Get Started. It's Free
or sign up with your email address
Eguneroko lana by Mind Map: Eguneroko lana

1. Urtarrila

1.1. Urtarrilak 23

1.1.1. Irakasgaiaren aurkezpena

1.1.1.1. Lauhilabetean zehar burutuko ditugun ekintzen laburpena eta azalpena.

1.2. Urtarrilak 26

1.2.1. MindMeister eta Prezi-ren azalpenak eta I. lana

1.2.1.1. MindMeisterri eta Preziri hurbilketa txikia egin dizkiegu etorkizunean egin beharko ditugun lanak bertan burutu ahal izateko.

1.2.1.2. I. lana: Didaktikari buruzko Prezi bat burutu dugu sortu berriak ditugun taldekiekin. Bertan, "didaktika" hitzaren hainbat esanahi eta definizio ipini ditugu, harekin erlazioa duten hainbat termino garrantzitsu definitu ditugu (hezkuntza, instrukzioa, irakaskuntza, heziketa eta ikaskuntza) eta Didaktikaren eraikuntzarako erabiltzen diren ikuspegi ezberdinei hurbilketa egin dugu.

1.3. Urtarrilak 30

1.3.1. Didaktikari buruzko PREZIa bukatu egin dugu klasean eta, ondoren, beste klasekide taldeen aurrean azaldu egin dugu. Besteen PREZIen informazioarekin gurea bete dugu.

1.4. Urtarrilak 30

1.4.1. I. lana aztertu dugu eta guztion ekarpenekin gurea aberastu egin dugu. Ondoren, irakasleari web-postaren bidez Preziaren binkulua bidali diogu.

2. Otsaila

2.1. Otsailak 2

2.1.1. II. lanaren azalpena eta errubrika

2.1.1.1. II. lana: Curriculumari buruzko Prezi bat egin dugu taldetan. Bertan, Curriculumaren inguruko kontzeptuak aztertu egin ditugu eta aurki daitezkeen modelo curricular ezberdinak, motak, osagaiak, funtzioak eta bertan islatzen diren dokumentuak azaldu ditugu.

2.1.1.2. Curriculumari buruzko Preziak zuzentzeko, talde bakoitzak errubrika bat egin dugu eta, ondoren, Curriculumari buruzko Prezian ipini. Bertan, Preziak zuzentzeko irizpideak ipini ditugu eta, segun eta horiek jartzeko modua (ongi, erdipurdi, gaizki), zuzenketarako hainbat maila sortuko ditugu.

2.2. Otsailak 6

2.2.1. Curriculumari buruzko Prezia bukatu egin dugu klasean eta, ondoren, klasekideen aurrean aurkeztu egin dugu. Besteen Prezien informazioarekin gure Prezian agertzen zen informazioa aberastu dugu.

2.3. Otsailak 9

2.3.1. III. lana: Euskal Herriko ikasleek bete behar duten ibilbide akademikoari hurbilketa.

2.3.1.1. Euskal Herriko eta Espainiako ikasleek betetzen duten ibilbide akademiko ezberdinak aztertu egin ditugu, bakoitzak bere aldagaiekin. Ondoren, gure ibilbide akademiko pertsonala eraiki dugu ereduari begiratuz. Etxeko lan modura, gure ibilbide hori argi eta garbi azaltzea daukagu.

2.4. Otsailak 13

2.4.1. Curriculumaren hiru zehaztapen mailak.

2.4.1.1. Curriculumaren hiru zehaztapen mailei buruz ikertu dugu. Hiru atal horiei buruz hainbat informazio mota bilatu dugu, adb.: Zehaztutako dokumentuak, definizioa, etab. eta horiek taula batean antolatu egin ditugu.

2.5. Otsailak 16

2.5.1. Curriculumaren zehaztapen mailak bukatu eta H.H.ko curriculumari buruzko zenbait galdera erantzun ditugu.

2.5.1.1. Curriculumaren zehaztapen mailekin jarraitu egin dugu eta horiei buruzko ariketa bukatu egin dugu. Ondoren, H.H.ko curriculumari buruzko zenbait galdera bete ditugu gaur egungo Haur Hezkuntzako curriculumak nola izan behar diren irakurri ondoren. Taldekide bakoitzak testu bat irakurri behar izan du eta, ondoren, testu horiekin erlazioa zuten galderak erantzun (guztira 5 testu). Bukatzeko, guztiok egindako atalak elkartu eta klase guztiaren artean horien elkarjartzea egin dugu. Gure galdetegia besteek emandako informazioarekin aberastu egin dugu.

2.6. Otsailak 20

2.6.1. Inauteriko oporrak

2.7. Otsailak 23

2.7.1. IV. lana burutu dugu

2.7.1.1. José Moya-ren hezkuntzari buruzko konferentzia entzun ondoren, horri buruzko galdetegi bat bete dugu. Oinarrizko hezkuntzan konpetentziak duten paperari buruzko galderak ziren horiek.

2.8. Otsailak 27

2.8.1. Programazioari hurbilketa eta Sarrera eta Kokapena

2.8.1.1. Programazio bat sortuko dugu. Horretarako, programazioari lehenengo hurbilketa orokorra egin dugu eta, ondoren, bi pausoen azalpena jaso dugu (Sarrera eta Kokapena). Horien azalpena entzun eta gero, lanari ekin diogu.

3. Martxoa

3.1. Martxoak 1

3.1.1. Programazioa: Metodologia

3.1.1.1. Behin Sarrera eta Kokapena bidali izana, Metodologiaren azalpena jaso dugu. Ondoren, laneari ekin diogu Metodologia eginez.

3.2. Martxoak 5

3.2.1. Programazioa: Aniztasunari ematen zaion trataera eta Helburu Orokorrak

3.2.1.1. Behin Metodologia bukatu eta bidali izana, Aniztasunari ematen zaion trataerari eta Helburu Orokorrei buruzko informazioa jaso dugu eta horiek egiten hasi gara.

3.3. Martxoak 8

3.3.1. Programazioa: Edukiak eta Ebaluazio Irizpideak

3.3.1.1. Behin Aniztasunari emandako trataera eta Helburu Orokorrak atalak bukatu eta bidali, Edukien eta Ebaluazio iripideen azalpenak jaso ditugu eta horiek burutzen hasi gara.

3.4. Martxoak 12

3.4.1. Programazioa: Helburu Didaktikoak, Konpetentziak eta Unitate didaktikoak

3.4.1.1. Behin Edukiak eta Ebaluazio irizpideak bukatu eta bidali, Helburu Didaktikoak, Konpetentziak eta Unitate didaktiko bat burutzen hasi gara.

3.5. Martxoak 15

3.5.1. Programazioa bukatzeko denbora.

3.5.1.1. Gure Programazioa bukatzeko eta azken aldaketak egiteko denbora eduki izan dugu. Behin bukatuta, irakasleari web-postaren bidez bidali diogu.

3.6. Martxoak 19

3.6.1. Unitate Didaktikoa: Sarrera,

3.6.1.1. Unitate Didaktiko bat burutzen hasi genuen. Horretarako, aurreko lanak egiteko taldetan geratu gara. Aurrenekoa, irakasleak Unitate Didaktikoei buruzko zenbait argibide eman zigun eta aurrenekoan egin genuen Programazioan oinarrituta egon behar zela azaldu zigun. Gero, sarreraren azalpen txiki bat eman digu eta, ondoren, lanari ekin genion. Gure Unitate Didaktikorako "Baserriko animaliak" gaia aukeratu dugu.

3.7. Martxoak 22

3.7.1. Unitate Didaktikoa: Metodologia

3.7.1.1. Behin Sarrera bukatu genuenean, Metodologiarekin hasi ginen. Bertan, gure Unitate Didaktikoaren aplikaziorako erabiliko dugun metodoak eta baliabideak azaldu ditugu. Gure Unitate Didaktikoa Decrolyren printzipioetan oinarritu dugu.

3.8. Martxoak 26

3.8.1. Unitate Didaktikoa: Edukiak eta Ebaluazio irizpideak

3.8.1.1. Edukietan Unitate Didaktikoan zehar landuko ditugun kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak azaltzen ditugu. Bestalde, Ebaluazio irizpidetan, ebaluaziorako erabiliko dugun baliabideak azaltzen dugu.

3.9. Martxoak 29

3.9.1. Greba eguna.

4. Apirila

4.1. Apirilak 2

4.1.1. Konpetentziak eta Helburuak

4.1.1.1. Gure Unitate Didaktikoan landuko ditugun oinarrizko zortzi gaitasun edo konpetentziatik zeintzuk landuko ditugun eta zein helburu zehaztuko ditugu atal honetan azaltzen dugu.

4.2. Apirilak 5, 9 eta 12

4.2.1. Aste Santuko oporraldia

4.3. Apirilak 16

4.3.1. Jardueren sekuentzia eta Jarduerak

4.3.1.1. Unitate Didaktikoan zehar burutuko ditugun jardueren edo ariketen azalpena egiten dugu hemen. Lehenengo, sekuentzian, orokorki azaltzen ditugu eta, ondoren, egunez egun zein ekintza egingo dugun azaltzen dugun eta zehazki azaltzen dugu. Hau, gure Unitate Didaktikoa bukatzeko azken pausoa izan da.

4.4. Apirilak 19

4.4.1. Unitate Didaktikoa bukatzeko denbora

4.4.1.1. Irakasleak gure Unitate Didaktikoak bukatzeko denbora eskeini digu. Bitartean, galderak egin ahal genituen edo laguntza eskatu. Egun honetan egin duguna eranskinak eranstea izan da, izan ere, jardueretan aipatzen genuen jarduerak burutzeko edo aipatu genuen baliabideak ere Unitate Didaktikoan sartu behar izaten dira dena argi eta garbi geratzeko.

4.5. Apirilak 23

4.5.1. Unitate Didaktikoa bukatzeko denbora

4.5.1.1. Aurreko egunean bezala, irakasleak gure Unitate Didaktikoak bukatzeko denbora eskeini digu. Bitartean, galderak egin ahal genituen edo laguntza eskatu. Egun honetan bukatu genuen gure Unitate Didaktikoa.

4.6. Apirilak 26

4.6.1. Ebaluazio azterketari hurbilketa.

4.6.1.1. Ebaluazio azterketa nola izango den ikusi dugu eta, praktikatzeko, hiru gai posible eman dizkigu irakasleak. Horrekin, azterketa egunean egin behar izango duguna praktikan jarri dugu. Bestalde, Unitate didaktikoa osorik irakasleari bidali diogu zuzentzeko.

4.7. Apirilak 30

4.7.1. Lan modularren aurkezpenak

5. Maiatza

5.1. Maiatzak 3

5.1.1. Lan modularren aurkezpenak

5.2. Maiatzak 7

5.2.1. Azterketa eguneko froga egiteko denbora

5.2.1.1. Aurreko egunean jaso genuen azterketa-plantilarekin lana egin dugu, aukeratutako gai batekin, azterketan eskatuko diren puntuak betetzen. Irakaslearen laguntza eskuragarri genuen.

5.3. Maiatzak 10

5.3.1. Azterketa eguneko proba egiteko denbora eta azken saioa

5.3.1.1. Aurreko egunean jaso genuen azterketa-plantilarekin lana egin dugu, aukeratutako gai batekin, azterketan eskatuko diren puntuak betetzen. Irakaslearen laguntza eskuragarri genuen.

5.4. Maiatzak 18

5.4.1. Ebaluazio azterketa