporretatik bueltan dena batu eta errebisatuko dugu.
5.1.2. Apirila 16: Unitate didaktikoaren azken atala azaldu digu irakasleak, jarduerak. Azaldu ondoren, gelan taldean egiten hasi gara.
5.1.3. Apirila 19: Irakasleak denbora utzi digu Unitate didaktikoa gelan bukatzeko. Ondo iruditzen zait denbora uztea lana bukatzeko behar dugulako.
5.1.4. Apirila 23: Gaur ere irakasleak denbora utzi digu Unitate didaktikoa bukatzeko. Bosten artean bukatu dugu eta bidali diogu zuzentzeko. Unitate didaktikoa egiteko, asko begiratu dugu programazioa eta honetatik atera ditugu gauza asko, adibidez, helburuak egiteko edo metodologian.
5.2. Azterketaren adibidea landu
5.2.1. Apirila 26: Gaur irakasleak azterketa nola izango den azaldu digu. Horretarako, adibide bat eman digu hau egiteko eta azterketarako praktikatzeko. Gai batzuk proposatu dizkigu gure Unitate didaktikorako azterketan egongo den bezala.
5.3. Lan Modularraren ahozkoak
5.3.1. Apirila 30: Gaur lehenengo eguna izan da ahozkoak izan ditugula. Hiru talde aurkeztu dute haien lana eta gero eztabaida txiki bat antolatu dute. Azkenik, talde bakoitza ebaluazio horri bat bete behar zuen ikusitako ahozkoari buruz.
6. Maiatza
6.1. Lan Modularren ahozkoak
6.1.1. Maiatza 3: Aurreko saioan bezala, gaur ere Lan Modularraren ahozkoak izan ditugu. Nire taldeai tokatzen zitzaion eta oso urduri geunden ondo ateratzea nahi genuelako.
6.2. Azterketa prestatu
6.2.1. Maiatza 7: Aurreko egunean eman zigun azterketaren adibidea egiten hasi gara eta dudaren bat edo arazoren bat bagenuen irakasleari esanten genion eta honek segitun azaltzen zigun.
6.2.2. Maiatza 10: Gaur gelako azken eguna izan da eta aurreko egunean egiten ari genuena egiten jarraitu dugu, azterketaren adibidea egiten hain zuzen ere.
6.3. Azterketa
6.3.1. Maiatza 18: Gaur azterketa eguna da eta lan hau entregatzeko eguna ere.